11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30/2019 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Esteban Imaz Vacas jauna Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikirik.

Azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez, zeinak Nafarroako Kirolaren Institutu bihurtzen baitu Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua eta haren estatutuak onesten baititu, Araubide Juridikoaren Atala sortu zen. Institutuak proposatu du Esteban Imaz Vacas jaunak, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikita dagoen A mailako funtzionarioak, burutza hori hartzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.

Horrenbestez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12 ñ) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Esteban Imaz Vacas jauna Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikirik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F1916328