11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Kudeaketako hirigintza hitzarmena.
Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Munetako UNC-2 exekuzio unitatearen kudeaketarako hirigintza hitzarmena, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2020ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2000052