108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

42/2020 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira jarraibideak eta egutegia zehaztu dadin nola onartu ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egiteko, 2020-2021 ikasturtean.

Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren bidez, oinarriak onetsi ziren arautzeko nola onartu ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egiteko. Foru agindu haren 2. oinarriaren 3. apartatuan ezartzen den moduan, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez finkatuko dira ikasturte bakoitzerako prozesuaren jarraibideak eta datak, baita prozesua garatzeko beste alderdi batzuk ere.

COVID-19ak eragin duen osasun publikoko larrialdi egoeraren ondorioz, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eman zen, alarma egoera deklaratzen duena. Aipatu errege dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatu du sektore publikoko prozedurak tramitatzeko epeak etetea eta mugaegunak bertan behera uztea.

Aurrekoa gorabehera, hirugarren xedapen gehigarriaren 4. puntuak honako hau xedatzen du: “Deusetan galarazi gabe aurreko ataletan ezarritakoa, errege dekretu honek indarra hartzen duen unetik sektore publikoko entitateek ahalmena izanen dute alarma egoera justifikatzen duten egitateei zuzen-zuzenean lotutako egoerei buruzko prozedura administratiboei jarraipena emateko, behar bezala arrazoituta, baita, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamenduari begira, ezinbestekoak diren prozedurei ere”.

Ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzea, Lanbide Heziketako ikasketetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egin ditzaten, funtsezkotzat jotzen da interes orokorra babesteko eta oinarrizkoa da hezkuntzako zerbitzu publikoaren funtzionamenduari begira.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxe publikoetako, pribatu itunduetako eta erakundeetako ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta beste alderdi batzuk onestea, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egiteko, 2020-2021 ikasturtean. Hori guztia ebazpen honen eranskinetan dago jasota.

2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 4an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak

Ikaspostu eskaera.

1. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere sei aukera dakartzala, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuta. Inskribatzeko eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6969/Oinarrizko-Lanbide-Heziketan-izena-ematea

2. Inskribatzeko eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 12. eranskinean ezartzen den inskribatzeko epe arrunta da.

3. Inskribatzeko eskabidea bidaliko da lehenik aukeratutako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa ematen duen ikastetxeko edo erakundeko bulego administratiboetara, edo bertan aurkeztu beharko da.

Ikastetxeek eta erakundeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zer egunetan sartu den adierazita.

Inskribatzeko eskabidea ondoko hauen bidez egin daiteke:

a) Inskripzioa Interneten, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxeari zuzendua, eta, horretarako, erabiliko Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxaren esteka, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6969/Oinarrizko-Lanbide-Heziketan-izena-ematea

b) Aurrez aurre, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean.

4. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan ikasleak inskribatzeko proposamena egiten duten ikastetxeek behar den laguntza guztia emanen diete ikasle horiei Internet bidezko inskripzioa egin dezaten.

2020-2021 ikasturtean onartua izateko prozesuan, salbuespenez, inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendariek eskatzen ahalko diete irakasle batzuei egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lan batzuk 2020-2021 ikasturteari dagokion inskripziorako eta onarpen prozesurako.

5. Inskribatzeko eskabidean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak hautatzen ahal dira soilik, edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak, betiere irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak betetzen badira. Gehienez ere 6 aukera daitezke.

6. Horretarako, aurkezten den inskribatzeko eskabidean gehienez ere 6 aukera adierazten ahalko dira, lehentasunaren arabera ordenatuak. Aukera bakoitzean, zikloa edo lantegia, ikastetxea edo erakundea eta hizkuntza agertu behar dira beti.

7. Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, inskribatzeko eskabidea aurkeztu ondoren inskripzioa berresten dutenek, “Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” izeneko oinarrian ezarritakoarekin bat.

8. Ezin da eskabide bat aurkeztu Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta beste bat Lanbide Lantegietarako. Inskribatzeko eskabide bat baino gehiago aurkezten bada Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta/edo Lanbide Lantegietarako, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

9. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek eta erakundeek EDUCA sisteman sartuko dituzte datu guztiak, ebazpen honen 12. eranskinean horretarako ezarritako azken eguna baino lehen.

10. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek eta erakundeek EDUCA kudeaketa sistemako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” izeneko atalean “ERREP” zutabea bete beharko dute. Ikasmaila bakoitzeko aurreikusitako errepikatzaile kopurua zehaztuko da bertan, ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako azken eguna baino lehen.

Ikasle adingabeak inskribatzeko eskabideak aurkeztea, eta banantze eta dibortzio kasuetan nola jokatu.

1. Ikasle adingabeak inskribatzeko eskabideak eta banantze eta dibortzio kasuetakoak baliagarriak eta eraginkorrak izateko, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

–Inskribatzeko eskabidean bi gurasoen sinadura agertzea.

–Inskribatzeko eskabidean guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: “Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin”.

–Inskribatzeko eskabidean guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: “Deklaratzen dut gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, non ondorioztatzen baita niri baizik ez dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea”. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du, eta hartatik aterako da erabakia berari baizik ez dagokiola.

2. Dokumentazio horretatik ez bada ateratzen erabakia berari baizik ez dagokiola, edo deklarazioa faltsua dela atzematen bada, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 13ko 112/2013 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz tramitatuko da (foru agindu horren bidez onetsi ziren unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak, banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez), eta eskatzaileari errekerimendua eginen zaio inskribatzeko eskabidea osa dezan, ohartaraziz adierazitako epean hala egin ezean eskaera bertan behera geldituko dela.

Inskribatzeko bidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Inskribatzeko eskabidearen ereduan adierazten dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, bat etorriz Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoarekin.

2. Hona, Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren ziurtagiria, edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikasle izatearen ziurtagiria.

3. Gainera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira ebazpen honen 12. eranskinean Oinarrizko Lanbide Heziketan inskripzioa berresteko ezarritako azken eguna baino lehen:

–Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena, bat etorriz Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa antolatu eta garatzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduarekin. Ebazpen honen 3. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

‘Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena’ aurkezteak berekin dakar berrestea inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea, ebazpen honen oinarri honekin bat: “Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena”. ‘Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena’ ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.

–Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarriarekin (foru agindu horren bidez arautzen da ikasleak Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura). Ebazpen honen 4. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

–Azken ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa, bat etorriz ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarriarekin. Ebazpen honen 5. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

4. Eskatzaileak ez baldin badu ikaspostuak erreserbatzeko kasuei dagokien dokumentazioa eskabideak aurkezteko ezarritako datetan (ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako inskribatzeko epe arrunta), agiri horiek aurkezten ahalko ditu ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako azken eguna arte. Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, gutxienez ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informazioa daramala.

5. Inskripzioa berretsita ere Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez duten ikasleen kasuan, prozesuan parte hartzeko sarrera nota 0 izanen da.

Orobat, inskripzioa berretsita ere bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez duten ikasleen kasuan, parte hartuko dute ikasmailako eskola guztien %80tik beherako bertaratzea izan dutenekin.

Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena

1. Inskripzioa berresteko, ikasleek aurkeztu behar dute “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena”, oso-osorik beteta; horren ondorioz, ikaspostua lortzen ahalko du izangaiak onarpen prozesuan parte hartuko du, eta eskatutako aukeretako batean.

Hau da, inskribatzeko eskabidea ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako inskribatzeko epe arruntean aurkeztu duen izangaiak, inskripzioa berresten ez badu, ez du onarpen prozesu horretan parte hartuko, eta, horrenbestez, ez du aukerarik izanen ikaspostua lortzeko inskribatzeko eskabidean adierazi diren aukeretan.

2. Ikasleak egin beharko du inskripzioaren berrespena eskabidea aurkeztu zuen ikastetxera edo erakundera bidalita edo bertan aurkeztuta.

3. Inskripzioa berresteko datak hauek izanen dira:

a) ‘Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena’ duten ikasleek: ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako inskribatzeko epe arruntari dagozkion datetan.

Ikasleek inskribatzeko eskabidearen fotokopia zigilatua jasoko dute, sarrera data adierazita, balioko duena kasuan kasuko aukeretarako onarpen prozesuan parte hartuko dutela berretsi izanaren frogagiri gisa.

b) Aurreko atalean aipatutako datetan ‘Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena’ ez duten ikasleek: ebazpen honen 12. eranskinak inskripzioa berresteko ezarritako azken eguna arte.

Ikastetxeak edo erakundeak frogagiri bat emanen die ikasleei, inskripzioa berretsi izana frogatzen duena eta gutxienez ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informazioa biltzen duena.

4. Inskripzioa berresteko prozedura hau da:

a) 2019-2020 ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” eman beharko dio ikasleari, oso-osorik beteta, ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat.

b) Ikasleak inskribatzeko eskabidea aurkezten duen ikastetxera edo erakundera bidali edo bertan aurkeztu beharko du “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena”, ebazpen honen 12. eranskinak inskripzioa berresteko ezarritako azken eguna arte.

5. Ikasleak inskripzioa berresten ez badu, ez du ikasposturik lortzerik izanen inskribatzeko eskabidean adierazitako zikloetan, ikasle horiek parte hartzen ez dutelako ziklo horietan onartzeko prozesuaren epe arruntean.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxeek ahalbidetu beharko dute 2019-2020 ikasturtean han matrikulaturik dauden ikasleek berrets dezaten egin duten inskripzioa, baldin eta ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren ezarritako prozeduraren arabera Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko proposatuak izan badira eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatu badira. Horretarako, ikastetxeek beren ikasleei eman beharko diete “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena”, behar bezain garaiz, ikasleek aukera izan dezaten inskripzioa berresteko, ebazpen honen 12. eranskinak inskripzioa berresteko ezarritako azken eguna baino lehen. Halaber, ikastetxeek behar den laguntza guztia emanen diete ikasleei inskripzioa berresteko tramitea egin dezaten.

Sarrera nota kalkulatzea, eta frogatzea zer bertaratze portzentaje izan duten Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan inskribatzen diren ikasleek 2019-2020 ikasturtean.

1. Onarpen prozeduran erabiliko diren sarrera notak kalkulatzeko, jarraikiko zaio ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian eta hura garatzeko arauetan ezartzen denari (aipatutako foru aginduaren bidez arautzen da Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura, honako honen arabera:

a) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean DBHko 2. maila ikasten ari bada, sarrera nota DBHko 2. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.

b) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean DBHko 3. maila ikasten ari bada, sarrera nota DBHko 3. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.

c) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean DBHko 4. maila ikasten ari bada, sarrera nota DBHko 4. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.

d) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean IEHPko (Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa) 2. maila ikasten ari bada, sarrera nota IEHPko 2. maila horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, halakorik bada.

e) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean IEHPko (Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa) 3. maila ikasten ari bada, sarrera nota IEHPko 3. maila horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, halakorik bada.

f) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean CEP bat (Curriculum Egokituko Programa) ikasten ari bada, sarrera nota CEP horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da.

g) Baldin ikaslea Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa bat ikasten ari bada, ez du Oinarrizko Lanbide Heziketako sarrera notaren ziurtagiria aurkeztu behar. Ikasle horiek hurrenkera zerrendan sartuko dira, aurkeztutako sarrena notarik baxuenaren ondo-ondotik eta sarrerako notarik aurkeztu ez duten ikasleen aurretik.

