11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 1. ordenantzan (fatxada eta balkoien eraberritzea). Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Lekunberriko Udal Plan Orokorreko 1. Ordenantzan.

1. Eraikingintza-ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena 2019ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an, eta jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Iragan da hogeita hamar egun balioduneko epea hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik eta inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin. Beraz, bidezko da hura behin betiko onestea eta haren testua osorik argitaratzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2000050