10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

3., 4., 5., 6., 8., 9., 10., 13., 15., 17., 18. eta 19. ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2019ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aipatu ordenantza fiskalak. Iragarkia 2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, eta jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da. Haren testu osoa ondotik ematen da hitzez hitz.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek agiriak egin edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1.–Ziurtagiriak.

2.–Kopia eginbidetuak.

3.–Agirien konpultsa, haiek Udalak emandakoak edo eskatutakoak badira.

4.–Fotokopiak.

5.–Arma txartelak.

6.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7.–Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak.

8.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sortzapena

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak egin edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

ORDENANTZA FISKALA, HIRIGINTZA ARLOKO LIZENTZIAK EMATEKO ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK KONTROLATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

4. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, eraikuntzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egoki daitezen indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Tasa eskatzen duten hirigintzako jarduketek xede dituzte aurretiazko lizentziaren menpeko egintzak, edo ondoko kontrolaren menpekoak, lizentzia eskatu beharrean aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan.

–Tramitatzea partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak eta birzatiketak.

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak, zehazki:

a) Mota guztietako eraikuntza eta instalazio obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Lehendik dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handitzeko obrak.

c) Bestelako eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzen dituzten obrak.

d) Eraikinen barreneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.

e) Behin-behinekoz egin beharreko obra eta erabilerak.

f) Hirigintzako lurzatiketak eta landa-lurreko finkak banandu eta zatitzea.

g) Lur-mugimenduak, hala nola lurra erauzi, zelaitu, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsia den urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

h) Eraikinak eta instalazioak lehenbiziko aldiz erabili edo okupatzea, oro har, eta haien erabilera aldatzea.

i) Eraikinak botatzea, salbu eta erortzear direla deklaratuta daudenak.

j) Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

l) Presa, baltsa eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

m) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazio kontzesioa behar izanda ere.

n) Eta, oro har, erregelamendu bidez adierazten diren egintzak, obrak ekartzen dituztelako, edo lurzoruaren nahiz lurpearen erabilera handitzen delako, haien erabilera pribatiboa dakartelako edo erabilera ez-normala edo lurren berezko nekazaritza edo oihangintzako erabileraz bestelakoa dakartelako.

Ordaindu beharra

4.1. artikulua. Salbuetsita daude tasak ordaintzetik, obren lizentzia emateagatik edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren mendeko obrak egindakoan kontrolatzeagatik, honako hauek:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, baldin eta Iruñeko Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

2. Tasa hauek direla medio Telefónica de España SAU enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

5. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean.

Ez da ordaindu beharrik izanen baldin Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edota adostasun-eginbidea izan baino lehen, lizentzia jakinaraziak direnean. Ez da ordaindu beharko, baldin obra osteko kontrolerako udal ebazpena eman aurretik adierazten bada jarduera hasteari uko egiten zaiola.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu, aitortu edo adierazten badute edo egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

8.1. artikulua. Hasiera batean autolikidazio araubidean eskatuko dira lizentziak eman eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak, kasu hauetan: tramitazio laburtuko araubideari lotutako lizentziak, tramitazio bereziko lizentzia jakinaraziak eta erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena behar duten obrak direnean. Gainerako kasuetan, zerga arloko administrazioak behin-behineko likidazioa eginen du.

2. Autolikidazioaren araubidea aplikatzen den kasuetan, subjektu pasiboek kasuan kasuko tasen autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal Orokorraren III. kapituluan xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena. Tramitazio laburreko araubideari lotutako lizentzien kasuan edo lizentzia jakinarazien araubide bereziari lotutakoen kasuan, eskatzaileak, lizentzia-eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko ditu: autolikidazio agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria. Autolikidazioa ordaintzeak ez dakar berekin lizentzia ematea, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria erretiratu beharra dago, behin bideratu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

Erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezteko eskatzen den obretan, adierazpenarekin edo komunikazioarekin batera autolikidazioko agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, bai eta ordainagiria ere.

3. Subjektu pasiboak aurkezten duen hasierako autolikidazioaren ordainketa edo zerga arloko administrazioak onetsitako hasierako likidazioarena behin-behinekoa izanen da, eta behin betiko ordaindu behar duen kopuruaren konturakoa.

9.1. artikulua. Tasak tarifa finkoak ez badira, interesdunek aurkezten duten aurrekontuaren arabera zehaztuko da autolikidazioaren zerga-oinarria edo hasierako likidazioa, baldin eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi badu, hura nahitaezko baldintza denean. Bestelakoetan, udal teknikariek zehaztuko dute zerga-oinarria, proiektuaren kostu zenbatetsian oinarrituta.

2. Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatzen bada, eta horren aurrekontuak gora egiten badu, behin Udal Administrazioak aldaketa onartu eta gero, zergaren likidazio osagarri bat onetsiko da, hasierako aurrekontuaren eta aldatuaren arteko aldea dela eta.

10.1. artikulua. Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aurrera, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bestelako agiriak, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren 12.3. artikuluan aipatzen baitira. Irekitzeko lizentziarik, erabilera aldatzekorik, lehen erabilerakorik edo beste zenbait lizentzia bideratu behar izanez gero, agiri horiek kasuan kasuko lizentziarako eskaerarekin batera aurkezten ahalko dira.

2. Behin benetako kostua ezagututa, eta administrazioak egitekoa den egiaztapena eginik, tributu arloko administrazioak behin betiko likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran lizentzia bakoitzeko autolikidatutako kuotarekin dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

11.1. artikulua. Udal Administrazioak egiaztatuko du autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuotak arau horien emaitza dela.

2. Udalaren Administrazioa ados ez badago likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Era berean, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa

Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak, plan bakoitzaren barrenean sartzen den lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 97,10 euro 1.000 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko.

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Birzatiketen tramitazioa.

III-A) Birzatiketa-espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 97,10 euro.

III-B) Birzatiketak aldatzeko tramitazioa:

Tarifak, III-A epigrafean aplikatutakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1,70eko karga-tasa aplikatuta.

V. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

V-1) Finkak zatitu, banandu edo bereizteko lizentziak:

–Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da: 136,60 euro.

V-2) Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta horma irudiak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aurreko ataletan jaso ez badira:

–Tasa kalkulatzeko, 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari %0,50eko karga-tasa aplikatuko zaio, 56,60 euro, gutxienez.

V-3) Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, honako tasa hau ordaindu beharko da: 853,65 euro.

V-4) Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da: 640,25 euro.

VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beherakoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 515,40 euro.

–Plan partzial edo berezietan eta xehetasun-azterketetan aldaketak tramitatzea: 258,25 euro.

