11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa udalkideei beren karguetan aritzeagatik ordainsariak eta diru-kopuruak esleitzeko sisteman

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren azaroaren 5eko 1748/2019 Ebazpena, 19-01605 gora jotzeko errekurtsoan eman dena, zeina Zizur Nagusiko zinegotzi den Félix Castor Zunzarrenek aurkeztu baitzuen udal horrek 2019ko ekainaren 27an egin bilkuran udalkideei beren karguetan aritzeagatik ordainsariak eta diru-kopuruak esleitzeko onespenari buruz hartutako erabakiaren kontra.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua, zeinak xedatzen baitu Osoko Bilkurari dagokiola udalkideen ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak ezartzea, bai eta zehaztea ere Udalbatzako zein karguk izan dezaketen dedikazio esklusiboko araubidea.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 13. artikulua, proposatzen da erabaki hau hartzea:

1.–Behar bezala betetzea Nafarroako Administrazio Auzitegiaren azaroaren 5eko 1748/2019 Ebazpena, 19-01605 gora jotzeko errekurtsoan eman dena.

2.–Honela aldatzea Udalkideei ordainsariak eta diru-kopuruak esleitzeko sistema, 2019ko ekainaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi zena:

–Kendu egiten da 60,00 euroko esleipena, ematen dena informazio batzordeetako eta patronatuetako burutzak benetan joateagatik Udalbatzako kide anitzeko organo horien bilkuretara.

–900 euro jaso ditzakete gehienez zinegotziek hilero Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik.

3.–Manatzea erregularizatu daitezela, erabaki honekin bat, Zizur Nagusiko Udaleko udalkideei ordaintzen zaizkien diru-kopuruak.

4.–Manatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.4 artikuluko ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1915658