11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintzako araudi partikularreko 72. eta 81. artikuluak aldatzeko. Behin betiko onespena

Erronkariko Udalak, 2019ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran eta legez eskatutako gehiengo osoaren quoruma zuela, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Erronkariko araudi partikularreko 72. eta 81. artikuluak aldatzeko. Aldaketa Santiago Bisignanik eta Yolanda Tellituk sustatu dute, eta fatxadetako baoei buruzkoa da.

Bigarrena.–Behin betiko onetsitako agiria, behar bezala eginbidetua, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura igortzea, egindako gainerako txostenekin batera, hura kontrolatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Santiago Bisignaniri eta Yolanda Tellituri eta bidezkoak diren errekurtsoak aipatzea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako hirigintza araudia argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erronkarin, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

ERANSKINA

Hirigintzako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1916621