11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

461E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzen duena.

Osasuneko kontseilariak urriaren 8an emandako 224/2015 Foru Aginduaren bidez sortu zen Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa. Xedapen hori 2015eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an. Zioen azalpenean dioen bezala, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroaren barnean, zeina irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi eta urriaren 31ko SSI/2014 Aginduaren bidez eguneratu baitzen, giza ugalketa lagunduaren tratamenduei dagokienez, enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren teknika dago sartuta giza ugalketa lagunduaren tekniken artean.

Aipatutako batzordea eratzeko, Giza ugalketa lagunduari buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen xedapenei jarraitu zitzaien, eta horiek bete behar dira, halaber, aztertzeko zein den enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren egoera eta zer kasu baliatzen ahal diren teknika horretaz Foru Komunitatean.

Aholku batzorde horren osaera aldatu zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 23ko 445E/2017 Foru Aginduaren eta abenduaren 12ko 454E/2019 Foru Aginduaren bidez. Berriz ere aldatu beharra dago, zenbait kide aldatu baitira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Francisco Javier Blázquez Ruiz jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Asistentziaren Etikako Batzordeko burua, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoko kide izendatzea, Serafín García Mata jaunaren ordez.

2. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Osasuneko zuzendari nagusiari igortzea eta Nafarroako Genetikako eta Laguntza bidezko Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoko kideei jakinaraztea.

3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abenduaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2000085