10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Aldaketa, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2019ko abenduaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, egindako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu espedientea udal bulegoetan dago, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Elon, Burgu kalea, 4an. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta behin betiko testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ibargoitin, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1916292