–Birzatiketak: 515,40 euro.

–Lurzatiketak: 136,60 euro.

–Obra lizentziak: 56,60 euro.

ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTEAREN ETA JARDUERA KALTEGABEEN ALORREAN BAIMENAK EMATEKO, ETA KONTROLEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jarduerak ezartzeko, ustiatzeko, lekualdatzeko, funtsezko aldaketak egiteko, berriz irekitzeko eta abian jartzeko, bai eta jarduera kaltegabeen kasuan, udal lizentzia behar dutenetarako ere. Eta gainera, kontrolerako jarduera administratiboak egitea lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denean. Zehazki:

a) Jardueraren lizentzia.

b) Irekitzeko lizentzia.

c) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

d) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

e) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten denean. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharrik izanen baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo jarduera abiarazi nahi dutenek Udalean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta lokalaren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7.1. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak autolikidazioan ordaintzeko eskatuko da, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada. Gainerako kasuetan, zerga arloko administrazioak behin-behineko likidazioa eginen du.

2. Autolikidazioaren araubidea aplikatzen den kasuetan, subjektu pasiboek kasuan kasuko tasen autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal Orokorraren III. kapituluan xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena.

3. Komunikazioarekin edo aitorpenarekin batera, autolikidazio agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, eta tasak ordaindu izanaren egiaztagiria jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egiteagatik, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

8.1. artikulua. Udalaren Administrazioak egiaztatu eginen du autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako tarifa arau horien emaitza dela.

2. Udalaren Administrazioa ados ez badago likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Era berean, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

9. artikulua. Lizentzia iraungiz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute, eta dagokion tasa ordaindu.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren funtsezko aldaketa eta berrikuspena, ondoko kontrola 448/2014 Foru Aginduaren II. eranskinean sartutako jardueretan:

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte,

650,90 euro.

-75 m²-tik gora 100 m²-ra bitarte,

811,00 euro

-100 m²-tik gora 250 m²-ra bitarte,

1.088,40 euro

-250 m²-tik gora 500 m²-ra bitarte,

1.302,00 euro

-500 m²-tik gora 1.000 m²-ra bitarte,

1.632,60 euro.

-1.000 m² baino gehiago,

2.070,15 euro

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia, irekitzeko lizentziaren aldaketa, irekitakoan kontrolak egitea, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada:

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte,

597,60 euro

-75 m²-tik gora 100 m²-ra bitarte,

704,30 euro

-100 m²-tik gora 250 m²-ra bitarte,

811,00 euro

-250 m²-tik gora 500 m²-ra bitarte,

917,70 euro

-500 m²-tik gora 1.000 m²-ra bitarte,

1.088,50 euro

-1.000 m² baino gehiago,

1.387,20 euro

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK GORDETZEKO ETA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUAREN TASAK
ARAUTZEN DITUENA

6. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea sortzen da Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eremu publikotik kentzeko nahiz kentzen hasteko edo ibilgetzeko zerbitzua egitean.

Halaber, zerga-egitatea da udal bulegoetan edozein arrazoirengatik gordeta dauden ibilgailuak zaintzea.

3. artikulua. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude honako hauek:

1. Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio edo beste jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

2. Aparkaturik egonik, eremu publikoa konpontzea edo garbitzea eragozten dutelako kentzen diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak. Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean.

Tasaren sortzapena

4. artikulua. Ibilgailua kentzeko tasa sortuko da zerbitzua hasten den momentuan.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik izanen du sortzapena ibilgailua gordetzeko tasak.

Subjektu pasiboa.

6. artikulua. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, honako hauek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidariak, titularrak, gordailuzainak edo ibilgailuaren erantzuleak.

Karga-oinarria

7. artikulua. Kendu, gorde edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.

Salbuespenak

8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Tarifak

9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta gordetzeagatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezi gisa ezarri da zerbitzu honek sorraraziko dituen tasak Udaleko diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla. Horiek luzatuko dituzte ordainketa frogatzeko behar diren ordainagiriak edo tributu efektuak.

11. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere zirkulazio arauak hausteagatik bestalde izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak

13. artikulua. Udalak bere biltokietan dauzkan ibilgailuak adjudikatuko ditu, legezko xedapen indardunetan ezarritakoari jarraikiz.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren biltegira eramanda. Era berean, zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren biltegira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 43,55 euro.

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 96,04 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 173,95 euro.

II. epigrafea.

Ibilgailua biltegira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun zati bakoitzeko, honako hau izanen da:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 3,70 euro.

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 7,50 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 14,95 euro.

III. epigrafea.–Ibilgailua eremu publikoan ibilgetzeagatik.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 2.500 kg bitartekoa badute: 96,05 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 173,95 euro.

IV. epigrafea.–Ibilgailuen ezaugarriengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin bada, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

2.500 kilo baino gutxiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 2.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako ezartzen den tasa kobratuko da.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN BERRIKUNTZA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

8. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da erabilera publikoko tokiko lurretan, barnean direla tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein berrikuntza egitea ere.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera behartuta daudenak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren onurarako gozatzen, erabiltzen edo ustiatzen badute.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko ordenantza fiskalak edo horiek arautzeko udal erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, berrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarria den legediari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat eratu beharko du, lehenik eta behin zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura jartzeko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, bai eta konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko ere.

Indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotzen ahalko da gordailua. Fidantza berreskuratu ahal izateko aldeko txostena beharko da, indarra duen araudia eta lizentzia lortzeko baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela egiaztatuko duena.

9.1. artikulua. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, “Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak” xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Ordenantza honen xede diren gainerako aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta Urbanizazio ordenantzan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala behar badu, Espaloietan eta leku erreserbatuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziaren ordenantzan eskatutakoak ere bai.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean ordaindu beharko dira beharrezko tasak. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ez badira bukatu ezarritako epean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko:

53,00 euro

I.2. Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aurreko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean:

25,65 euro

III. epigrafea.–Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik:

Dagokion fidantza eskatuko da, honakoaren arabera:

133,40 euro, metro lineal bakoitzeko

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO

9. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta eremu publikoa erreserbatzea aparkamendu esklusiborako edo gelditzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan; orduan, zergaldia horren arabera moldatuko da, eta hiruhileko naturalak kontuan hartuz hainbanatuko da kuota.

