10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2020rako lan-egutegia

Osoko Bilkurak 2019ko abenduaren 16an erabakita, Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia onetsi zen. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Onestea Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileek 2020an izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Saindua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Saindua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 24a: herrian jai, San Joan dela-eta.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko langileen lanaldiaren egiazko lanordu kopurua urtean 1.592 da. Hortaz, kontuan izanik zenbat lanordu egiten diren egiatan eta zenbat jaiegunetan egonen den itxita udaletxea, 30 lanegun izanen dira opor egunak eta 3 egun, berriz, norberaren aferetarako.

Hirugarrena.–Uharte Arakilgo Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte. Jendea hartzeko ordutegia izanen da 10:00etatik 14:00ak arte.

Garbiketako langileek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Laugarrena.–Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 30. artikuluan xedatzen den norberaren aferetarako baimen ordaindua (hiru lanegun, gehienez) orduka hartzen ahalko da.

Bosgarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta Udalaren zerbitzuko langileendako jaiegunak.

Seigarrena.–Langileek hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte ahal izanen dituzte aurreko urteari dagozkion oporrak hartu, horietarako eskubidea sortu badute.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharte Arakilgo Udalaren iragarki-oholean argitaratzea.

Uharte Arakilen, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, José Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1916211