11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Urraulgoitiko Udalak, 2019ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Urraulgoitin, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L1916213