11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa Hirigintzako Araudiaren 4.3.2 artikuluan. Behin betiko onespena

Mendigorriko Udalak, 2019ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du aldaketa egitea Planeamenduko Arau Subsidiarioetako determinazio xehatuetan: Hirigintzako Araudiaren 4.3.2 artikulua, lanabesak gordetzeko etxolak eraikitzeko materialei buruzkoa.

Behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko. Aipatu dekretua 2017ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n.

Mendigorrian, 2019ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1916340