2. Ikaslea 2019-2020 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak kalkulatu beharko du sarrera nota.

3. Bertaratze portzentajea kalkulatuko da bat etorriz ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian ezarritakoarekin (foru agindu horren bideez arautzen da Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura). Portzentaje hori frogatzeko orduan, eskolara ez joatea justifikatua dagoenean eskolara joan izan balitz bezala kontatuko da.

4. Ikastetxeek ahalbidetu beharko dute 2019-2020 ikasturtean han matrikulaturik dauden ikasleek behar den dokumentazioa aurkez dezaten ebazpen honen 12. eranskinean Oinarrizko Lanbide Heziketan inskripzioa berresteko ezarritako azken eguna baino lehen, betiere Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko proposatuak izan badira eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatu badira. Horretarako, ikastetxeek honako agiri hauek eman beharko dizkiete beren ikasleei, behar bezain garaiz:

a) Bakoitzaren sarrera nota daraman dokumentazioa.

b) Asistentziaren portzentajea frogatzen duen dokumentazioa.

Halaber, behar den laguntza guztia emanen diete ikasleei, aipatu dokumentazioa aurkezteko tramitea horretarako ezarritako azken eguna baino lehen egin dezaten.

2019-2020 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleak.

1. 2019-2020 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartzen diren ikasleek, baldin Hezkuntza Departamentuak eskolatzen baditu DBHko 2., 3. edo 4. mailan edo baliokideetan, edo baldin eskolatu badira Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan, bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren 27. artikuluan ezarritako hezkuntza arloko erantzunarekin (aipatutako foru agindu horren bidez arautzen da nola erantzun Nafarroan aniztasunari), aukera izanen dute Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko eskabidea aurkezteko, betiere irakaskuntza horiek hasteko baldintzak betetzen badituzte, Nafarroan aniztasunari erantzutea gobernatzen duten printzipio orokorrei jarraikiz.

2. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta 2019-2020 ikasturtean DBHko 2. mailan ohiko bidetik eskolatu diren ikasleek, baita ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa batean edo curriculum egokituko programa batean eskolatu direnek ere, 2. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.

3. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta 2019-2020 ikasturtean DBHko 3. mailan ohiko bidetik eskolatu diren ikasleek, baita ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa batean edo DBHko 4. mailan eskolatu direnek ere, 1. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.

4. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta 2019-2020 ikasturtean Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan eskolatu diren ikasleek 2. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

1. Ikaspostuak gordetzeko, ikasleek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik. Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena; edo Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena; edo Defentsa Ministerioarena.

–Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik. Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Goi mailako kirolariak: Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenaren fotokopia, agertzen duena interesduna badagoela goi mailako kirolarien zerrendan.

–Errendimendu handiko kirolariak, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko a), b), d), e) eta f) kasuetan: Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, egiaztatzen duena errendimendu handiko kirolaria dela.

–Errendimendu handiko kirolariak, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko c) eta g) kasuetan: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, edo beste autonomia erkidego bateko kirol administrazioaren ziurtagiriarena, egiaztatzen duena errendimendu handiko kirolaria dela.

–Errendimendu handiko kirolariak: Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren fotokopia, agertzen duena interesduna badagoela Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien zerrendan.

–Hobekuntzako kirolariak: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, egiaztatzen duena hobekuntzako kirolaria dela, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

–Oinarriko errendimenduko kirolaria: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiria, egiaztatzen duena oinarriko errendimenduko kirolaria dela, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

c) Ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik. Egoera hori frogatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, 2019-2020 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeko orientatzaileak sinatua, ebazpen honen 7. eranskineko ereduari jarraikiz.

2. Honako irizpide hauei jarraituko zaie gordetako ikaspostuen adjudikazioa ebazteko:

a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik: Desgaitasunen bat duela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrerako talde berean izan nahi ez izan, sarrerako nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020-2021 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketaren emaitza.

b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik: Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari bat baino gehiago izanez gero, ikaspostua gordeko zaio kirol maila handiena duenari, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Honako hauek dira kirol mailak, handienetik txikienera:

1. Goi mailako kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 2. apartatua).

2. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan kategoria absolutuan, azken bi urteetako batean, gutxienez ere (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.a apartatua).

3. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan absolutuaren azpiko adin kategorietan, azken bi urteetako batean, gutxienez ere (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.b apartatua).

4. Errendimendu handiko kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak autonomia erkidegoetako araudiarekin bat (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.c apartatua).

5. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako goi errendimenduko zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.d apartatua).

6. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak garatzen duen kirol teknifikazioko programa nazionalaren barrenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.e apartatua).

7. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.f apartatua).

8. Errendimendu handiko kirolariak, autonomia erkidegoen edo haietako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako teknifikazio zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.g apartatua).

Zortzigarren maila honi dagozkion ziurtagirien barnean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak zenbait maila eta estamentu ezberdintzen ditu, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Honako hauek dira maila horiek, handienetik txikienera:

–Errendimendu handiko kirolariak - kirolari teknifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.1 apartatua).

–Errendimendu handiko kirolariak - kirolari kualifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.2 apartatua).

–Hobekuntzako kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 3.a apartatua).

–Oinarriko errendimenduko kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 4.a apartatua).

Kirol mailan berdintasunik bada, sartzeko notarik hoberena duenari erreserbatuko zaio ikaspostua. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020-2021 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketa publikoaren emaitza.

c) Ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik: Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrerako talde berean izan edo ez, sarrerako nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020-2021 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketa publikoaren emaitza.

3. Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean, ebazpen honen 12.eranskinak agiri horiek aurkezteko ezarritako azken eguna baino lehen.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

4. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

Inskripzio eskabidean adierazitako aukerak egiaztatzea.

1. Ikasleek “Educa-Ataria” bidez kontsultatzen ahalko dute egindako inskripzioa, eta horrela egiaztatzen ahalko dute hautatu dituzten aukerak agertzen ote diren, inskribatzeko eskabidean adierazitako lehenespen-ordenan. Egindako inskripzioa (behin-behinekoa) EDUCAn kontsultatzeko datak ebazpen honen 12. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Hautaturiko aukeretan edo inskribatzeko eskabidean adierazitako lehenespen-ordenan akatsik bada, horiek zuzentzea eskatzen ahalko da, erreklamazioa aurkeztuz ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako epean. Inskribatzeko eskabidea aurkeztu zen ikastetxeko edo erakundeko bulego administratiboetan aurkeztu beharko da erreklamazioa.

3. Erreklamazioak egiteko epe horretan, ez da inola ere onartuko inskribatzeko eskabidean adierazitako aukerak edo haien lehenespen-ordena aldatzea.

4. Ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako egunetik aitzina, “Educa-Ataria” bidez kontsultatzen ahalko da behin betiko inskripzioa, hura hartuko baita kontuan 2020-2021 ikasturterako onarpen prozesuan.

5. Inskripzioa “Educa-Ataria” bidez kontsultatu ahal izateko, aktibo dagoen helbide elektroniko baliodun bat adierazi beharko da, nahitaez, inskribatzeko inprimakian.

Helbide elektroniko hori ez adierazteak egindako inskripzioa egiaztatzeari uko egitea ekarriko du.

Jaiegunak.

Ebazpen honetan eta bere eranskinetan adierazitako egunak aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe edo erakunde batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak edo erakundeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

Onartzeko baremoa.

1. Jendaurrean egon beharko dute bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

Zozketa.

2020ko otsailaren 14an egin zen 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuko berdinketak hausteko zozketa, aipatzen dena ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren oinarrietan (foru agindu horren bidez arautzen da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua), eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko da zerrendetan Educa aplikazioan, behar den kasuetan.

Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan.

1. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan sartzeko norgehiagoka baldin badago, honako hau izanen da, oro har, sartu berrientzako 14 postuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamalau

9

5

–1. sarrera taldea: DBHko 3. maila, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako 3. maila edo DBHko 4. maila egin duten ikasleak, betiere arauak ezarritako beste bi baldintzak betetzen badituzte: 2020. urtean 15, 16 edo 17 urte betetzea eta irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana.

–2. sarrera taldea: Curriculum Egokituko Programa bat egin duten ikasleak, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako 2. maila, edo DBHko 2. maila, edo sisteman sartu berrientzako heziketako beste programa bat, Hezkuntza Departamentuak kudeatua, betiere arauak ezarritako beste bi baldintzak betetzen badituzte: 2020. urtean 15, 16 edo 17 urte betetzea eta irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana. Curriculum Egokituko Programaren antzera antolatutako taldeak Curriculum Egokituko Programak balira bezala hartuko dira.

2. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa ziklo bateko lehen kurtsoan sartzeko norgehiagoka baldin badago, eta ikasle sartu berrien kopurua 14tik beherakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa, oro har, 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamahiru

9

4

Hamabi

8

4

Hamaika

7

4

Hamar

7

3

Bederatzi

6

3

Zortzi

6

2

Zazpi

5

2

3. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan sartzeko norgehiagoka baldin badago, eta sartu berrien postuen kopurua 14tik gorakoa denean, 16 ikasle arte gehienez, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamabost

10

5

Hamasei

10

6

4. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du taldeen artean norgehiagokarik dagoen edo ez, 2020-2021 ikasturterako onarpen prozesuaren epe arrunteko zerrenda bakoitzerako.

Sartu berrientzako ikaspostuak aditzera ematea.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartuak izateko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 6. apartatuan ezarritakoa garatzeko, ikastetxeetako zuzendaritzek jakinarazi beharko dute, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideekin bat, zenbat diren, eskaintzen duten ziklo eta talde bakoitzean, sartu berrientzako ikaspostuak, Hezkuntza Departamentuak haiek berrikusi eta onetsi ditzan. Jakinarazpen hori egin beharko da ebazpen honen 12. eranskinak sartu berrien ikaspostuak jakinarazteko ezarritako azken eguna baino lehen.

