11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, gehiengo osoa zuela, 2020ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete beharrez, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarraren iragarki oholean paratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Ariben, 2019ko abenduaren 17an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L1916216