11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Hirigintza-hitzarmena jendaurrean paratzea

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, abenduaren hamahiruan, 331/2019 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez jendaurrean jarri zen Andosillako Udalaren eta Industrias Grasas Marín Navarra SL merkataritzako enpresaren arteko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, honako honi buruzkoa: industriako edo hirugarren sektoreko jarduera bat ezartzeak ukitutako lurren %10i dagokion aprobetxamendua baloratzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, betetzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2019ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L1916312