Ikasleak onartzeko prozesuaren araudia. onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak nahiz behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan edo erakundetan aurkeztu den inskribatzeko eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, zuzendu daitezen dokumentazioa aurkeztean edo erregistratzean egindako akats edo hutsak, ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

4. Onarpen prozesuaren epe arruntean, onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 1. zerrendan ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 2. zerrendan ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxea edo erakundea kokatuta dagoen herrian, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak edo erakundeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

5. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, aurkeztu beharko da “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa.

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharreko jarduketa.

1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren, eta aditzera eman aurretik zer ikaspostu gelditu diren hutsik ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako, ondoko jarraibideen arabera jokatuko da. Hori guztia, garatu dadin ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 5. eta 6. oinarrietako 7. apartatuan ezarritakoa (foru agindu horren bidez arautzen da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura).

2. Onarpen prozesuaren epe arrunteko behin betiko 1. eta 2. zerrendetan adjudikatzen ez diren eta betetzen ez diren ikaspostuak, sarrera taldea edozein dela ere, multzokatu eginen dira gero adjudikatzeko.

Ikaspostu horien adjudikazio prozesuan parte hartuko dute inskripzioa epe arruntean egin eta berretsi arren ikaspostua lortzen ez dutenek eta, matrikulaturik egonda, “aukera hobetzea” hautatu dutenek.

3. Multzokatuta eskaintzen diren ikaspostu horiek adjudikatzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Lehenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 3. maila, Curriculum Egokituko Programa bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 2. maila edo sisteman sartu berrientzako heziketako beste programa bat, Hezkuntza Departamentuak kudeatua, betiere aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan edo gehiagotan izan direla.

b) Bigarrenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan edo gehiagotan izan direla.

c) Hirugarrenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 3. maila, Curriculum Egokituko Programa bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 2. maila edo sisteman sartu berrientzako heziketako beste programa bat, Hezkuntza Departamentuak kudeatua, betiere aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan baino gutxiagotan izan direla.

d) Laugarrenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan baino gutxiagotan izan direla.

4. Aurreko atalean xedatutako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenbizikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako sarrera notaren arabera.

b) Bigarrenik: berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020-2021 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketa publikoaren emaitza.

5. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura hasi aurretik, onartuen behin betiko honako zerrenda hau argitaratuko da. Zerrendak bere matrikulazio epea izanen du.

a) Onartuen behin betiko 3. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 3. zerrenda honen arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe edo erakunde batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak edo erakundeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

6. Onartuen zerrenda horretan ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, aurkeztu beharko da “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa.

7. Jarraibide honetan aipatzen den onartuen 3. zerrendari dagokion matrikulazioa bukatu ondoren, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zenbat ikaspostu gelditu diren hutsik ziklo eta talde bakoitzean, eta ikaspostu horiek ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran eskainiko dira.

Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1. Matrikula gauzatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute. Lehen aukera ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute “aukera hobetzea” edo “aukera ez hobetzea” hautatzen duten. Ikastetxeak bestelako informazioa ere eskatzen ahalko die ikasle horiei. Horrez gain, informazio hau agertuko da gutxienez:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, sexua, Gizarte Segurantzako zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Gurasoen edo tutoreen datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

c) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horri buruzko datuak: maila (oinarrizko lanbide heziketa), heziketa zikloa, hizkuntza.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura agertu beharko du, bai eta amarena, aitarena edo legezko tutorearena ere. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

2. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZren, AITaren (Atzerritarrak Identifikatzeko Txartela), ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek eskubidea dute espainiarren baldintza beretan egiteko ikasketa hauek, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, baldin ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik badu, ikastetxeak jakin beharrekorik.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleei, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean ikaspostua lortuz gero, baja emanen zaie DBHko matrikulan, heziketa zikloan matrikula formalizatzen dutenean.

Matrikula: Aukera hobetzea.

1. Ikasle batek ikaspostua lortzen duenean lehendabiziko aldiz inskripzio inprimakian lehen aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko du matrikula gauzatzen duenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukera izatea onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, onarpen prozesuaren epe arrunteko onartuen 2. zerrendan eta onartuen behin betiko 3. zerrendan (zerrenda hori prestatzen da ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik).

2. “Aukera hobetzea” erabiliz, ikaspostua inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar ikaspostua lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean, onartuen hurrengo behin betiko zerrendei jarraikiz, betiere onartuen behin betiko zerrendaren bat argitaratu gabe baldin badago ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozesuaren aurretiko prozesuaren barruan.

3. Matrikula berria egiteko, ikasleek aurkeztu beharko dute ziklo edo lantegi berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa; ziklo edo lantegi berrian matrikula formalizatzeko tenorean baja eginen du aurreko matrikulan.

Ziklo edo lantegi berrian matrikulatu ondoren, aurretik matrikulatuta egon den ikastetxera jo beharko du aurreko matrikulan aurkeztutako dokumentazioa jasotzeko (egindako ordainketak barne, kasua bada), betiere ikastetxe desberdina bada. Matrikulatuta dagoen ikastetxe berean ikaspostu berri bat lortzen badu, matrikula formalizatzen duenean eginen dira tramite horiek.

4. Matrikula egiteko unean hautatutako aukera (“aukera hobetzea” edo “aukera ez hobetzea”) aldatzen ahalko da onartuen behin betiko zerrenda argitaratu gabeei dagozkien hurrengo matrikulazio aldietan. Aldaketa horrek ondorioak sortuko ditu onartuen hurrengo behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

“Aukera hobetzea”-ren ordez “aukera ez hobetzea” hautatu nahi izanez gero, aldaketa egiten ahalko da, baldin eta hori egin nahi duen matrikulazio aldian ikasposturik lortu ez badu “aukera hobetzea” erabiliz.

Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, biltzen duena ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informaziotik dagokiona.

5. Matrikula formalizatzean, inskribatzeko eskabidean lehen aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ezin izanen dute “aukera hobetzea” hautatu matrikulan, lehen aukeran lortu dutelako ikaspostua.

6. Onartuen behin betiko 3. zerrendan (ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharrekoa) ikaspostua “aukera hobetzea” erabiliz lortzen duten ikasleek, edo ikaspostua aurrenekoz lortzen duten ikasleek, matrikula formalizatzean, “aukera hobetzea” ere adierazten ahalko dute, nahiz eta zerrenda horrekin bukatzen diren ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren aurreko onarpen prozesuko ikaspostuen adjudikazioak.

“Aukera hobetzea” hautatzeak ahalbidetuko du ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran parte hartzea, bat etorriz “Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetako ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura” oinarriko 1. atalean ezarritakoarekin.

7. Onartuen behin betiko 3. zerrenda horri dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak adjudikatuko dira ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran.

Onarpen prozesutik kanpo uztea.

1. Ikaspostua lortu eta horretarako ezarritako datetan hartan matrikulatzen ez diren ikasleak onarpen prozesutik kanpo utziko dira, ondotik adierazten den moduan; hori guztia, garatuz ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoa (foru agindu horren bidez arautzen dira Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura).

2. Onartuen behin betiko 1., 2. edo 3.. zerrenda erabiliz ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean aurrenekoz lortzen duten ikasleak, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, onarpen prozeduratik erabat kanpo utziko dira, eta ez dute aukerarik izanen, beraz, prozedura horren epe arruntean beste ikasposturik lortzeko.

3. Dagoeneko matrikulatuta dauden eta onartuen behin betiko 2. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz lehenetsitako aukera batean ikaspostu berria lortu duten ikasleek galduko dute matrikula egina duten ikaspostua, baldin eta lortu duten horretan matrikulatzen ez badira. Horrekin batera, galduko dituzte egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak.

Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoari jarraikiz, ikasle horiek ez dira geldituko onarpen prozeduratik kanpo, baina ez dute parte hartuko lortutako ikaspostu berriari dagokion aukeran (matrikulatu ez diren horretan) onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendan. Nolanahi ere, zilegi izanen dute beste lanpostu bat aukeratzea ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuko onartuen behin betiko hurrengo zerrendan, baldin eta eskabidean adierazitako beste aukera batean baldin bada.

4. Onartuen behin betiko 3. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz, eskabidean adierazitako aukeretako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak ere bai, baina ez dira onarpen prozeduratik baztertuko. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuan ez dagoenez onartuen zerrenda berririk, ezin da aukerarik izan prozesu horretan ikaspostu berririk lortzeko.

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako gelditzen diren ikaspostu hutsak.

1. Hezkuntza Departamentuak ebazpen honen 12. eranskinak ezarritako datan zehaztuko du zenbat ikaspostu huts dauden eskainitako ziklo/lantegi eta talde bakoitzean.

2. Ikaspostu huts horiek eskainiko dira ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura baten bitartez, bat etorriz ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduan ezarritakoarekin (foru agindu horren bidez arautzen da Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua).

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetako ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskaera ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran:

–Inskribatzeko eskabidea epe arruntean aurkezturik, onartutakoen behin betiko zerrendetako batean ikaspostua lortu ez dutenek.

–Inskribatzeko eskaera epe arruntean aurkeztu ez dutenek.

–Onarpen prozeduran onartuak izanda ere, matrikula formalizatzen ez dutenek edo ikaspostuari uko egin diotenek.

Halaber, epe arruntean inskribatzeko eskabidea aurkeztu bai baina lehenetsitako aukera batean ikaspostua lortu ez duten ikasleek ere parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran, beren lehen aukera ez den batean matrikula egin badute “aukera hobetzea” hautatuta. Ikasle horiek, parte hartu nahi badute, ikasposturik lortu ez duten aukera guzti-guztiak adierazi beharko dituzte ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuan, aukera horietan ikaspostu hutsak egonez gero, eta mantendu beharko dute inskribatzeko inprimakian epe arruntean adierazi zuten lehenespen-ordena.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikula egina duten ikasleek parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura honetan.

3. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere hamar aukera dakartzala, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuta. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6969/Oinarrizko-Lanbide-Heziketan-izena-ematea

Oinarri honetako 1. apartatuan aipatzen diren ikasleek, matrikula egina dutenek “aukera hobetzea” hautatuta, berek lehenetsitako aukerak adierazten ahalko dituzte ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurako inskripzio inprimakian soilik baldin ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran ikasposturik bada, betiere aukera horien lehenespen-ordena mantenduta.

4. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 12. eranskinean zehaztutakoa da.

5. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskabidea lehenik bidali beharko da aukeratutako zikloa eskaintzen duen ikastetxeko edo erakundeko bulego administratiboetara (Internet bidezko inskripzioa), edo bertan aurkeztu beharko da.

Ikastetxeek eta erakundeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zer egunetan sartu den adierazita.