Ordaintzera behartuta daudenak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren onurarako gozatzen, erabiltzen edo ustiatzen badute.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horiek sarbidetzat dituzten finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken horiek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko ordenantza fiskalak edo haiek arautzeko udal erabakiek gobernatuko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. 1. Espaloietan barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta karrikaren kategoria fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Lizentziak ematea haiek emateko onesten den arauan xedaturikoak arautuko du.

8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean, eta ordaindu beharko dira “Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean” ezarri prezio publikoak eta fidantzak.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen sarbideen kasuan, administrazio emakidak eta planeamenduan garajeetarako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu horietan zintarriak apaldua egon behar baitu eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko, eta lizentziak ondorioak eta eraginkortasuna izateko, pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotzen ahalko da gordailua. Fidantza berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, egiaztatzen duena segurtasun eta trafiko arauak eta lizentziaren baldintzak bete direla eta lurzorua behar bezala konpondu dela.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. artikulua. Lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da seinalatzeko diskoak paratu, mantendu, behar izanez gero berriz paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera. Era berean, seinalatzeko diskoak kendu beharko dituzte. Bestela, aprobetxamenduak jarraitzen duela iritziko zaio, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Udalaren Ikuskatzailetzak eta Udaltzaingoak, pasabide lizentziarik gabe, aprobetxamendu hori egiten duten egoitza edo lekurik ikusten badute, horien berri emanen diote Udalari.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea

I.1. Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

1etik 5 ibilgailura bitarte

40,06 euro

6tik 10 ibilgailura bitarte

65,82 euro

11tik 25 ibilgailura bitarte

114,45 euro

26tik 50 ibilgailura bitarte

174,54 euro

51tik 100 ibilgailura bitarte

207,45 euro

101etik 150 ibilgailura bitarte

257,54 euro

150 ibilgailutik gora

349,10 euro

I.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuetarako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

1etik 5 ibilgailura bitarte

45,77 euro

6tik 10 ibilgailura bitarte

74,40 euro

11tik 25 ibilgailura bitarte

127,34 euro

26tik 50 ibilgailura bitarte

194,59 euro

50 ibilgailutik gora

230,35 euro

Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki bezala kalkulatuko da eta, kamioi eta atoien kasuan, gehieneko karga bi tona metriko edo zatiki gisa.

I.3. Ibilgailuak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, edozein motatakoak izanda ere, gasolindegiak eta autoak erakusteko lokalak, metro lineal bakoitzeko,

Metro lineal bakoitzeko, urtean

199,38 euro

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

50 ibilgailu bitarte:

223,21 euro

50 ibilgailutik gora:

287,58 euro

I.5. Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak:

I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %25 merkeago.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba:

Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean

105,88 euro

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean

79,41 euro

II.3. Aldi baterako erreserba.

Inoiz egin beharreko obra edo jarduketa baterako erreserba egiteagatik, aurreko epigrafeetan finkatutako prezio publikoa proportzionalki zatituko da erabileraren arabera. Nolanahi ere, gutxieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 51,54 euro.

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitateak dira toki entitateko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola honako hauek:

a) Erabilera publikoko lurpea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak okupatzea honako hauen bidez: salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioak.

c) Honako hauek instalatzea: pisuetako burdinsareak, lukanak, arnasbideak, ateak, karga-ahoak edo gisako elementuak instalatzea, herriko edozein eremu publikotako lurzorua edo lurpea okupatzen dutenak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko; halaber, argi-sare publikotik egindako hargunea.

d) Herriko edozein eremu publikotako lurgaina okupatzea honako hauek jarriz: eraikuntza elementu itxiak, terrazak, behatokiak, balkoiak, markesinak, eguzki-oihalak, haize-babesak edo gisakoak. Orobat, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, –argindarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari eramateko–; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko asmoarekin, erabilera publikoko lurrak okupatzea mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak jarriz.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.

m) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentzia izan gabe hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez du legeztatuko egindako erabilera edo aprobetxamendua, eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sortzapena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

Ordaintzera behartuta daudenak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko lurzoru, lurgain edo lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrez edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, lurgainean eta lurpean egindako erabileraren edo aprobetxamenduaren tasak dagokien ordenantza fiskalaren edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean zehazten dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, emakida, baimena edo adjudikazioa zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da tasaren zenbatekoa.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna beharturik dago aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori finkatuko da ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera, hura zenbakietara ekartzeko Udalaren txosten teknikoa aurretik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotzen ahalko da gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non islatuko baita indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpondu den.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko dira kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10.1. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epeetan eta baldintzetan. Erabilera hastea edo uztea urte naturala hasi ondotik gertatzen bada, tasa hiruhilabetekoetan hainbanaturik eskatuko da.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badu, dagokion tasa aurretik ordaindu beharko da. Gainerakoetan, likidazioa lizentzia ematean eginen du dagokion bulegoak.

3. “Mahai, aulki eta mahai hankabakarrak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake, arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarren bat badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak, eguzkitakoak, itxiturak eta ostalaritzako jardueretako baimendutako haien gisako bestelako elementuak, metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko

I.1.1. Eguzkitakoak, itxiturak edo egitura eramangarria duen beste edozein instalazio. Kasu horietan, I.1 azpiepigrafearen arabera aplikatu beharko litzatekeen tarifari %10eko igoera aplikatuko zaio.

Urtean

42,00 euro

I.2. Terrazak herriko jaietan, baimendutako espazioarengatik ostalaritzaren arloko irekitze lizentzia duten establezimenduei lotuak, eskatu eta Udaltzaingoak aldeko txostena eman ondoren.

Herriko jaien garaian

138,35 euro

I.3. Tabernetako barrak herriko jaietan, ostalaritzarekin lotutako irekitzeko lizentziak dituzten establezimenduei lotutakoak.

Herriko jaien garaian

138,35 euro

I.4. Tabernetako barrak herriko jaietan, Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik dauden kultura eta gizarte entitateei lotuak, eskatu eta justifikatu ondoren.

Herriko jaien garaian

138,35 euro

I.5. Kioskoak (saltzea izozkiak eta abar)

Maiatzetik urrirako denboraldia

320,00 euro

I.6. Kaleko salmenta eta saltoki finkoak (4 m lineal)

Herriko jaietan

89,90 euro

I.7. Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek jarritako kutxazainak

Kutxazain bakoitzeko, urtean:

158,70 euro

I.8. Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak

Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.9. Eremu publikora jotzen duten fatxadetan saltzeko makinak.

