11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2020. urteko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatuari jarraikiz.

2.–Onetsitako plantilla organikoak eta lan eskaintzak 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, gerora aldaketak egiten ahalko bazaizkie ere.

3.–Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, plantilla organikoaren behin betiko onespenean.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2020. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

5.–Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.

Aiegin, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1916351