6. Ikastoki hutsak adjudikatzeko prozeduran, ezin da eskabide bat aurkeztu Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta beste eskabide bat Lanbide Lantegietarako. Oinarrizko Lanbide Heziketan eta/edo Lanbide Lantegietan inskribatzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

7. Ezin da eskabiderik aurkeztu ikastetxe eta ziklo/lantegi batean baldin ez badago ikaspostu hutsik.

8. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran, inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek eta erakundeek EDUCA sisteman sartuko dituzte datu guztiak, ebazpen honen 12. eranskinean horretarako ezarritako azken eguna baino lehen.

9. Ikasleak onartzeko epe arruntean inskribatu eta inskripzioa berresten duten ikasleek ez diote dokumentazio osagarririk erantsi beharko ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren eskabideari.

10. Epe arruntean inskribatu bai baina, “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” ez aurkezteagatik, inskripzioa berresten ez duten ikasleek honakoa erantsi beharko diote ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari:

–“Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena“, bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduan ezarritakoarekin (foru agindu horren bidez arautzen da Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa eta garapena). Ebazpen honen 3. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

–Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, ebazpen honen 4. eranskineko ereduaren arabera.

–Azken ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa, ebazpen honen 5. eranskineko ereduaren arabera.

11. Epe arruntean inskribatzen ez diren ikasleek, aurreko atalean aipatutakoaz gain, dokumentazio hau erantsi beharko diote ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko zerrendak. Matrikula. Aukera hobetzea. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduratik kanpo uztea.

1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren emaitzen berri emateko bitarteko ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Gutxienez, onartuen behin betiko honako zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrenda honen arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

b) Kasua bada, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendan ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

3. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek matrikula gauzatu beharko dute, eta, horretarako, aurkeztu beharko da “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa.

4. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendan ikaspostua beren lehen aukera ez den beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat adierazi beharko dute matrikula formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan, uko egitea beste ikaspostu bat lortzeari eskabidean hobetsitako aukeretako batean.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hori hautatzeak berekin dakar ikaspostua lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan.

5. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikula berria egiteko, aurkeztu beharko dute ziklo edo lantegi berrian eskatzen zaien dokumentazioa, eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaiena ere bai; ziklo edo lantegi berrian matrikula formalizatzean baja eginen du aurreko matrikulan.

Ziklo edo lantegi berrian matrikulatu ondoren, aurretik matrikulatuta egon den ikastetxera jo beharko du aurreko matrikulan aurkeztutako dokumentazioa jasotzeko (egindako ordainketak barne, kasua bada), betiere ikastetxe desberdina bada. Matrikulatuta dagoen ikastetxe berean ikaspostu berri bat lortzen badu, matrikula formalizatzen duenean eginen dira tramite horiek.

6. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran ikaspostua lortzen duen ikaslea, dela aurrenekoz, dela “aukera hobetzea” erabiliz, matrikulatzen ez bada horretarako ezarritako datetan, matrikula egina duen ikaspostua galduko du, bai eta lortutako ikaspostu berriaren eskubide guztiak ere, eta ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduratik kanpo utziko da.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloen eskaintza.

Inskripzioan ikastetxe eta ziklo jakin bat lehen aukera gisa adierazi dutenak hamar baino gutxiago badira, Hezkuntza Departamentuak eskaintza hori bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk ere kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, kasuko taldean edo beste batzuetan matrikulak eta onarpen prozedurak izan duen bilakaera historikoa, eta lurralde, hezkuntza eta gizarte kohesioko irizpideak.

Eskaintza bat bertan behera uztea erabakitzen bada, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei jakinaraziko die zein izanen den inskribatzeko eskabidean adierazitako aukerak aldatzeko prozedura, bertan behera gelditu den zikloa hautatu dutenentzat, onarpen prozesuan parte har dezaten gehienez 6 aukerarekin.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura bukatutakoan, ikasleak hasita dagoen ikasturtean sartzen ahalko dira, honako jarraibide hauen arabera:

a) Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartuen 1. eta 2. zerrendak argitaratu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak eta egoten ahal diren beste ikaspostu huts batzuk adjkudikatuko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak, honako irizpide hauei jarraikiz:

–Lehenik: Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozesuan inskribatu diren eta ikasposturik ez duten ikasleak, baldin eta 2020-2021 ikasturtean matrikulatu ez badira.

–Bigarrenik: Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozesuan inskribatu diren eta ikasposturik ez duten ikasleak, baldin eta 2020-2021 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatu badira.

Aurreko bi taldeetako bakoitzean ikaspostuen adjudikazioa eginen da kontuan harturik ikasleen adina (lehenetsiz 2020-2021 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea eskatzen ahalko ez luketen ikasleak) eta, orobat, kontuan harturik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasketak modu arruntean jarraitzeko ezintasuna.

b) Adjudikazio eta matrikula horiek egiteko azken eguna 2020ko urriaren 16a izanen da.

2. 2020-2021 ikasturtean ikasketa berberak beste ikastetxe batean egiten ari den ikasle batek bere matrikula tokiz aldatzea eskatzen badu, ikasturteko edozein unetan eskolatzen ahalko da ikastetxe berrian, baldin eta han ikaspostu hutsik badago, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen badira:

–Ikasleak sarrerako baldintzak betetzea.

–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa gertatzea: adibidez, beste autonomia erkidego batetik aldatzea.

Horretarako, eskatzaileak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloan tramitatu beharko du eskaera, matrikula tokiz aldatzeko eskaeraren tramitea kudeatzeko eta, kasua bada, matrikula baimentzeko.

3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak, halaber, ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko baimena eman dezake, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

2019-2020 ikasturtean irabazi-asmorik gabeko erakunde batean Curriculum Egokituko Programan ikasten duten ikasleak: Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako onarpen prozesuan izena emateko prozeduraren egokitzapena.

1. Ikasle horiek Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartuak izateko prozesuan inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa egin arte, Curriculum Egokituko Programa garatzen duen entitateko irakasle-taldeak adostuko du nola egin inskripzioaren txosten-proposamena. Txostenean justifikatu beharko da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako proposatutako inskripzioa neurri egokia dela ikasleak gaitasunak eskuratzeko, horretarako arrazoiak emanez. Tutoreak eginen du txosten-proposamena, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 1. eranskineko ereduaren arabera, eta bidaliko zaio Curriculum Egokituko Programa garatzen duen entitateko zuzendariari.

Entitateko zuzendaria harremanetan jarriko da ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarekin, jakin dezan hasia dela Oinarrizko Lanbide Heziketan onartua izateko prozesuan inskribatzeko prozedura.

b) b) Aholku orientatzailea: entitateko zuzendariak entitateko orientatzaileari eskatuko dio “aholku orientatzailea” egin dezala. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; hori eginen da ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 2. eranskineko ereduaren arabera (foru agindu horren bidez arautzen dira Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak), eta entitateko zuzendariari bidaliko zaio. Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko orientatzaileak ere sina dezake aholku orientatzailea.

c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: behin entitateko zuzendariak azterturik irakasle-taldearen txosten-proposamena eta aholku orientatzailea, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko edo entitateko zuzendaritza-taldeko kide bat gutxienez eta tutorea bilduko dira gurasoekin edo legezko tutoreekin, planteatzeko komeni dela ikaslea inskribatzea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduran. Bilera bukatutakoan, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, bat etorriz ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 3. eranskineko ereduarekin (foru agindu horren bidez arautzen da Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa), helburu hauekin:

–Adierazteko eman dietela aurkeztutako proposamenaren eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen ezaugarrien berri.

–Adierazteko proposamena onartzen dutenetz.

–Alegazioak egiteko proposamenarekin lotura duten alderdien gainean.

d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: entitateko zuzendariak proposamena eginen du bat etorriz ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 4. eranskineko ereduarekin (foru agindu haren bidez arautzen da Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa), eta, berak eta ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariak sinatu ondoren, entitateko ikuskatzaileari bidaliko dio; horrek aztertuko du betetzen ote diren indarreko araudian zehaztutako sartzeko baldintzak eta prozedura, aholku orientatzailean proposatzen ote den ikaslea inskribatzea eta, orobat, gurasoek edo legezko tutoreek onartzen duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko prozeduran inskribatzeko proposamena. Inskripzioaren azken proposamena aztertuta eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ikaslea den erabakita, ikuskatzaileak entitateko zuzendariari eta ikaslea matrikulatutako dagoen ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko die onartu den ala ez inskripzioaren azken proposamen hori, eta behar bezala sinatuta itzuliko dio entitateko zuzendariari.

2. Entitateko zuzendariak ikasleari emanen dio, eta, hala balegokio, gurasoei edo legezko ordezkariei, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko azken proposamenaren agiria. Prozedurak garaiz bukatu behar du, ikasleak denbora izan dezan ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako epean inskripzioa berresteko. Halaber, ikastetxeek behar den laguntza guztia emanen diete ikasleei inskripzioa berresteko tramitea egin dezaten.

Jakinarazpenak egiteko bideak.

–Helbide elektronikoak:

Nescolar@navarra.es eta

ordenafp@navarra.es

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 426617.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 426977.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 426557.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzua: 848 426628 - 848 426036.

–Faxa: 848 426987.

2. ERANSKINA

1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozeduraren jarraibideak

Ikaspostu eskaera.

1. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere sei aukera dakartzala, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuta. Inskribatzeko eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Lantegietan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6402/Lanbide-Lantegietan-izena-ematea

2. Inskribatzeko eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 12. eranskinean ezartzen den inskribatzeko epe arrunta da.

3. Inskribatzeko eskabidea bidali beharko da lehenik aukeratutako Lanbide Lantegia eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetara, edo bertan aurkeztu beharko da.

Ikastetxeek eta erakundeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zer egunetan sartu den adierazita.

Aurkezpen hori honela egiten ahalko da:

a) Inskripzioa Interneten, zuzenduko zaiona lehenik aukeratutako Lanbide Lantegia ematen duen ikastetxeari edo erakundeari; horretarako, erabiliko da Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Lantegietan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxaren esteka, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Cita-previa-empleo

b) Aurrez aurre, lehenik aukeratutako Lanbide Lantegia ematen duen ikastetxean.

4. Lanbide Lantegietan ikasleak inskribatzeko proposamena egiten duten ikastetxeek eta erakundeek behar den laguntza guztia emanen diete ikasle horiei Internet bidezko inskripzioa egin dezaten.

Era berean, inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten erakundeek laguntza eman beharko diete 2019-2020 eskolaturik egon ez diren ikasleei Internet bidezko inskripzioa egin dezaten.

5. Inskribatzeko eskabidean Lanbide Lantegiak hautatzen ahal dira soilik, edo Lanbide Lantegiak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak, betiere irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak betetzen badira. Gehienez ere 6 aukera adieraz daitezke.