Saltzeko makina bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.10. Haurrendako josteta elementu mugigarriak paratzea

Elementu bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.11. Prentsarako kutxak

Elementu bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.12. Beste aprobetxamendu batzuk:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

1,60 euro

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

2,40 euro

I.13. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere

Egun edo zatiki bakoitza

1,30 euro

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko

Egunean

0,81 euro

III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik

Metro lineala, urtean

7,60 euro

Bestelako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

Egunean

1,25 euro

Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean

1.735,30 euro

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak jarraian adierazten diren kopuruetara iristen ez direnean, gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

Aldamioak

59,45 euro

Hesiak

59,45 euro

Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak

59,45 euro

Eremu publikoa okupatzea 2 ordutik beherako tartean

10,00 euro

ORDENANTZA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDA-NEGUETAKO IGERILEKUAK, GUNE HIDROTERMALA ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK OSATZEN DITUZTEN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ETA KIROL ABONAMENDUKO JARDUERETARAKO

13. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude igerilekuetako erabiltzaileak, gune hidrotermalekoak, instalazio osagarrietakoak eta kirol abonamenduan izena emandakoak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Igerilekuetarako, gune hidrotermalerako eta instalazio osagarrietarako sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean eta kirol abonamenduaren jardueretan izena ematean sortzen da ordaindu beharra.

Tarifak

4. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak eta denboraldiko abonamendua instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonamendu bitartez erabili nahi dituztenek, abonamendu hori denbora mugarik gabekoa ala denboraldikoa izan, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere.

Igerileku estalia eta gune hidrotermala ezin dira itxita eduki arrazoi teknikoengatik baino, hau da, berariazko mantentze-lanetarako edo matxurak konpontzeko, horretarako beharrezkoa bada instalazioa gelditzea, ezinbestekoa den denboran; horrelakoetan ez zaie kalte-ordainik emanen erabiltzaileei, baldin eta arrazoitutako itxiera ez bada urtean ondoz ondoko 50 egun baino luzeagoa.

Gainera, lan egutegiaren arabera, itxirik egonen dira urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n.

Honako ordutegi hauek ezarri dira:

–Uda-neguetako igerilekuak.

  • Neguko denboraldia.

Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 22:00etara.

Larunbatetan, 9:30etik 22:00etara.

Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Batean nahiz bestean igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

  • Udako denboraldia:

Egunero, 10:00etatik 21:30era.

Igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

–Gune hidrotermala.

Astelehenetik larunbatera, 9:30etik 22:00etara:

Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era:

Batean nahiz bestean igeri-ontzien esparrua instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

–Gimnasioa.

Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.

Igandeak eta jaiegunak, 9:00etatik 14:30era.

Aretoa instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko da.

Instalazioak erabiltzeko arauak:

8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak –sarrera erosi izanaren frogagiria edo sartzeko indarreko txartela– eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bestela kanpora bidaliko baitituzte.

9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete ikusgai dauden funtzionamendu arauei. Beraz, instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude.

10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko, abonatuak nahitaez eduki beharko ditu ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

Udalak, ofizioz, baja emanen die instalazioen erabilpenean lau ordainagiri ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

Kirol abonamendua erreserbatzeko sistemaren arauak:

11. artikulua. Kirol abonamendurako izena eman dezakete honako hauek:

Antsoaingo Udalaren kirol instalazioetan abonamendua duten pertsonek.

Antsoainen erroldatuak egonik, Antsoaingo Udalaren kirol instalazioetan abonamendua ez duten pertsonek.

Antsoainen erroldatuak ez dauden, eta Antsoaingo Udalaren kirol instalazioetan abonamendua ere ez duten pertsonek.

12. artikulua.

a) Indarreko araudia, kirol abonamenduari buruz sor litezkeen aldaketak barne, instalazioetako iragarki-taulan egonen da ikusgai, baita Udalaren eta IDAKI kirol-zentroaren web-orrietan ere.

b) Kirol abonamenduaren erreserbatzeko programa erabiltzeko, beharrezkoa da bertan izena ematea. Horretarako gaitutako web-orrian edo kirol instalazioetako harreragunean eman daiteke izena.

c) Izen emateen eta bajen tramitazioa eta prozedura, baita zerbitzu hau erabiltzeko baldintzak ere, ikusgai egonen dira instalazioetako iragarki-taulan eta horretarako gaitutako web-orrian.

Arau-hausteak eta zehapenak.

13. artikulua. Arau-hausteak arinak, astunak eta oso astunak izan daitezke.

14. artikulua. Arau-hauste arinak.

Honako hauek dira arau-hauste arinak:

1. Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.

2. Behar bezalako oinetakoak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igeriontzien esparruan.

3. Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.

4. Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.

5. Esparruan bizikletak, trizikloak, patinak, etab. sartzea.

6. Igerilekuen instalazioetan sartzea 8 urtetik beherakoek ondoan heldurik ez dutela; helduak haurra babestuko du eta portaera egokia duela begiratuko, instalazioetan dagoen bitartean etengabe gainbegiratzen eta, bereziki, igeri-ontzietan dagoen bitartean.

7. Gune hidrotermalaren instalazioetan sartzea 14 urtetik beherakoek ondoan heldurik ez dutela; helduak adingabea babestuko du eta portaera egokia duela begiratuko, instalazioetan dagoen bitartean etengabe gainbegiratzen.

8. Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.

9. Uretan erabiltzea uretako gauzaki edo bestelakoak, besteei traba egin diezaieketenak, edo norberaren zein besteen osotasun fisikoa arriskuan jar dezaketenak. Era berean, gainerako erabiltzaileei traba egin diezaieketen jokoak edo ekintzak egitea.

10. - Neguko igerilekuan eta gune hidrotermalean bainatzea bainurako txanorik gabe, ilerik ez dutenak izan ezik, horren arrazoia edozein izanik ere.

11. Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea.

12. Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.

13. Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.

14. Erretzea gune itxietan, igeri-ontzietan, hondartzetan eta haurrendako jolas eremuetan.

15. Mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea gainean gauzak ezarriz.

16. Aire zabaleko jantokia erabili ondotik zikin uztea.

17. Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.

18. Ez betetzea instalazioko edozein arau, arau-hauste astuna edo oso astuna ez denean.

15. artikulua. Arau-hauste astunak.

Arau-hauste astunak honako hauek izanen dira:

1. Kreditazio txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.

2. Egun berean bi arau-hauste arin egitea.

3. Instalazioan animaliak sartzea, zakur gidariak izan ezik.

4. Bainu hartzaileei traba egitea.

5. Basakerietan aritzea.

6. Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.

7. Beste edozein arau ez betetzea, beste erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, bainu turkiarrak, hidromasajea, terma, presioko dutxak, jacuzzia eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.

