11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2019 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuaren zuzendaria.

b) Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren zuzendaria.

2. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren zuzendaria.

b) S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuaren zuzendaria.

3. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuaren zuzendaria.

b) S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuaren zuzendaria.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 23an–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1916551