6. Horretarako, aurkezten den inskribatzeko eskabidean gehienez ere 6 aukera adierazten ahalko dira, lehentasunaren arabera ordenatuak. Aukera bakoitzean, beti agertu behar dira lantegia edo zikloa, ikastetxea edo erakundea eta hizkuntza.

7. Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, inskribatzeko eskabidea aurkeztu ondoren inskripzioa berresten dutenek, “Lanbide Lantegietarako inskripzioa berrestea” izeneko oinarrian ezarritakoarekin bat.

8. Ezin da inskribatzeko eskabide bat aurkeztu Lanbide Lantegietarako eta beste bat Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako. Lanbide Lantegietan eta/edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

9. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek eta erakundeek EDUCA sisteman sartuko dituzte datu guztiak, ebazpen honen 12. eranskinean horretarako ezarritako azken eguna baino lehen.

10. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek eta erakundeek EDUCA kudeaketa sistemako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” izeneko atalean “ERREP” zutabea bete beharko dute. Bertan zehaztuko da kasmaila bakoitzeko aurreikusitako errepikatzaile kopurua, ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako azken eguna baino lehen.

1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartzeko baldintzen garapena.

1. Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, “1. modalitateko Lanbide Lantegian” sar daitezke, besteak beste, aipatutako titulazio ezaren betebeharra betetzeaz gain Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean 16 urte betetzen dituztenak, betiere ikasten ari badira Curriculum Egokituko Programa bat, Errendimendua Hobetzeko Programa bat edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz.

2. Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak aniztasunari erantzuteko neurriak dira, gauzatzen direnak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren eta hirugarren ikasmailetan, baita Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako 2.ean eta 3.ean ere. Curriculum Egokituko Programak ere (CEPak, alegia) aniztasunari erantzuteko neurriak dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasmailan gauzatzen direnak.

3. Aniztasunari erantzuteko berariazko neurri hauek ez dira ikastetxe guztietan ezarri; horregatik, zilegi da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle batzuk Lanbide Lantegian sartzeko izangai izatea. Horrenbestez, xedatu da ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritako titulazio ezaren betebeharra betetzen duten DBHko 2. mailako ikasleak ere sar daitezkeela 1. modalitateko Lanbide Lantegian, betiere Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean 16 urte betetzen badituzte. Halaber, beste hezkuntza sistema batetik datozen ikasleak lanbide lantegi hauetan sartzen ahalko dira, betiere Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan eskolatuta egon badira.

Ikasle adingabeak inskribatzeko eskabideak aurkeztea, eta banantze eta dibortzio kasuetan nola jokatu.

Ebazpen honen 1. eranskinean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ezarritako jarraibideak aplikatuko dira.

Inskribatzeko bidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Inskribatzeko eskabidearen ereduan adierazten dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, bat etorriz urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoarekin (lege horrek hizpide ditu Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunak eta haien gizarteratzea).

2. Hona, Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Baldin ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren ziurtagiria, edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikasle izatearen ziurtagiria.

3. Gainera, agiri horiek aurkeztu beharko dira, ebazpen honen 12. eranskinean 1. modalitateko Lanbide Lantegian inskripzioa berresteko ezarritako azken eguna baino lehen:

–Inskripzioaren urte naturalean 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleek, betiere 2019-2020 ikasturtean eskolatuta badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, bat etorriz ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduan ezarritakoarekin (horren bidez arautzen dira Nafarroan Lanbide Lantegiak). Ebazpen honen 8. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

“1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea, ebazpen honen “Lanbide Lantegietarako inskripzioa berrestea” izeneko oinarrian xedatutakoarekin bat. “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.

–Inskripzioaren urte naturalean 16 urte betetzen dituzten ikasleek, baldin 2019-2020 ikasturtean eskolaturik badaude Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa batean, Curriculum Egokituko Programa batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan, eta bestelako hezkuntza sistema batetik datozen 16 urteko ikasleek, betiere eskolatuta egon badira Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz. Ebazpen honen 9. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

“1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea. “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.

–2018-2019 ikasturtean eskolatu gabeko 17 urtetik 21era bitarteko ikasleek eta beste hezkuntza sistema batetik datozen 16 urtetik 21era bitarteko ikasleek: ‘Zinpeko aitorpena’, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz. Ebazpen honen 10. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

’Zinpeko aitorpena’ aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea. ’Zinpeko aitorpena’ ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.

–Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzen duen dokumentazioa, inskribaturik egonez gero.

–Kasua bada, 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, bat etorriz ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduarekin (haren bidez arautzen da Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura). Ebazpen honen 11. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

4. Eskatzaileak ez baldin badu ikaspostuak erreserbatzeko kasuei dagokien dokumentazioa eskabideak aurkezteko ezarritako datetan (ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako inskribatzeko epe arrunta), agiri horiek aurkezten ahalko ditu ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako azken eguna arte. Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, jasoko duena gutxienez ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informazioa.

5. Inskripzioa berretsita ere Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez duten ikasleen kasuan, prozesuan parte hartzeko sarrera nota 0 izanen da.

Halaber, inskripzioa berretsita ere Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez badu, ikasleak Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez daudenen taldean hartuko du parte.

Lanbide Lantegietarako inskripzioa berrestea.

1. Inskripzioa berresteko, ikasleek agiri hauetako bat aurkeztu behar dute, dagokionaren arabera eta oso-osorik beteta; horren ondorioz, izangaiak onarpen prozesuan parte hartuko du, eta eskatutako aukeretako batean ikaspostua lortzen ahalko du.

a) ‘1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena‘, 2019-2020 ikasturtean eskolatutako 17 urtetik 21era bitarteko ikasleen kasuan: ebazpen honen 8. eranskina.

b) ‘1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena‘, baldin ikasleek 16 urte badituzte eta eskolaturik badaude Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa batean, Curriculum Egokituko Programa batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan, bai eta bestelako hezkuntza sistema batetik datozen ikasleak ere, baldin16 urte badituzte eta eskolaturik badaude Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan 2019-2020 ikasturtean: ebazpen honen 9. eranskina.

c) ‘Zinpeko aitorpena‘, 2019-2020 ikasturtean eskolatu gabeko 17urtetik 21era bitarteko ikasleen kasuan eta beste hezkuntza sistemetatik datozen 16urtetik 21era bitarteko ikasleen kasuan: ebazpen honen 10. eranskina.

Hau da, inskribatzeko eskabidea ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako inskribatzeko epe arruntean aurkeztu duen izangaiak, baldin inskripzioa berresten ez badu, ez du onarpen prozesu horretan parte hartuko, eta, horrenbestez, ez du aukerarik izanen ikaspostua lortzeko inskribatzeko eskabidean adierazi diren aukeretan.

2. Ikasleak egin beharko du inskripzioaren berrespena eskabidea bidaliz aurkeztu zuen ikastetxera edo erakundera, edo bertan aurkeztuta.

3. Inskripzioa berresteko datak hauek izanen dira:

a) Oinarri honen 1. puntuko a), b) eta c) ataletan aipatutako dokumentazioa badutenak: ebazpen honen 12. eranskinean inskribatzeko ezarritako epe arrunterako adierazitako datetan.

Ikasleek inskribatzeko eskabidearen fotokopia zigilatua jasoko dute, sarrera data adierazita, balioko duena frogatzeko berretsi dutela parte hartuko dutela kasuan kasuko aukeretarako onarpen prozesuan.

b) Oinarri honen 1. puntuko a), b) eta c) ataletan aipatutako dokumentazioa ez dutenak: ebazpen honen 12. eranskinak inskripzioa berresteko ezarritako azken eguna arte.

Ikastetxeak edo erakundeak frogagiri bat emanen die ikasleei, inskripzioa berretsi izana frogatzen duena eta gutxienez ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informazioa biltzen duena.

4. Inskripzioa berresteko prozedura hau da:

a) 2019-2020 ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak ikasleari eman beharko dio ‘1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena‘, oso-osorik beteta, ebazpen honen 7. edo 8. eranskineko ereduei (dagokionaren arabera) jarraikiz. Hala behar bada, ikasleak ‘Zinpeko aitorpena‘ bete beharko du, oso-osorik beteta, ebazpen honen 10. eranskineko ereduaren arabera.

b) Ikasleak inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuen ikastetxera edo erakundera bidali edo bertan aurkeztu beharko du aurreko dokumentazioa, dagokionaren arabera, ebazpen honen 12. eranskinak inskripzioa berresteko ezarritako azken eguna arte.

5. Ikasleak inskripzioa berresten ez badu, ez du ikasposturik lortzerik izanen inskribatzeko eskabidean adierazitako lanbide lantegietan, ikasle horiek parte hartzen ez dutelako lanbide lantegietan onartua izateko prozesuaren epe arruntean.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxeek erraztu beharko dute 2019-2020 ikasturtean ikastetxean matrikulaturik dauden ikasleek, Lanbide Lantegietan inskribatuz gero, inskripzioa berretsi ahal izatea. Horretarako, ikastetxeek oinarri honetako 1. ataleko dokumentazioa eman beharko diete beren ikasleei, behar bezain garaiz, ikasleek aukera izan dezaten inskripzioa berresteko, ebazpen honen 12. eranskinak ezarritako azken eguna baino lehen. Halaber, ikastetxeek behar den laguntza guztia emanen diete ikasleei inskripzioa berresteko tramitea egin dezaten.

Lanbide Lantegietan inskribatzen diren 16 urteko ikasleen sarrera nota. Gazteen Bermearen Sistema.

1. 2020an 16 urte beteak dituzten ikasleak onartzeko prozeduran erabiliko den sarrera nota kalkulatzeko, jarraikiko zaio ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian eta hura garatzeko arauetan ezartzen denari (foru agindu horren bidez arautzen da ikasleak onartzeko prozedura Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta Lanbide Lantegietarako), honako honen arabera:

a) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean DBHko 2. maila ikasten ari bada eta 2020. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota kalkulatuko da DBHko 2. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.

b) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean ikasten ari bada Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako 2. edo 3. maila eta 2020. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota kalkulatuko da IEHPko 2. edo 3. mailako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera, gainditu gabekoenak barne, hala bada.

c) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean ikasten ari bada Curriculum Egokituko Programa bat eta 2020. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota kalkulatuko da CEP horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera.

d) Ikaslea 2019-2020 ikasturtean ikasten ari bada Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bateko 1. ikasmaila eta 2020. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota kalkulatuko da, Nafarroako curriculumaren arabera, kontuan hartuta Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. ikasmaila osatzen duten modulu guztietan lortutako kalifikazioak.

e) Ikaslea Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa bat ikasten ari bada eta 2020. urtean 16 urte betetzen baditu, ez du aurkeztu behar Lanbide Lantegiko sarrera notaren ziurtagiria. Ikasle horiek hurrenkera zerrendan sartuko dira, aurkeztutako sarrena notarik baxuenaren ondo-ondotik eta sarrerako notarik aurkeztu ez duten ikasleen aurretik.

