1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
340/2020 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko, 2020ko obrak finantzatzeko xedez.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 28an emandako 33/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta baimena eman zen gastua egiteko, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko, 2020ko obrak finantzatzeko xedez.
2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001--52300--7609--312802 partida ageri da, “Oinarrizko osasun laguntzako kontsultategiak eraikitzeko eta eraberritzeko transferentziak” izenekoa, eta 950.000 euroko kreditua du.
Deialdi honen oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio batzordeak (aipatu 33/2020 Ebazpenaren bidez onetsia) txostena egin du, onartutako eskaeren artean lehentasun-ordena finkatzeko. Txostenaren xedea da puntuazioan berdinketak daudenean ordena erabakitzea, betiere emandako puntuazioen eta deialdi honen oinarri arautzaileek ezarritakoaren arabera. Horren ondorioz, hau da ordena:
ESKATZAILEA | KONTSULTATEGIA | JARDUKETEN IZENAK | PUNTUAK, OSOTARA | LEHENTASUN-ORDENA |
Ameskoabarrengo Udala | Zudairi | Kontsultategia handitu eta eraberritzea. | 23 | 1 |
Baztango Udala | Oronotz | Kontsultategia handitu eta eraberritzea | 23 | 2 |
Azagrako Udala | Azagra | Kontsultategia handitu eta eraberritzea | 21 | 3 |
Alesbesko Udala | Alesbes | Kontsultategia eraberritu eta egokitzea | 20 | 4 |
Melidako Udala | Mélida | Kontsultategia handitu eta eraberritzea | 18 | 5 |
Obanosko Udala | Obanos | Kontsultategia handitu eta eraberritzea | 18 | 6 |
Funesko Udala | Funes | Kontsultategia handitzea, garbiketa gelarako | 17 | 7 |
Caparrosoko Udala | Caparroso | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 17 | 8 |
Miranda Argako Udala | Miranda Arga | Kontsultategia handitu eta eraberritzea | 16 | 9 |
Araizko Udala | Arribe-Atallu | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 14 | 10 |
Aiegiko Udala | Aiegi | Sartzeko ateak kendu eta ate automatikoak jartzea | 14 | 11 |
Aranoko Udala | Arano | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 13 | 12 |
Torralba del Rioko Udala | Torralba del Río | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 13 | 13 |
Cabredoko Udala | Cabredo | Teilatua konpontzea eta berokuntza sistema aldatzea | 13 | 14 |
Gorzako Kontzejua | Gorza | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 12 | 15 |
Urraulgoitiko Udala | Irurozki | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 12 | 16 |
Basaburuko Udala | Jauntsarats | Sartzeko arrapala eraberritzea | 12 | 17 |
Eratsungo Udala | Eratsun | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 12 | 18 |
Lanako Udala | Galbarra | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 12 | 19 |
Legardako Udala | Legarda | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 12 | 20 |
Genevillako Udala | Genevilla | Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 12 | 21 |
Ablitasko Udala | Ablitas | Klimatizazio instalazioa eta instalazio elektrikoa eraberritzea | 11 | 22 |
Martzillako Udala | Martzilla | Berokuntza sistema aldatzea | 11 | 23 |
Aiegiko Udala | Aiegi | Berokuntzako makina ordezkatzea | 11 | 24 |
Espartza Zaraitzuko Udala | Espartza Zaraitzu | Berokuntza sistema aldatzea | 10 | 25 |
Beireko Udala | Beire | Autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa | 10 | 26 |
Barasoaingo Udala | Barasoain | Berokuntza sistema eraberritzea, sartzeko atea mekanizatzea | 10 | 27 |
Leringo Udala | Lerin | Aire girotua instalatzea | 10 | 28 |
Irunberriko Udala | Irunberri | Klimatizazio instalazioak hobetzea | 10 | 29 |
Artaxoako Udala | Artaxoa | Ur beroaren instalazioa eraberritzea eta kontsultategiko ateak ordezkatzea | 10 | 30 |
Ibiltzietako Kontzejua | Ibiltzieta | Berokuntza elektrikoa instalatzea | 9 | 31 |
Santsolgo Udala | Santsol | Gasolioaren bidezko berokuntza instalatzea | 9 | 32 |
