10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2020rako zerga-tasak

Murchanteko Udalak, 2019ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,30.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan finkatutako koefizienteen arabera, zeinak urtero eguneratzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean. Zerga-tasa: %15.

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Parlamentuak onesten dituenak.

Gainerako zerga-tasak ez dira aldatzen.

Zerga-tasek indarren jarraitzen dute aldaketarik egin ez bazaie.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2019ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916348