11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2020rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi ditu Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak 2020ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak eta harekin bat heldu diren gainerako legeek diotenarekin bat, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 30 egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Halakorik aurkeztu ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Buñuelen, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L1916214