2. Ikaslea 2019-2020 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak kalkulatu beharko du sarrera nota.

3. Ikastetxeek ahalbidetu beharko dute 2019-2020 ikasturtean Lanbide Lantegietan matrikulaturik dauden ikasleek behar den dokumentazioa aurkez dezaten ebazpen honen 12. eranskinean Lanbide Lantegietan inskripzioa berresteko ezarritako azken eguna baino lehen. Horretarako, ikastetxeek dagokion sarrera nota jasotzen duen dokumentazioa eman beharko diete beren ikasleei, behar bezain garaiz. Halaber, ikastetxeek behar den laguntza guztia emanen diete ikasleei dokumentazio hori aurkezteko tramitea egin dezaten.

4. Gazteen Bermearen Sistema Europako ekimena da, eta horren helburua da gazteak lan merkatuan sar daitezen erraztea, beren ikasketak bukatzen dituztenean edo langabezian geratzen direnean. Honako helbide honetan ematen da Gazteen Bermearen Sistemari buruzko informazio zehatza, Nafarroari dagokionez:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Empleo/Informacion/Empleo+juvenil/

2019-2020 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleak.

1. 2019-2020 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartzen diren eta, Nafarroan aniztasunari nola erantzun arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren 27. artikuluan ezarritako hezkuntza arloko erantzuna ematearren, Hezkuntza Departamentuak, Nafarroan aniztasunari erantzutea gobernatzen duten printzipio orokorrei jarraikiz, DBHko 2., 3. edo 4. mailan edo baliokideetan eskolatzen dituen ikasleek, baita Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan eskolatuek ere, aukera izanen dute Lanbide Lantegietan inskripzio eskabidea aurkezteko, betiere irakaskuntza horiek hasteko baldintzak betetzen badituzte.

2. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta, 2019-2020 ikasturtean, DBHko ikasmailaren batean edo Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan eskolatu diren ikasleek, 2019an 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen badituzte, 1. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.

3. 2019-2020 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartzen diren ikasleek, baldin 2019-2020 ikasturtean eskolaturik badaude Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa (IEHP) batean edo Curriculum Egokituko Programa (CEP) batean edo Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan, eta 2020an 16 urte betetzen badituzte, 2. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

Ebazpen honen 1. eranskinean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ezarritako jarraibideak aplikatuko dira.

Inskripzio eskabidean adierazitako aukerak egiaztatzea.

1. Ikasleek “Educa-Ataria” bidez kontsultatzen ahalko dute egindako inskripzioa, eta horrela egiaztatzen ahalko dute hautatu dituzten aukerak agertzen ote diren, inskribatzeko eskabidean adierazitako lehenespen-ordenan. Egindako inskripzioa (behin-behinekoa) EDUCAn kontsultatzeko datak ebazpen honen 12. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Hautaturiko aukeretan edo inskribatzeko eskabidean adierazitako lehenespen-ordenan akatsik bada, horiek zuzentzea eskatzen ahalko da, erreklamazioa aurkeztuz ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako epean. Erreklamazioa aurkeztu beharko da inskribatzeko eskabidea aurkeztu zen ikastetxeko edo erakundeko bulego administratiboetan.

3. Erreklamazioak egiteko epe horretan, ez da inola ere onartuko inskribatzeko eskabidean adierazitako aukerak edo haien lehenespen-ordena aldatzea.

4. Ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako egunetik aitzina, “Educa-Ataria” bidez kontsultatzen ahalko da behin betiko inskripzioa, hura hartuko baita kontuan 2020-2021 ikasturterako onarpen prozesuan.

5. Inskripzioa “Educa-Ataria” bidez kontsultatu ahal izateko, aktibo dagoen helbide elektroniko baliodun bat adierazi beharko da, nahitaez, inskribatzeko inprimakian.

Helbide elektroniko hori ez adierazteak egindako inskripzioa egiaztatzeari uko egitea ekarriko du.

Jaiegunak.

Ebazpen honetan eta bere eranskinetan adierazitako egunak aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe edo erakunde batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak edo erakundeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

Onartzeko baremoa.

1. Jendaurrean egon beharko dute bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

Zozketa.

2020ko otsailaren 14an egin zen 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuko berdinketak hausteko zozketa, aipatzen dena ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren oinarrietan (foru agindu horren bidez arautzen da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua), eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko da zerrendetan Educa aplikazioan, behar den kasuetan.

Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa 1. mailako Lanbide Lantegietan.

1. 1. mailako Lanbide Lantegietan sartzeko norgehiagokarik baldin badago, honako hau izanen da, oro har, sartu berrientzako 14 ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamalau

9

5

–1. sarrera taldea: 2020. urtean 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleak, betiere betetzen badute ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 6. oinarriaren 1.a) atalean ezarritako titulazio ezaren betebeharra (foru agindu horren bidez arautzen da Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozesua).

–2. sarrera taldea: 2020. urtean 16 urte betetzen dituzten ikasleak, betiere 2019-2020 ikasturtean ikasten ari badira Curriculum Egokitu Programa batean edo antzera antolatutako talde batean, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean, DBHko 2. mailan edo Hezkuntza Departamentuak antolatutako heziketako beste programa batzuetan (beste hezkuntza sistema batetik datozen ikasleen kasuan), edo beste hezkuntza sistema batetik datozen eskolatu gabeko ikasleak, eta betetzen badute ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 6. oinarriaren 1.a) atalean ezarritako titulazio ezaren betebeharra (foru agindu horren bidez arautzen da Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozesua).

2. 1. modalitateko Lanbide Lantegi batean sartzeko norgehiagokarik baldin badago, eta ikasle sartu berrientzako kopurua 14tik beherakoa denean, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamahiru

8

5

Hamabi

8

4

Hamaika

7

4

Hamar

7

3

Bederatzi

6

3

Zortzi

6

2

Zazpi

5

2

3. 1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartzeko norgehiagokarik baldin badago, eta sartu berrientzako ikaspostuen kopurua 14tik gorakoa denean, 16 ikasle arte gehienez, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamabost

10

5

Hamasei

10

6

4. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du taldeen artean norgehiagokarik dagoen edo ez, 2020-2021 ikasturterako onarpen prozesuaren epe arrunteko zerrenda bakoitzerako.

Sartu berrientzako ikaspostuak aditzera ematea.

Ikastetxeetako edo erakundeetako zuzendaritzek jakinarazi beharko dute, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideekin bat, zenbat diren sartu berrientzako ikaspostuak, eskaintzen duten Lanbide Lantegi eta talde bakoitzean, Hezkuntza Departamentuak haiek berrikus eta onets ditzan. Hori dena, garatu dadin ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 6. apartatuan ezarritakoa (foru agindu horren bidez arautzen da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartuak izateko prozedura). Jakinarazpen hori egin beharko da ebazpen honen 12. eranskinak sartu berrien ikaspostuak jakinarazteko ezarritako azken eguna baino lehen.

Ikasleak onartzeko prozesuaren araudia. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak nahiz behin betikoak, izanen dira baliabide ofiziala onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan edo erakundetan aurkeztu den inskribatzeko eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, zuzendu daitezen dokumentazioa aurkeztean edo erregistratzean egindako akats edo hutsak, ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

4. Onarpen prozesuaren epe arruntean, onartuen behin betiko ondoko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 1. zerrendan ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 2. zerrendan ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxea edo erakundea kokatuta dagoen herrian, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak edo erakundeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

5. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, aurkeztu beharko da “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa.

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharreko jarduketa.

1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren, eta aditzera eman aurretik zer ikaspostu gelditu diren hutsik ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako, ondoko jarraibideen arabera jokatuko da. Hori guztia, garatu dadin ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 5. eta 6. oinarrietako 7. apartatuan ezarritakoa (foru agindu horren bidez arautzen da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua).

2. Lanbide Lantegietan onartzeko prozesuaren epe arrunteko behin betiko 1. eta 2. zerrendetan adjudikatzen ez diren eta betetzen ez diren ikaspostuak, sarrera taldea edozein dela ere, multzokatu eginen dira gero adjudikatzeko.

Ikaspostu horien adjudikazio prozesuan parte hartuko dute inskripzioa epe arruntean egin eta berretsi arren ikaspostua lortzen ez dutenek eta, matrikulaturik egonda, “aukera hobetzea” hautatu dutenek.

3. Multzokatuta eskaintzen diren ikaspostu horiek adjudikatzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Lehenbizikoa: Gazteen Bermearen Sisteman izena emanik daudenak, 17tik 21 urte bitarte izanik.

b) Bigarrenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribatutako 16 urtekoak, betiere inskripzioa egiten duten ikasturtean matrikulatuta egon badira Curriculum Egokituko Programa batean, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan, edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz.

c) Hirugarrena: Gazteen Bermearen Sisteman izena emanik ez daudenak, 17tik 21 urte bitarte izanik.

d) Laugarrenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez dauden 16 urtekoak, betiere inskripzioa egiten duten ikasturtean matrikulatuta egon badira Curriculum Egokitu Programa batean, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan, edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz.

4. Aurreko atalean xedatutako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) a) Lehenengo eta hirugarren taldeak: Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2020-2021 ikasturteko onarpen prozedurarako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

b) Bigarren eta laugarren taldeak: Lanbide Lantegietarako sarrera notaren arabera. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2020-2021 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketa publikoaren emaitza.

5. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura hasi aurretik, onartuen behin betiko ondoko zerrenda hau argitaratuko da. Zerrendak bere matrikulazio epea izanen du.

a) Onartuen behin betiko 3. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 3. zerrenda honen arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe edo erakunde batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak edo erakundeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

6. Onartuen zerrenda horretan ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, aurkeztu beharko da “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa.

7. Jarraibide honetan aipatzen den onartuen 3. zerrendari dagokion matrikulazioa bukatu ondoren, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zenbat ikaspostu gelditu diren hutsik Lanbide Lantegi eta talde bakoitzean, eta ikaspostu horiek eskainiko dira ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran.

Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1. Matrikula gauzatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute. Lehen aukera ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute “aukera hobetzea” edo “aukera ez hobetzea” hautatzen duten. Ikastetxeak bestelako informazioa ere eskatzen ahalko die ikasle horiei. Horrez gain, informazio hau agertuko da gutxienez:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, sexua, Gizarte Segurantzako zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Gurasoen edo tutoreen datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

c) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horri buruzko datuak: maila (Lanbide Lantegia); lanbide lantegiaren izena; hizkuntza.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura agertu beharko du, bai eta amarena, aitarena edo legezko tutorearena ere, adingabea bada. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

2. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZren, AITaren (Atzerritarrak Identifikatzeko Txartela), ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek eskubidea dute espainiarren baldintza beretan egiteko ikasketa hauek, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, baldin ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik badu, ikastetxeak jakin beharrekorik.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleei, Lanbide Lantegi batean ikaspostua lortuz gero, baja emanen zaie DBHko matrikulan, Lantegirako matrikula formalizatzen duten unean.

Matrikula: Aukera hobetzea.

1. Ikasle batek ikaspostua lortzen duenean lehendabiziko aldiz inskripzio inprimakian lehen aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko du matrikula gauzatzen duenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukera izatea onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, onarpen prozesuaren epe arrunteko onartuen 2. zerrendan eta onartuen behin betiko 3. zerrendan (zerrenda hori prestatzen da aditzera eman aurretik zer ikaspostu gelditzen diren hutsik ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako).

2. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar ikaspostua lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean, onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, betiere onartuen behin betiko zerrendaren bat argitaratu gabe baldin badago ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozesuaren aurretiko prozesuaren barruan.

3. Matrikula berria egiteko, ikasleek aurkeztu beharko dute ziklo edo lantegi berrian eskatzen zaien dokumentazioa, eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa; ziklo edo lantegi berrian matrikula formalizatzean baja eginen du aurreko matrikulan.

Ziklo edo lantegi berrian matrikulatu ondoren, aurretik matrikulatuta egon den ikastetxera jo beharko du aurreko matrikulan aurkeztutako dokumentazioa jasotzeko (egindako ordainketak barne, kasua bada), betiere ikastetxe desberdina bada. Matrikulatuta dagoen ikastetxe berean ikaspostu berri bat lortzen badu, matrikula formalizatzen duenean eginen dira tramite horiek.

4. Matrikula egiteko unean hautatutako aukera (“aukera hobetzea” edo “aukera ez hobetzea”) aldatzen ahalko da onartuen behin betiko zerrenda argitaratu gabeei dagozkien hurrengo matrikulazio aldietan. Aldaketa horrek ondorioak sortuko ditu onartuen hurrengo behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

“Aukera hobetzea”-ren ordez “aukera ez hobetzea” hautatu nahi izanez gero, aldaketa egiten ahalko da, baldin eta hori egin nahi duen matrikulazio aldian ikasposturik lortu ez badu “aukera hobetzea” erabiliz.

Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, jasoko duena ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informaziotik dagokiona.

5. Matrikula formalizatzean, inskribatzeko eskabidean lehen aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ezin izanen dute “aukera hobetzea” hautatu matrikulan, lehen aukeran lortu dutelako ikaspostua.

6. Onartuen behin betiko 3. zerrendan (ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharrekoa) ikaspostua “aukera hobetzea” erabiliz lortzen duten ikasleek, edo ikaspostua aurrenekoz lortzen duten ikasleek, matrikula formalizatzean, “aukera hobetzea” ere adierazten ahalko dute, nahiz eta zerrenda horrekin bukatzen diren ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren aurreko onarpen prozesuko ikaspostuen adjudikazioak.

“Aukera hobetzea” hautatzeak ahalbidetuko du ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran parte hartzea, “Lanbide Lantegietan ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura” oinarriko 1. atalean ezarritakoarekin bat.

7. Onartuen behin betiko 3. zerrenda horri dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak adjudikatuko dira ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran.

Onarpen prozesutik kanpo uztea.

1. Ikaspostua lortu eta horretarako ezarritako datetan hartan matrikulatzen ez diren ikasleak onarpen prozesutik kanpo utziko dira, ondotik adierazten den moduan; hori guztia, garatuz ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoa (foru agindu horren bidez arautzen dira Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura).

2. Onartuen behin betiko 1., 2. edo 3.. zerrenda erabiliz ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean aurrenekoz lortzen duten ikasleak, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, onarpen prozeduratik erabat kanpo utziko dira, eta ez dute aukerarik izanen, beraz, prozedura horren epe arruntean beste ikasposturik lortzeko.

3. Dagoeneko matrikulatuta dauden eta onartuen behin betiko 2. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz lehenetsitako aukera batean ikaspostu berria lortu duten ikasleek galduko dute matrikula egina duten ikaspostua, baldin eta lortu duten horretan matrikulatzen ez badira. Horrekin batera, galduko dituzte egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak.

Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoari jarraikiz, ikasle horiek ez dira geldituko onarpen prozeduratik kanpo, baina ez dute parte hartuko lortutako ikaspostu berriari dagokion aukeran (matrikulatu ez diren horretan) onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendan. Nolanahi ere, zilegi izanen dute beste lanpostu bat aukeratzea ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuko onartuen behin betiko hurrengo zerrendan, baldin eta eskabidean adierazitako beste aukera batean baldin bada.

4. Dagoeneko matrikulatuta dauden eta onartuen behin betiko 3. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz lehenetsitako aukera batean ikaspostu berria lortu duten ikasleek galduko dute matrikula egina duten ikaspostua, baldin eta lortu duten horretan matrikulatzen ez badira. Horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak ere galduko dituzte, baina ez dira onarpen prozeduratik baztertuko. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuan ez dagoenez onartuen zerrenda berririk, ezin da aukerarik izan prozesu horretan ikaspostu berririk lortzeko.

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako gelditzen diren ikaspostu hutsak.

1. Hezkuntza Departamentuak ebazpen honen 12. eranskinak ezarritako datan zehaztuko du zenbat ikaspostu huts dauden eskainitako ziklo/lantegi eta talde bakoitzean.

2. Ikaspostu huts horiek ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura baten bitartez eskainiko dira, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.

Lanbide Lantegietan ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskaera ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran:

–Inskribatzeko eskabidea epe arruntean aurkezturik, onartutakoen behin betiko zerrendetako batean ikaspostua lortu ez dutenek.

–Inskribatzeko eskaera epe arruntean aurkeztu ez dutenek.

–Onarpen prozeduran onartuak izanda ere, matrikula formalizatzen ez dutenek edo ikaspostuari uko egin diotenek.

Halaber, epe arruntean inskribatzeko eskabidea aurkeztu bai baina lehenetsitako aukera batean ikaspostua lortu ez duten ikasleek ere parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran, beren lehen aukera ez den batean matrikula egin badute “aukera hobetzea” hautatuta. Ikasle horiek, parte hartu nahi badute, ikasposturik lortu ez duten aukera guzti-guztiak adierazi beharko dituzte ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuan, aukera horietan ikaspostu hutsak egonez gero, eta mantendu beharko dute inskribatzeko inprimakian epe arruntean adierazi zuten lehenespen-ordena.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan matrikula egina duten ikasleek parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura honetan.

3. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere hamar aukera dakartzala, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuta. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko ‘Lanbide Lantegietan inskribatzea’ izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Cita-previa-empleo

Oinarri honetako 1. apartatuan aipatzen diren ikasleek, matrikula egina dutenek “aukera hobetzea” hautatuta, berek lehenetsitako aukerak adierazten ahalko dituzte ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurako inskripzio inprimakian soilik baldin ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran ikasposturik bada, betiere aukera horien lehenespen-ordena mantenduta.

4. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 12. eranskinean zehaztutakoa da.

5. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskabidea lehenik aukeratutako Lanbide Lantegia eskaintzen duen ikastetxeko edo erakundeko bulego administratiboetara bidali (Internet bidezko inskripzioa) edo bertan aurkeztu beharko da.

Ikastetxeek eta erakundeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zer egunetan sartu den adierazita.

6. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran, ezin da inskribatzeko eskabide bat aurkeztu Lanbide Lantegietarako eta beste bat Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako. Lanbide Lantegietan eta/edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

7. Ezin da eskabiderik aurkeztu ikastetxe edo lantegi/ziklo batean ez badago ikaspostu hutsik.

8. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran, inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek eta erakundeek EDUCA sisteman sartuko dituzte datu guztiak, ebazpen honen 12. eranskinean horretarako ezarritako azken eguna baino lehen.

9. Ikasleak onartzeko epe arruntean inskribatu eta inskripzioa berresten duten ikasleek ez diote dokumentazio osagarririk erantsi beharko ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren eskabideari.

10. Epe arruntean inskribatu bai baina, eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik, inskripzioa berresten ez duten ikasleek dokumentazio hori erantsi beharko diote ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari.

11. Epe arruntean inskribatu ez diren ikasleek honako dokumentazio hau erantsi beharko diote ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskaerari:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Inskripzioaren urte naturalean 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleek, betiere 2019-2020 ikasturtean eskolatuta badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, ebazpen honen 8. eranskineko ereduaren araberakoa.

–Inskripzioaren urte naturalean 16 urte betetzen dituzten ikasleek, betiere 2019-2020 ikasturtean IEHP batean, CEP batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan eskolaturik badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, ebazpen honen 9. eranskineko ereduaren araberakoa.

–2019-2020 ikasturtean eskolaturik ez dauden 17 urtetik 21era bitarteko ikasleek eta beste hezkuntza sistema batetik datozen 16urtetik 21era bitarteko ikasleek: ‘Zinpeko aitorpena‘, ebazpen honen 10. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa.

–Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzen duen dokumentazioa, inskribaturik egonez gero.

–Kasua bada, 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. Oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Ebazpen honen 11. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko zerrendak. Matrikula. Aukera hobetzea. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduratik kanpo uztea.

1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira bitarteko ofiziala ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren emaitzen berri emateko. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Gutxienez, Lanbide Lantegietan onartuen behin betiko ondoko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren behin betiko 1. zerrendan ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

b) Kasua bada, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda: Ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendan ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 12. eranskinak zehaztutako egunetan.

3. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek matrikula gauzatu beharko dute, eta, horretarako, aurkeztu beharko da “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa.

4. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendan ikaspostua beren lehen aukera ez den beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat adierazi beharko dute matrikula formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan, uko egitea beste ikaspostu bat lortzeari eskabidean hobetsitako aukeretako batean.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hori hautatzeak berekin dakar ikaspostua lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan.

5. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikula berria egiteko, aurkeztu beharko dute lantegi edo ziklo berrian eskatzen zaien dokumentazioa, eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa; lantegi edo ziklo berrian matrikula formalizatzean baja eginen du aurreko matrikulan.

