101. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1085/2020 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Juan Manuel Morales Goldaraz jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario den Juan Manuel Morales Goldaraz jauna Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 10065 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

2020ko apirilaren 27an aurkeztutako idazki baten bidez, Juan Manuel Morales Goldaraz jaunak burutza horri uko egin dio.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola karguari berariaz uko egiten badio, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko d) letran.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 19.7 artikuluak ezartzen duenez, burutza lortu duen funtzionarioak lanpostu horretan aritzeari uzten dionean, jatorrizko atxikipen eremu organikoan zituen mailari eta lanpostuari zegozkien zereginetara itzuli beharko du berehala. Halaber, xedatzen du, salbuespen gisa eta lanpostua utzitako funtzionarioak hala eskatuta, beste atxikipen eremu bateko lanpostu batera itzultzen ahalko dela, betiere zerbitzuaren beharrek horretarako aukera ematen badute.

2005eko maiatzaren 30ean zuzendaritza nagusi honek emandako jarraibideek, zuzendaritzako edo burutzako lanpostuetan langileak izendatzeari eta horiek kargua uzteari dagokienez, ezartzen dute langilea bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginetara itzultzeak ez duela ekarriko eremu horretan egiaz dagoen plantilla handitzea, zein den ere uzten duen zuzendaritzaren edo burutzaren atxikipen eremua (bera edo beste bat).

Horrenbestez, aipatutako jarraibideekin bat, eta Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalak proposatuta, bidezkoa da koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostu hau esleitzea Juan Manuel Morales Goldaraz jaunari: 5796 zenbakiduna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, bidezko den gauza bakarra da ebaztea noiz izanen den kargu-uztea eta noiz itzuliko den bere lanpostura bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginak gauzatzera; eta halaxe egiten da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kargutik kentzea Juan Manuel Morales Goldaraz jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoko burua (lanpostu hori 10065 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Bulegoburutza hori merezimendu lehiaketaren bidez eskuratu zuen, eta bertan aritzeko azken eguna 2020ko maiatzaren 4a da.

2. Adieraztea Juan Manuel Morales Goldaraz jaunak 2020ko maiatzaren 5ean itzuli beharko duela koordinazioko operadore laguntzailearen lanpostu honetara: 5796 zenbakidun lanpostua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia dagoena.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2004723