Lergako Udala | Lerga | Berokuntza sistema aldatzea | 9 | 33 |
Jaizko Udala | Jaitz | Leihoak aldatzea | 8 | 34 |
Iturmendiko Udala | Iturmendi | Kanpoko zurajea berritzea, fatxadak eta estalkia hobetzea | 8 | 35 |
Eulateko Udala | Eulate | Leihoetako kanpoko zurajea aldatzea | 8 | 36 |
Aberingo Udala | Aberin | Instalazioak handitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak | 8 | 37 |
Gesalazko Udala | Estenotz | Kanpoko zurajea berritzea eta hormak isolatzea | 8 | 38 |
Pitillasko Udala | Pitillas | Saneamendu sarea eraberritzea | 7 | 39 |
Bizkarreta-Gerendiaingo kontzejua | Bizkarreta-Gerendiain | Kontsultategi berria eraikitzea | 6 | 40 |
Lapoblaciongo Udala. | Lapoblación | Kontsultategi berria eraikitzea | 6 | 41 |
Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko dirulaguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.
Bat etorriz COVID-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu duen (NAO) martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezartzen duen epe administratiboen etendurarekin, prozedura hori aipatutako arauaren hirugarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan xedatutakoaren babesean tramitatuko da, toki entitateen osasun azpiegiturak hobetzeko obrak sustatzeko direlako, eta beraz, herritarren osasuna babesteko, eta gaurko egoera kontuan hartuta, helburu hauek lehentasunezkoak dira. Diruz lagundutako jarduerek funtsezko zerbitzu baten funtzionamenduari eragiten diote, osasun arretari, alegia; eta, gainera, COVID-19ren aurkako neurriak hobeto hartzen lagunduko dute (espazioak sortuz eta zabalduz). Bestalde, espedientean jasota dago erakunde onuradunak ados daudela prozedurarekin jarraitzeko.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntzak ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2020ko obrak finantzatzeko, hain zuzen ere 949.492,06 euro, toki entitateentzat, ondoren azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:
–Ameskoabarrengo Udalari (IFZ: P3101300F) gehienez ere 77.236,65 euro ematea, Zudairiko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.
–Baztango Udalari (IFZ: P3105000H) gehienez ere 320.482,08 euro ematea, Oronozko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.
–Azagrako Udalari (IFZ: P3104200E) gehienez ere 170.344,34 euro ematea, Azagrako kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.
–Alesbesko Udalari (IFZ: P3125400F) gehienez ere 91.454,82 euro ematea, Alesbesko kontsultategia eraberritzeko eta handitzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.
–Melidako Udalari (IFZ: P3116300I) gehienez ere 105.635,67 euro ematea, Melidako kontsultategia eraberritzeko eta handitzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.
–Obanosko Udalari (IFZ: P3118300G) gehienez ere 184.338,50 euro ematea, Obanosko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.
2. Gainerako toki entitateei laguntza ukatzea, eskaera guztiei aurre egiteko aurrekontu kreditu aski ez dagoelako.
3. Gastu hori 2020rako gastuen aurrekontuko “Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak” izeneko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara eta Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzara; Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalera; eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan; eta toki entitate interesdunei jakinaraztea, aditzera emanez honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean; horrek ez du ukatuko Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Errekurritzeko edo erreklamatzeko epeak ebazpen hau argitaratzen edo jakinarazten den egunetik aurrera zenbatuko dira, edo alarma-egoeraren deklarazioa amaitu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera, alarma-egoera geroagokoa bada, jakinarazpenetik edo argitalpenetik zenbat denbora igaro den kontuan hartu gabe.
Iruñean, 2020ko maiatzaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.
Iragarkiaren kodea: F2004780