8. Hondatzea instalazioko edozein higigarri edo higiezin.

9. Instalazioaren barrenean ordena larriki nahastea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

10. Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.

11. Instalazioetan begi bistan mozkor edo drogak jota sartzea.

12. Eguneko erabilpenaren ondotik takilla itxirik uztea.

16. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

1. Falta astunak errepikatzea.

2. Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten falta astunak egitea.

3. Instalazioetan sartzeko txartelak edo bertako giltzak faltsutzea.

4. Instalazioko materiala edo besteen ondasunak lapurtzea edo ebastea.

5. Erabiltzaileei edo instalazioko langileei egiten zaien eta larritzat hartzen den edozein eraso.

6. Instalazioen barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

7. Inor instalazioetan sartzea edozein arma mota aldean daramala.

8. Sarbideen kontroletatik sartzea edo sartzen saiatzea abonatua izan gabe edo dagokion sarrera erosi gabe; edo ezarritako sarbideak ez diren beste edozein lekutatik sartzea edo sartzen saiatzea.

9. Instalazioetara sartzea jendaurreko ordutegitik kanpo, bidea edozein dela ere.

Zehapenak

17. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arinak:

Eguneko lehenengo falta arina, hitzezko kargu-hartzea.

Bigarren falta arina egun berean falta astuntzat hartuko da.

Bigarren falta arina urte berean, egun baterako kanporatzea.

Hirugarren falta arina urte berean, aste baterako kanporatzea.

Laugarren falta arina urte berean falta astuntzat hartuko da.

b) Astunak:

Lehen falta astuna, hamabost egunerako kanporatzea.

Bigarren falta astuna urte berean, hogeita hamar egunerako kanporatzea.

Hirugarren falta arina urte berean falta oso astuntzat hartuko da.

–Instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatuz gero, dagokion zehapenaz gainera ordaindu beharko dira Udalak egiten dituen gastuak kaltetutako ondasuna berrezartzeko.

c) Oso astunak:

Lehen falta oso astuna, hiru hilabeterako kanporatzea.

Bigarren falta oso astuna urte berean, abonamendua galtzea.

–Abonatua izan gabe edo dagokion sarrera erosi gabe sarbideen kontroletatik instalazioetan sartzeak edo sartzen saiatzeak zehapen ekonomikoa ekarriko du, 16 urtetik gorakoen eguneko sarreraren zenbatekoa bider hamar egitearen emaitza.

–Ezarritako sarbideak ez diren beste edozein lekutatik instalazioetan sartzeak edo jendaurreko ordutegitik kanpo sartzeak 300,00 euroko zehapen ekonomikoa ekarriko du.

Zehapen-espedientearen prozedura:

1. Instalazioetako arduradunek (mantentze-lanetako langileak, sorosleak, sarbideen kontroletako langileak eta zaintzaileak) ofizioz jardun dezakete instalazioen funtzionamendu arauak bete daitezen, arau-hausleari hitzez arau-hausteari buruz jakinaraziz eta horrek dakarren ondorio eta zehapenei buruz ohartaraziz.

Arduradun horiek ahalmena dute arau-hauslea unean bertan kanporatzeko, arau-haustea egiten ari den egunerako.

Arduradunak idatziz jakinaraziko dio gertatutakoa Udaleko kirol arloko arduradunari edo, hura kanpoan bada, kirol instalazioetako arduradunari, gertaerak adieraziz eta nor diren jakinaraziz.

2. Artikulu honetan aipatu arau-hausteen ondorioz eman beharreko ebazpena ematea dagokio Udalaren kirol alorreko arduradunari, eta hura ez badago, arrazoia edozein izanik ere, Udalaren kirol instalazioetako arduradunari dagokio.

Ematen den zehapen-ebazpena arau-hauslearen eskura geldituko da, jaso dezan Idakiko kontrolgunean (Mendikale kaleko sarreran), eta gainera, arau-hausleari jakinarazteko ahalegina eginen da bai telefonoz bai posta ziurtatuz, eta zehapena hasteko epea hasiko da jasotzeko eskura uzten den unean berean.

TARIFEN ERANSKINA

Kirol instalazioak: uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak.

I. epigrafea.–Abonatu gisa inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak.

–Ura abonamendua- denbora mugarik gabekoa.

–A eta B atal hauetako kuotak ordainduko dituzte:

–A atala.

A.1. Banakakoen inskripzio kuotak:

5etik 15 urtera bitarte: 53,00 euro.

16 urtetik gorakoak: 79,00 euro.

Erretirodunak eta pentsiodunak, betiere Ordenantza honetako tarifen aplikaziorako arauen 9. ataleko baldintzak betez gero: 53 euro.

A.2. Inskripzio kuota murriztuak (26 urtetik beherako familiako hirugarren kidetik aurrera):

5etik 15 urtera bitarte:

Hirugarren kidea: 40,00 euro.

Laugarren kidea: 27,00 euro.

Bosgarren kidea eta hurrengoak: 14,00 euro.

16 urtetik gorakoak:

Hirugarren kidea: 59,00 euro.

Laugarren kidea: 40,00 euro.

Bosgarren kidea eta hurrengoak: 21,00 euro.

–B atala.

B.1. Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (banakakoak):

5etik 15 urtera bitarte: 33,50 euro.

16 urtetik gorakoak: 61,50 euro.

Erretirodunak eta pentsiodunak, betiere Ordenantza honetako tarifen aplikaziorako arauen 9. ataleko baldintzak betez gero: 40,00 euro.

B.2. Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (murriztuak) (26 urtetik beherako familiako 3. kidetik aurrera):

5etik 15 urtera bitarte:

Hirugarren kidea: 25,70 euro.

Laugarren kidea: 18,00 euro.

Bosgarren kidea eta hurrengoak: 10,00 euro.

16 urtetik gorakoak:

Hirugarren kidea: 47,00 euro.

Laugarren kidea: 32,00 euro.

Bosgarren kidea eta hurrengoak: 17,00 euro.

II. epigrafea.–Denboraldiko abonamenduak.

–5 eta 15 urte bitartekoak:

Udako denboraldia: 95,00 euro.

Neguko denboraldia: 214,00 euro.

–16 urtetik goitikoak:

Udako denboraldia: 150,00 euro.

Neguko denboraldia: 282,00 euro.

Erretirodunak eta pentsiodunak, betiere Ordenantza honetako tarifen aplikaziorako arauen 9. ataleko baldintzak betez gero:

Udako denboraldia: 78,00 euro.

Neguko denboraldia: 214,00 euro.

III. epigrafea.–Hileko abonamendua, hilabete naturala. (ekaina, uztaila eta abuztua kenduta).

5etik 15 urtera bitarte: 32,50 euro.

