10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena eta Alkatetzaren eskumenen eskuordetzea

2019ko uztailaren 4an, Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen, besteak beste:

Zangozako Udalak, 2019ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, Gobernu Batzarra eratzea erabaki zuen. Legez –bereziki Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52. eta 112. artikuluetan xedatuari jarraikiz– esleituta ditudan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:

–Javier Solozábal Amorena.

–Oskar Fayanás Bernat.

–Roberto Matxín Iturria.

Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arruntak Zangozako udaletxean astelehenetan, eguerdiko 12:00etan, eginen direla finkatzea, Osoko Bilkurak ezarri maiztasunarekin (15 egunean behin).

Hirugarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea ondotik zehazten diren eskumenak:

A) Langileria.

1. Lan publikoaren eskaintza onestea.

2. Langileria hautatzeko eta lanpostuak betetzeko oinarriak onestea.

B) Hirigintza.

1. Planeamendu orokorra garatzeko planeamenduko tresnen hasierako onespena, Osoko Bilkurari ez badagozkio (Plan Partzialak, Plan Bereziak, Xehetasun Azterketak).

2. Hirigintza kudeatzeko tresnak onestea (Konpentsazio, birzatiketa eta desjabetze proiektuak).

3. Urbanizazio proiektuak onestea.

4. Betearazpen aginduak eta aurri egoerei buruzko aldebiko deklarazioak (betearazte subsidiarioak barne).

5. Hirigintzako legezkotasunaren babesa eta lehengoratzea.

6. Hirigintzako arautegia ez betetzeagatiko zehapenak.

7. Kudeaketarako hirigintza hitzarmenak onestea.

8. Lizentziak ematea, lege sektorialek eskumen hori berariaz Osoko Bilkuraren esku uzten duenean izan ezik.

C) Ingurumena.

1. Ingurumenaren arloko legezkotasuna lehengoratzea, jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten jardueretan.

2. Ingurumenaren arloko arautegia ez betetzeagatiko zehapenak.

D) Kontratazio administratiboa.

1. Obra, zerbitzu eta horniduren kontratazioak eta mota guztietako kontzesioak, haien zenbatekoak gainditzen ez duenean aurrekontuaren baliabide arrunten ehuneko hamarra.

2. Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratazio edo kontzesiorako eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

E) Udalaren ondarea.

1. Ondasunak eta eskubideak erostea, haien balioa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 3 euro milioi baino gehiago ere, baita ondarearen besterentzea ere, portzentaje edo zenbateko hori gainditzen ez badute, kasu hauetan:

a) Ondasun higiezinak, betiere aurrekontuan aurreikusita badago.

b) Ondasun higigarriak, balio historiko edo artistikoaren deklarazioa dutenak izan ezik, haien besterentzea aurrekontuan ezarri ez bada.

2. Ondare ondasunen kostu bidezko erabilera.

3. Udal ondasunei eginiko kalteengatik sortutako erreklamazioei buruzko espedienteak.

F) Ogasuna.

1. Diruzaintzako eragiketak hitzartzea, unean uneko eragiketa bizien zenbateko metatuak aurreko ekitaldian likidatutako diru-sarrera arrunten %15 gainditzen ez badu.

2. Aurrekontuko aldaketak onestea, Alkatetzaren eskumenekoak badira.

G) Ondare erantzukizuna.

1. Ondare erantzukizuneko erreklamazioak ebaztea.

H Dirulaguntzak.

1. Dirulaguntza deialdiak onestea, Osoko Bilkuraren eskumen ez direnean, eta haiek ebaztea.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

Bosgarrena.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

Seigarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

Zazpigarrena.–Izendapenek indarra hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Zortzigarrena.–Delegatutako eskumenak beregana daitezkeela adieraztea, HAAJ eta APEri buruzko Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zangozan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1915608