11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 84. eta 102. artikuluetan (eguzki plakak). Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorreko ordenantzaren 84. eta 102. artikuluak aldatzea, eguzki plakei dagokienez.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an. Jendaurreko epea iraganda, ordenantza behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aritzalan (Deierri), 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915665