11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Aldaketa, Aezkoako Batzarre Nagusiko pisten erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, Batzarreari nahitaezko kontsulta egin ondoren, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Aezkoako Batzarre Nagusiko pisten erabilera arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epean ez bada aurkezten kexarik, erreklamaziorik edo oharrik, hasierako onespen erabakia behin betikoa bilakatuko da eta inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testu osoarekin batera.

Ariben, 2019ko abenduaren 18an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L1916291