11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

2019ko ekainaren 28an, Zangozako Udaleko osoko bilkurak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Erabakiak, arduraldi esklusiboa edo partziala lotua duten karguak zehazteari, horien ordainsariei, kide anitzeko organoen bileretara egiazki joateagatik bertaratzeari eta kargua betetzean sortutako gastuen kalte-ordainari buruzkoak.

Alkatetzaren dedikazioa: lanaldiaren %80.

Goizez 9:00etatik 14:00etara.

Gainerakoa: arratsaldez.

Ordainsaria alkatetzaren dedikazioagatik: 23.600 euro gordin urtean. Eguneratzea, administrazio publikoetako langileen araberakoa.

Dietak organo kolegiatuetara joateagatik:

EUROAK

Osoko bilkurak. Arruntak

60

Osoko bilkura bereziak

40

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak

40

Informazio batzordeen bilkurak

35

Patronatuen bilkurak

40

Talde politikoarendako hileko diru-kopurua: 50 euro hilean taldeko.

Bere karguetan aritzean sortutako gastuen kalte-ordaina.

Kilometraje gastuen ondoriozko kalte-ordaina, udal gaietarako norberaren ibilgailua erabiliz gero: Nafarroako Gobernuak bere langileendako ezarritako lansari tauletan ezarritakoa.

Zangozan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1915708