11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

2019ko azaroaren 29ko Osoko Bilkurak erabakita, 2020ko egun hauek dira lanerako egun baliogabeak, ordaindu beharrekoak eta errekuperatu behar ez direnak, oinarri hartuta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena, 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 4a: Herriko jaia.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iratxetan (Leotz), 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1916201