11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

194/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatzen dutenak.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legearen 9. artikuluan jasotako aurreikuspena garatzeko asmoz.

Azaroaren 23ko 106/2016 Foru Dekretuaren bidez, aipatu foru dekretua aldatu zen, besteak beste, bere osaera departamentuetako egituretan sartzen diren aldaketei eta parte hartzeko printzipioari egokitzeko xedez.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatu ondoren, testuaren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Jokoaren Kontseiluak honako kide hauek izango dituela: kontseiluburu bat, joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentuko titularra izango dena; kontseiluburuorde bat, joko eta apustuen arloan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiko zuzendaria izango dena; eta bost kontseilukide, ondoren aipatzen diren arloetan eskumenak dituzten zerbitzuetako zuzendariak izanen direnak: segurtasun politikak, laguntza juridikoa, eta droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen aurkako Foru Planaren ebaluazio, planifikazio eta koordinazioa, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten tributuen kudeaketa, bai eta jokoaren eta apustuen arloko eginkizunak betetzen dituen ataleko burua ere.

Azkenik, Kontseiluko idazkaritzako idazkaria joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentukoak eta zuzenbide lizentziadunak direnen artean izendatuko dela aurreikusten da.

Jokoaren eta apustuen arloko eskumenak dituen departamentuko titularrak izendatuko ditu titularrak eta ordezkoak, foru agindu bidez.

Kontsulta-organoaren osaera berria finkatu ondoren, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 10eko 62/2018 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Jokoaren sektoreko ordezkarien, ordezkaritza handieneko sindikatuen ordezkarien eta ludopatiaren prebentzioaz eta tratamenduaz arduratzen diren elkarteen ordezkarien kasuan, izendapen horiek indarrean daude gaur egun ere.

Hala ere, Foru Komunitateko Administrazioak aipatutako partaidetza-organoan dituen ordezkariei dagokienez, 2019ko urrian eta azaroan egitura organiko berriak onartu eta argitaratzeak beharrezko egiten du kide berriak izendatzea, Jokoaren Kontseiluaren hurrengo deialdiari begira, Foru Komunitateko Administrazioan une honetan egiten ari diren lan guztien berri emateko, ohiko bilkuran, lan horietan sar daitezkeen hainbat alderdiri buruzko jarrera adieraz dezan eskatzeko.

Horregatik guztiagatik, Lehendakaritza, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuarekin lotuta,

AGINTZEN DUT:

1. Honako hauek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak, Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kide izendatzea:

a) Kontseiluburua: Javier Remírez Apesteguía jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria.

b) Kontseiluburuordea: Amparo López Antelo andrea, Barneko zuzendari nagusia.

c) Epaimahaikideak:

–Aitziber Juaniz Moriones andrea, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, titularra, eta ordezkoa, erregelamenduaren arabera ordezkatu behar duena.

–Pilar Zapico Revuelta andrea, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, titularra, eta ordezkoa, erregelamenduaren arabera ordezkatu behar duena.

–María José Pérez Jarauta andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko burua, titularra, eta Margarita Echauri Ozcoidi andrea, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua, ordezkoa.

–Javier Miguéliz Andueza jauna, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko burua, titularra, eta Elena Vera Zarraluqui andrea, Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko burua, ordezkoa.

2. Olga Virginia López Vera andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Nafarroako Jokoaren Kontseiluko Idazkaritzako titular izendatzea. Kargua hutsik badago, kanpoan bada edo gaixorik badago, haren ordez Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitako zuzenbide lizentziadun bat jarri ahal izanen da.

3. Foru agindu hau Jokoaren Kontseiluko kideei jakinaraztea, eta Barne Zuzendaritza Nagusira eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1916655