101. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren maiatzaren 8ko 32/2020 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Alkatetzaren ordezko izendatzea María Mina González lehen alkateordea.

Bigarrena.–Xedatzea aurreko ebazpen agirian identifikatutako ordezkapenak indarraldia izanen duela 2020ko maiatzaren 10etik Ainara González Rubio lanean hasi arte, amatasun atsedenaldiaren ondoren.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen alkatearen ordez ari den bitartean, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik erregelamendu horren 43. artikulua baliatuz agindutako eskuordetzak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Beireko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.2 artikuluari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Beiren, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2004848