16 urtetik gorakoak: 48,70 euro.

IV. epigrafea.–Eguneko sarrerak:

5etik 15 urtera bitarte: 9,50 euro.

16 urtetik gorakoak: 13,50 euro.

V. epigrafea.–Sarreretarako bonuak.

5etik 15 urtera bitarte:

Zenbait saiotarako bonuen zenbatekoa hau da:

Bost saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 38,00 euro.

Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 50,00 euro.

16 urtetik gorakoak:

Bost saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 47,25 euro.

Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 87,75 euro.

VI. epigrafea.–Bestelako zerbitzuak.

Gim abonamendua, (Ura abonamendua + Gimnasioa) hiruhilekoa:

Ura abonamenduari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 30,00 euro hiruhileko.

Kirol abonamendua, (Ura abonamendua + Kirol abonamendua) hiruhilekoa:

Ura abonamenduari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 58,5 euro hiruhileko.

Idaki abonamendua, (Ura abonamendua + Gimnasioa + Kirol abonamendua) hiruhilekoa:

Ura abonamenduari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 82,5 euro hiruhileko.

Oharrak:

1. Gim abonamenduaren, Kirol abonamenduaren eta Idaki abonamenduaren zerbitzuetan alta eskatzeko, aldez aurreko betebeharra da kirol instalazioetan denbora mugarik gabeko abonamendua edukitzea (Ura abonamendua).

2. Kuota hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean sorraraziko da. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta den hilen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori, alta egiten den hila barne.

3. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

4. Kirol abonamenduaren eta Idaki abonamenduaren programek uztailean ez dituzte izanen Kirol abonamenduaren jarduera bideratuak.

Txartelak egitea edo berriz egitea galtzeagatik edo hondatzeagatik: 7,60 euro, salbu eta egin behar diren txartelak 5 urte baino zaharragoak badira, orduan doakoa izanen baita.

–Armairuko giltzak galtzea: 9 euro.

–Kirol abonamenduaren prezioak:

Udalaren kirol instalazioetan abonamendua dutenek: 27 euroko kuota hilean.

Antsoainen erroldatuak egon, baina Udalaren kirol instalazioetan abonamendua ez dutenek: 35 euroko kuota hilean.

Antsoainen erroldatuak ez dauden, eta Udalaren kirol instalazioetan abonamendua ez dutenek. 42 euroko kuota hilean.

Kirol abonamenduari buruzko oharrak:

Kuota hilabete bakoitzaren hasieran ordaindu beharko da. Hilabetea hasita dagoela eskatzen bada alta, hileko kuota egun kopuruaren arabera hainbanatuko da, alta eman den egunetik zenbatzen hasita.

Bajak abian den hilabetea amaitu aurretik bideratu behar dira eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunean izanen dute eragina.

VII. epigrafea.–Antsoaingo bizilagunek kirol pistak erabiltzea.

VII.1.–Pilotalekua:

–Pilotalekua erabiltzea pilota partidetarako:

a) Argi guztiarekin: 14,00 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 10,10 euro orduko.

c) Argirik gabe: 7,40 euro orduko.

–Pilotalekua bestelako kirol erabileretarako:

a) Argi guztiarekin: 43,70 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 38,40 euro orduko.

c) Argirik gabe: 27,40 euro orduko.

VII.2.–Kiroldegia:

–Kiroldegiaren erabilera:

a) Argiarekin: 38,50 euro orduko.

b) Argirik gabe: 27,30 euro orduko.

VIII.3.–Futbol zelaia:

129,70 euro partida bakoitzeko, argirik gabe.

174,30 euro partida bakoitzeko, argiarekin.

ARAUAK TARIFEN APLIKAZIORAKO

1. Erabiltzaile bakoitzak dagozkion kuotak ordainduko ditu, honako arau hauei jarraikiz.

2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, instalazioetan alta ematean, eta lehen ordainagiriarekin batera igorriko dira.

3. Ez dute inskripzio kuotarik ordainduko 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera kirol instalazioetan lehen aldiz abonatzen direnek, ezta data hori baino lehen baja emanik berriz ere alta ematen dutenek ere, inskripzioari dagokionez abonatu berritzat hartuko baitira. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera alta alta eman ondoren baja eman dutenek, behin betiko bazkideak izateko berriz, inskripzio kuota ordaindu beharko dute.

4. Mugarik gabeko inskripzioa egiteak behartzen du abonatu gisa egotera gutxienez hiru hiruhileko natural (Ura abonamendua), eta lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko igerilekuen edukiera betez gero.

5. Kirol instalazioak erabiltzeko kuotak hiruhilekoetan ordainduko dira. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta den hilen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori, alta egiten den hila barne.

Tarifan agertzen den adin tarte bakoitzeko kuotak hainbanaturik ordaintzen hasiko dira hiruhileko naturala bukatzeko falta diren egunen heinean, behar den adina betetzen den hilabetea barne dela.

6. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

7. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

8. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

Kuota murriztuak 26 urtetik beherakoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Bere familiako 2 kide igerilekuko ohiko abonatu mugagabe izatea, banakako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.

b) Familiako kide horiek izatea aita, ama, legezko tutoreak edo 26 urtetik beherakoak izatea, eta bere guraso edo legezko tutoreetako batekin bederen bizitzea.

26 urtetik gorako anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.

Udalak noiznahi egiaztatzen ahal ditu murrizketarako eskubidea ematen duten familia-egoerak, eta, betiere, hiruhilabetero berrikusiko dira.

Familiaren inguruabarrak aldatzen badira izena eman ondoren edo hiruhileko ordainagiria igorri ondoren, inguruabar horiek ez dira hurrengo hiruhilekora arte kontuan hartuko.

9. Erretirodunek eta pentsiodunek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, frogatu beharko dute lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez duen diru-sarrera dutela, kontuan hartuz familia unitatearen per capita errenta.

10. Etenik geldituko da bai hiruhilekoko kuotaren kobrantza bai kirol instalazioko sarrera, nahitaezko lekualdatze bat gertatzen delarik, gutxienez ere hiruhileko bat irauten duena, lana edo irakaskuntza arautuak direla eta. Egoera horiek egiaztatzeko, behar den lan-kontratua, enpresaren agiria edo ikastetxeko matrikula ofiziala erakutsiko da. Salbuespenez, hiruhileko kuotaren kobrantza eta kirol instalazioetarako sarrera aldi baterako eteten ahalko dira, hiru hilabetetik gora etxebizitzatik kanpo dagoela frogatzen bada.

