11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Lurren okupazioaren onespena, Legua Acotada mendian,
Eugiko mugapean, Magnesitas Navarras SAk zundaketak
egin ditzan. Jendaurrean jartzea

2020ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, argitara eman da Legua Acotada mendiko lurren okupazioa jendaurrean jartzeko iragarkia.

Iragarki horretan omisio bidezko zenbait akats atzeman dira, eta, beraz, bidezkoa da iragarki honen bitartez zuzentzea akats horiek, falta den testua argitaratuz:

“Alegazio epea: 15 egun balioduneko epean, iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, bere burua ukitutzat dutenek alegazioak aurkez ditzakete Eugiko Kontzejuko bulegoetan nahiz haren egoitza elektronikoan.

Espedientea Eugiko Kontzejuko bulegoetan egonen da, kontsultatu nahi duenaren eskura.”

Erron, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Iñaki Echeberria Buldain.

Iragarkiaren kodea: L2000275