101. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1068/2020 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Salvador Zabala Razquin jauna, Kultura eta Kirol Departamentuko Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Salvador Zabala Razquin jauna Kultura eta Kirol Departamentuko Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko buru izendatu zuten sei urterako; lanpostu hori 8645 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendariaren apirilaren 23ko 304/2020 Ebazpenaren bidez, Salvador Zabala Razquin jauna Kultura eta Kirol Departamentuko Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko buru izendatu da; izendapen horrek 2020ko apirilaren 27tik aurrera ditu ondorioak, eta Kultura eta Kirol Departamentuko Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burutza betetzen emandako azken eguna 2020ko apirilaren 26a izan zen.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Salvador Zabala Razquin jauna, Kultura eta Kirol Departamentuko Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burua (lanpostu hori 8645 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Bulegoburutza hori merezimendu lehiaketaren bidez eskuratu zuen, eta bertan aritzeko azken eguna 2020ko apirilaren 26a izan zen.

2. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Kirolaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, aditzera emanez ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2004712