11. 5 urtetik beherako bat kirol instalazioetan behin betiko abonatu ahal izateko, beharrezkoa izanen da haren ama, aita edo legezko tutorea behin betiko abonatua izatea.

ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN EZARRITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

15. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea dakar Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak, frogatzeko hertsiki betetzen direla osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen edo kaltegabeen ingurukoak eta gainerako ordenantza eta udal erabakietan agertzen direnak, uste denean haiek urratu direla edo ez direla betetzen.

3. artikulua. Ikuskapenak honako bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu jarduera sailkatuen, osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, arau horietan ezarritako betekizunei eusten badie.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egin ahal izango ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sortzapena

6. artikulua. Tasaren sortzapena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, udal langileek egindako ikustaldiarengatik eta egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienean, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak

7. artikulua. Ordaintzera beharturik egonen dira:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa dagoenetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batean, ordenantzaren eranskinean agertzen dira.

Tasaren kudeaketa

9. artikulua. Ikuskatzaileek agerraldia egin izanaren berri emanen diote behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta adieraziz ea salaketa, kasuan kasu, ausartegitzat edo arrazoitu gabetzat hartzen den, eta hark kasuari dagokion likidazioa eginen du, eta, behar izanez gero, zigorra gehituko da, eta behar den organoari onespena proposatuko zaio.

Onetsitakoan, obligaziodunari jakinaraziko zaio, eta kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko da. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko orotan, ordenantzan xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrarea.–Egindako ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean egindako kalteengatik ere, egindakoak:

Ikustaldi bakoitza:

87,50 euro

II. epigrafea.–Eraikinen azterketa, beren segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapenak aurri espedienteetan:

Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana

87,50 euro

Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza

43,50 euro

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

17. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortuko da ezkontza zibila egiten den unean berean. Udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan ezarritako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

3. artikulua. Espedientea irekitzean sortzen da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan ezarritako ezkontza zibila egiten ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuta daudenak

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Tarifak.

Ezkontza bakoitzeko prezioa: 102,50 euro.

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

18. ORDENANTZA

1. kapitulua.–Oinarria.

1.1. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

2. kapitulua–Ordaindu beharra.

2.1. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da erabilpen baimendua hasten denetik, hura gauzatu baino bi egun lehenago zenbatekoaren gordailua eskatuko bada ere. Espazio eszenikoaren kasuan eskatuko da gordailuaren zenbatekoa ordaintzeko erabili baino hamabost egun lehenago, salbu espazio eszenikoa erabiltzeko Udal zerbitzua emateak sortutako gastuak (txarteldegia, bertaratuei lekua ematea, aretoko teknikaria (argiztatze eta soinua), eta garbiketa, horiek erabili ondoen igorriko baitira, teknikoki egiaztatu ondoren egiazki emandako zerbitzuaren erabilera.

2.2. Eskatzaileak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio. Espazio eszenikoa erabiltzeari uko egiteko gutxieneko epea astebetekoa izanen da, aipatu espazioa erabiltzeko behar diren langileen antolaketa dela-eta.

3. kapitulua–Ordaindu beharrekoak.

3.1. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

3.2. Honako hauek ez daude prezio publikoa ordaintzera beharturik: Udalbatzan ordezkaritza duten talde politikoak, gizarte eta hezkuntza elkarteak eta gainerako entitateak, irabazi asmorik gabeak eta Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuak, edo helbide soziala edo berariazko ordezkaritza iraunkorra Antsoainen dutenak, eta Antsoaingo Udalak interes kulturala edo soziala dela eta, eskaera eta justifikazioa egin ondoren, halakotzat jotzen dituen entitateak. Espazio eszenikoa erabiltzea eskatuz gero, ez dira salbuetsiko ordaindu beharretik hura erabiltzeko txarteldegia, bertaratuei lekua ematea, aretoko argiztatze eta soinu teknikaria, eta garbiketa udalaren zerbitzuak emateagatik sortzen diren aparteko gastuak, ez bada Udalaren kultura programazioan daudela eta/edo interes kultural edo sozialarengatik Udalak ulertzen duela ez dutela ordaindu behar.

4. kapitulua.–Erabilera.

4.1. Baimena emanen da Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera.

4.2. Erabiltzeko eskaeraren ondorioetarako, jaieguntzat hartuko dira Udal honetako langileen lan egutegian halakotzat hartzen direnak.

4.3. Eskatzen denean Udalaren lokala doan erabiltzea jaiegunetan edo, lanegunetan bada ere, hura itxita dagoen orduetan, Udalak baimena eman dezake ondoko baldintza hauek betez gero, pilotalekuaren eta espazio eszenikoaren erabilera izan ezik:

4.3.1. Entitate eskatzaileak ordenantza honen 3.2. apartatuan adierazitako bat izan behar du.

4.3.2. Eskabidea ordenantza honen II. eranskineko ereduari jarraikiz aurkeztuko da. Giltzaren ardura duen pertsona adinez nagusia izanen da, eta lokalaren giltza nahiz lokala bera behar bezala erabiltzearen ardura izanen du ondorio guztietarako, lokala erabiltzean Udalaren lokalak erabiltzearen gainean indarra duten arauei jarraituz.

4.3.3. Udalak zehazten duen tokian, egunean eta orduan soilik emanen zaio eta jasoko du giltza entitate eskatzaileak izendatutako pertsonak, eta horrek Udalean aurkeztutako fitxaren kopia bat eta NANa aurkeztu beharko ditu.

4.3.4. Eskaerak ekartzen duenean lokalean dauden eta aldez aurretik prestatu behar diren materialak, hala nola aulkiak, proiektorea eta beste, saioak eginen dira prestaketa hori lanorduetan egiteko, Udalaren langileen aurrean eta haien aholkuei jarraituz, bertan beste jarduera bat egiteak ez badu halakorik eragozten.

4.3.5. Erabiltzeko eskaera bateraezina bada aldez aurretik programatutako jardueraren batekin, Udalak ukatuko du erabiltzeko baimena, eta, ahal delarik, eskatzen den erabilerarako beste aukera bat eskainiko du eskura dauden udal lokalen artean.

5. kapitulua. Agertokiaren erabilera.

5.1. Eskabide baten bidez eginen da eskaera, eta hartan zehaztuko dira agertokia erabiltzeko egunak, orduak, egin beharreko jardueraren laburpena eta gauzatzeko beharrezkoak diren materialak eta teknikak.

