11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela.

1. Hasiera batez onestea Aiegiko Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era ezarritakoari jarraituz.

2. Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, herritarrek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

3. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aiegin, 2019ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1916353