10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Udalkideen ordainsariak

Uharte-Arakilgo Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikulua, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluarekin, udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.

Aho batez onetsi da hautetsiendako esleipen ekonomikoaren honako banaketa hau:

Lehenengoa.–Udaleko zinegotziek, osoko bilkuretara etortzeagatik: 413 euro, urtean gehienez bost osoko bilkura; beraz, gehienez ere, 2.065 euro urtean.

Alkateak, osoko bilkuretara etortzeagatik: 708 euro, urtean gehienez bost osoko bilkura; beraz, gehienez ere, 3.540 euro urtean.

Bigarrena.–Diru sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatu zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarrako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Uharte Arakilen, 2019ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L1916569