11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Agezan, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, María Camino Landarech.

Iragarkiaren kodea: L1916285