11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez, 2020ko ekitaldiko aurrekontu arrunta.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iraganez gero, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Agezan, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, María Camino Landarech.

Iragarkiaren kodea: L1916286