Lantegi edo ziklo berrian matrikulatu ondoren, aurretik matrikulatuta egon den ikastetxera jo beharko du aurreko matrikulan aurkeztutako dokumentazioa jasotzeko (egindako ordainketak barne, kasua bada), betiere ikastetxe desberdina bada. Matrikulatuta dagoen ikastetxe berean ikaspostu berri bat lortzen badu, matrikula formalizatzen duenean eginen dira tramite horiek.

6. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran ikaspostua lortzen duen ikaslea, dela aurrenekoz, dela “aukera hobetzea” erabiliz, matrikulatzen ez bada horretarako ezarritako datetan, matrikula egina duen ikaspostua galduko du, bai eta lortutako ikaspostu berriaren eskubide guztiak ere, eta ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduratik kanpo utziko da.

Lanbide Lantegien eskaintza.

Inskripzioan ikastetxe eta Lanbide Lantegi jakin bat lehen aukera gisa adierazi dutenak hamar baino gutxiago badira, Hezkuntza Departamentuak eskaintza hori bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk ere kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, kasuko taldean edo beste batzuetan matrikulak eta onarpen prozedurak izan duen bilakaera historikoa, eta lurralde, hezkuntza eta gizarte kohesioko irizpideak.

Eskaintza bat bertan behera uztea erabakitzen bada, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei jakinaraziko die zein izanen den inskribatzeko eskabidean adierazitako aukerak aldatzeko prozedura, bertan behera gelditu den Lanbide Lantegia hautatu dutenentzat, onarpen prozesuan parte har dezaten gehienez 6 aukerarekin.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura bukatutakoan, ikasleak hasita dagoen ikasturtean sartzen ahalko dira, honako jarraibide hauen arabera:

a) Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartuen 1. eta 2. zerrendak argitaratu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak eta egoten ahal diren beste ikaspostu huts batzuk adjudikatuko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak, honako irizpide hauei jarraikiz:

–Lehenik: Lanbide Lantegian onartzeko prozesuan inskribatu diren eta ikasposturik ez duten ikasleak, baldin eta 2020-2021 ikasturtean matrikulatu ez badira.

–Bigarrenik: Lanbide Lantegian onartzeko prozesuan inskribatu diren eta ikasposturik ez duten ikasleak, baldin eta 2020-2021 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatu badira.

Aurreko bi taldeetako bakoitzean ikaspostuen adjudikazioa eginen da kontuan harturik ikasleen adina eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasketak modu arruntean jarraitzeko ezintasuna.

b) Adjudikazio eta matrikula horiek egiteko azken eguna 2020ko urriaren 16a izanen da.

2. Baldin 2020-2021 ikasturtean ikasketa berberak edo antzekoak beste ikastetxe batean egiten ari den ikasle batek eskatzen badu bere matrikula tokiz aldatzea, ikasturteko edozein unetan eskolatzen ahalko da ikastetxe berrian, baldin eta han ikaspostu hutsik badago, bat etorriz Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87.2 artikuluarekin, eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen badira:

–Ikasleak sarrerako baldintzak betetzea.

–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa gertatzea: adibidez, beste autonomia erkidego batetik aldatzea.

Horretarako, eskatzaileak eskaera tramitatuko beharko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloan, kudeatu dadin matrikula tokiz aldatzeko eskaeraren tramitea eta, kasua bada, matrikula baimentzeko.

3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak, halaber, baimena eman dezake ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

2020an 16 urte betetzen dituzten ikasleak, 2019-2020 ikasturtean ikasten ari direnak Curriculum Egokituko Programa bat irabazi-asmorik gabeko erakunde batean: prozedura egokitzea 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozesuan inskribatzeko.

1. Ikasle horiek 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartua izateko prozeduran inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa egin arte, Curriculum Egokituko Programa garatzen duen entitateko irakasle-taldeak adostuko du nola egin inskripzioaren txosten-proposamena. Txostenean justifikatu beharko da 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako proposatutako inskripzioa neurri egokia dela ikasleak gaitasunak eskuratzeko, horretarako arrazoiak emanez. Tutoreak eginen du txosten-proposamena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 2. eranskineko ereduaren arabera, eta bidaliko zaio Curriculum Egokituko Programa garatzen duen entitateko zuzendariari.

Entitateko zuzendaria harremanetan jarriko da ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarekin, jakin dezan hasia dela Lanbide Lantegietan onartua izateko prozesuan inskribatzeko prozedura.

b) b) Aholku orientatzailea: entitateko zuzendariak entitateko orientatzaileari eskatuko dio “aholku orientatzailea” egin dezala. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez, Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 3. eranskineko ereduaren arabera, eta entitateko zuzendariari bidaliko zaio. Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko orientatzaileak ere sinatu beharko du aholku orientatzailea.

c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: behin entitateko zuzendariak azterturik irakasle-taldearen txosten-proposamena eta aholku orientatzailea, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko edo entitateko zuzendaritza-taldeko kide bat gutxienez eta tutorea bilduko dira gurasoekin edo legezko tutoreekin, planteatzeko komeni dela ikaslea inskribatzea 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozeduran. Bilera bukatutakoan, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, bat etorriz Nafarroako Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 4. eranskineko ereduarekin, helburu hauekin:

–Adieraziko da eman zaiela aurkeztutako proposamenaren berri eta 1. modalitateko Lanbide Lantegien ezaugarrien berri.

–Adierazteko proposamena onartzen dutenetz.

–Alegazioak egiteko proposamenarekin lotura duten alderdien gainean.

d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: entitateko zuzendariak Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 5. eranskineko ereduaren arabera eginen du inskribatzeko azken proposamena, eta, berak eta ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariak sinatu ondoren, entitateko ikuskatzaileari bidaliko dio; horrek aztertuko du betetzen ote diren 1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartzeko baldintzak eta indarreko araudian ezarritako prozedura, aholku orientatzailean proposatzen ote den ikaslea inskribatzea eta, orobat, gurasoek edo legezko tutoreek onartzen duten 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozeduran inskribatzeko proposamena. Behin aztertuta inskripzioaren azken proposamena eta erabakita 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako ikaslea ote den, ikuskatzaileak entitateko zuzendariari jakinaraziko dio, bai eta ikaslea matrikulatutako dagoen ikastetxeko zuzendariari ere, onartu den ala ez inskripzioaren azken proposamen hori, eta behar bezala sinatuta itzuliko dio entitateko zuzendariari.

2. Entitateko zuzendariak ikasleari emanen dio, eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei ere, Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamenaren agiria. Prozedurak garaiz bukatu behar du, ikasleak denbora izan dezan ebazpen honen 12. eranskinean ezarritako epean inskripzioa berresteko. Halaber, entitateak behar den laguntza emanen die ikasleei inskripzioa berresteko tramitea egin dezaten.

Jakinarazpenak egiteko bideak.

–Helbide elektronikoak:

nescolar@navarra.es eta

ordenafp@navarra.es

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 426617.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 426977.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 426557.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzua: 848 426628 - 848 426036.

–Faxa: 848 426987.

3. ERANSKINA.–Inskribatzeko dokumentazioa, Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketarako.

4. ERANSKINA.–Notaren egiaztagiria, Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko.

5. ERANSKINA.–Bertaratzeen egiaztagiria, Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko.

6. ERANSKINA.–Egiaztagiria.

7. ERANSKINA.–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslearen ziurtagiria.

8. ERANSKINA.–Inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa, 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako. (17 urtetik 21era bitarteko ikasleak, 2019-2020 ikasturtean eskolaturik daudenak).

9. ERANSKINA.–1. modalitateko Lanbide lantegietan inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa. (16 urteko ikasleak, 2019-2020 ikasturtean eskolaturik daudenak Curriculum Egokituko Programan, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan).

10. ERANSKINA.–1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa. (2019-2020 ikasturtean eskolaturik ez dauden ikasleak - Beste hezkuntza sistema batetik datozen ikasleak).

11. ERANSKINA.–Notaren egiaztagiria, Lanbide Lantegietan sartzeko.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

12. ERANSKINA

2020-2021 ikasturteko onarpen prozesuaren egutegia

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak - Lanbide Lantegiak

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTA

Inskribatzeko epe arrunta (inskribatzeko eskabideak aurkeztekoa)

Maiatzaren 25a

Ekainaren 5a

14:00ak arte

Azken eguna, EDUCA sisteman inskribatutako ikasleen datuak sartzeko (inskripzioa egiten den ikastetxeak)

Ekainaren 17a

Azken eguna, EDUCA sisteman “ERREP” zutabea betetzeko, “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” izeneko atalean (inskripzioa egiten den ikastetxeak)

Ekainaren 5a

14:00ak arte

Egindako inskripzioa (behin-behinekoa) EDUCAn egiaztatzeko datak

Ekainaren 19a

Ekainaren 22a

Egindako inskripzioari erreklamazioak egitea

Ekainaren 23a

Ekainaren 25a

14:00ak arte

Egindako inskripzioa (behin betikoa) EDUCAn egiaztatzeko datak

Ekainaren 26tik aurrera

Azken eguna, Oinarrizko Lanbide Heziketan inskripzioa berresteko: (Azken eguna, Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena aurkezteko)

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Lanbide Lantegian inskripzioa berresteko azken eguna (1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena/zinpeko aitorpena aurkezteko azken eguna)

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko, behar izanez gero

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, Gazteen Bermearen Sisteman inskribatuta dagoela frogatzeko dokumentazioa aurkezteko, behar izanez gero

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, ikastetxeetako zuzendariek Hezkuntza Departamentuari jakitera eman diezaioten zein den sartu berrien ikaspostuen aurreikuspena, lantegi / ziklo eta talde bakoitzeko, gero Hezkuntza Departamentuak behin betiko ikaspostu kopurua zehazteko.

Ekainaren 30a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 1a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 1a

Uztailaren 3a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 13a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 14a

Uztailaren 17a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 21a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 22a

Uztailaren 24a

14:00ak arte

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

IKASPOSTU HUTSAK ADJUDIKATZEKO PROZEDURARAKO HUTSIK DAUDEN IKASPOSTUAK ZEHAZTU ETA ADITZERA EMAN AURRETIK EGIN BEHARREKO JARDUKETAK

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 28a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 29a

Uztailaren 30a

14:00ak arte

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

IKASPOSTU HUTSAK ADJUDIKATZEKO PROZEDURA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako

Abuztuaren 28a

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Abuztuaren 31

Irailaren 1a

14:00ak arte

Azken eguna, EDUCA sisteman inskribatutako ikasleak sartzeko (inskripzioa egiten den ikastetxeak)

Irailaren 2a

13:00ak arte

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 4a

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 7a

Irailaren 8a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 9a

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 10a

Irailaren 11

14:00ak arte

Iragarkiaren kodea: F2004775