10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Alkateordearen izendapena

Erronkariko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko abenduaren 9ko 65. Ebazpenaren bidez, honako izendapen hau egin du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduaren –azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsiaren– 46. artikuluan esleitzen zaizkion ahalmenak erabiliz:

Lehen alkateorde izendatzea Jesús María Cruchaga Mainz zinegotzia.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Erronkarin, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L1915660