5.2. Agertokia erabili ondoren, udal langileek garbituko dute.

5.3. Aurkezten den jarduera jendaurreko ikuskizuna bada, nahitaezkoak izanen dira aretoko teknikari zerbitzua eta bertaratuei lekua ematekoa. Era berean, elkarte edo pertsona eskatzaileak ikuskizunaren alderdi teknikoaren (argiztatze eta soinu) arduradun bat izan beharko du.

6. kapitulua.–Tarifak.

6.1. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak ordenantza honen I. eranskinean agertzen dira, balio erantsiaren gaineko zergaren kuota barne, hala badagokie.

ERANSKINA, TARIFAK

I. epigrafea.–Udalaren lokalak erabiltzea, pilotalekua barne, kirolerako ez bada.

3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean: 66,50 euro.

Espazioa 3 ordutik 6 ordu arte lagatzea, egunean: 120,00 euro.

6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 173,00 euro.

II. epigrafea.–Espazio eszenikoa erabiltzea:

Lagatzea, gehienez ere bost ordurako: 311 euro.

Lagatzea, gehienez ere 10 ordurako: 518,50 euro.

Txarteldegi zerbitzua, orduko: 16,60 euro*.

Bertaratuei lekua emateko zerbitzua, orduko: 16,60 euro*.

Garbiketa zerbitzua, orduko: 16,60 euro*.

Aretoko argiztatze eta soinu teknikariaren zerbitzua, orduko: 31,50 euro.

–Igande eta jaiegunetan emandako zerbitzuen kostuari %50 gehituko zaio.

III. epigrafea.–Murriztapenak.

III.1.–Lokalaren erabilera gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.

III.2.–Lokalaren erabilera gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.

ARAUA, PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO KURTSOETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO

19. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra kurtsoetan izena ematen den unean berean sortzen da eta hartan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Izena emateko kuota edo matrikula ordaindu beharko da hura formalizatu baino lehen, matrikulatzeko epearen barnean betiere. Udalak bankuetan dituen kontuetako batean dirua sartuz eginen da ordainketa.

Udalak kurtsoa bertan behera uzten duenean baizik ez da bidezko izanen matrikularen prezioa itzultzea, edo eskaera egin duten ikasleek eskainitako espezialitateetan lekurik eskuratu ez dutenean.

Musika Eskolaren beste aldi batzuetan kuotak ez ordaintzeagatik Antsoaingo Udalarekin zorrak dituzten ikasleek ezin izanen dute izena eman ezta matrikula egin ere.

4. artikulua. Emandako ikasketa edo saioengatik, tarifetan kurtsoengatik agertzen diren kuotak hiru epe berdinetan igorriko dira: lehen epea irailean; bigarrena, abenduan, eta hirugarrena, martxoan. Horri dagokionez, ordainagirien ordainketa banku-kontu batean helbideratu behar da; hura zein den matrikula egitean adieraziko dute matrikulatzen direnek.

5. artikulua. Eskolan kurtsoa hasitakoan onartzen diren ikasleek matrikula osoa ordainduko dute, eta irakaskuntzari dagozkion tarifak, berriz, kurtsoari falta zaizkion hilabeteen arabera, izena zer hilabetetan ematen den, hura barne dela.

Jadanik matrikulaturik egonik beren borondatez Eskola utzi nahi duten ikasleek idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko. Eskola uzteak honako ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Ez zaie inondik ere itzuliko matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa.

b) Uzteko eskaera irailaren 5a baino lehen gertatzen bada, ez da 4. artikuluan aipatu diren epeen kuota bakarrik ere ordainduko.

c) Uzteko eskaera irailaren 5etik eta abenduaren 1a baino lehen gertatzen bada, lehen epea baizik ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

d) Uzteko eskaera abenduaren 1etik eta martxoaren 1a baino lehen gertatzen bada, lehen eta bigarren epeak baizik ez dira ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

e) Uzteko eskaera martxoaren 1aren ondoren gertatzen bada, hiru epeak ordaindu beharko dira 4. artikuluan aipatu direnetarik.

6. artikulua. Ikasle berriak erroldaren arabera onartzea.

1. mailarako (Musika Hastapena) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahalko dira, Antsoainen erroldatutako ikasle berriak matrikulatzeko epearen ondoren leku hutsik gelditzen bada.

2. eta 3. mailetarako eta musika ezagutzak dituzten helduentzat, hasiera batez, Antsoainen erroldatutako ikasleak soilik onartuko dira. Antsoaingo Musika Eskolan ikasi nahi duten erroldatu gabeek eskaera egin beharko dute matrikulaziorako ezarritako epean. Zentroak aztertuko du horiek onartzen dituen edo ez instrumentu-espezialitateetan bete gabe dauden lekuen arabera, ikasle ohiei eta erroldatuta dauden ikasle berriei instrumentu-espezialitateak onartu eta esleitu ondoren.

Musika arloko ezagutzarik ez duten helduentzat, hasiera batez, Antsoainen erroldatutako ikasleak soilik onartuko dira. Antsoaingo Musika Eskolan ikasi nahi duten erroldatu gabeek eskaera egin beharko dute matrikulaziorako ezarritako epean. Zentroak aztertuko du horiek onartzen dituen edo ez instrumentu-espezialitateetan bete gabe dauden lekuen arabera, ikasle ohiei eta erroldatuta dauden ikasle berriei instrumentu-espezialitateak onartu eta esleitu ondoren.

Eskolako gainerako aukeretarako (banda, abesbatza, eskolania eta gitarren taldea) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahal dira, baldin eta leku hutsak gelditzen badira.

Ordenantza honen ondorioetarako, erroldatutzat hartuko dira matrikula egiteko garaian Antsoaingo Udalaren erregistroan izena emana dutenak, bai eta gurasoak bereiztearen edo dibortziatzearen ondorioz erroldaturik ez daudenak ere, gurasoetako bat erroldaturik badago. Inguruabar hori frogatu beharko da.

7. artikulua. Instrumentu-lekuen esleipena.

Musika Eskolak ikasturte bakoitzean, zentroaren musika beharren arabera, leku kopuru bat ezarriko du dauden instrumentu-espezialitateetan.

Leku horien esleipena honela eginen da:

a) 2. mailako lehen kurtsoan hasten diren ikasleak (MHPI):

1. 1. zozketa: zentroan Musika Hastapenaren 4. maila bukatu duten eta gutxienez Musika Hastapenaren bi maila Antsoaingo Musika Eskolan egin dituzten ikasle ohiak; eta (MHPI) 1. maila egin eta instrumentua aldatu nahi duten ikasleak.

2. 2. zozketa: zentroan Musika Hastapenaren 4. maila bukatu duten eta Antsoaingo Musika Eskolan soilik maila hori egin duten ikasle ohiak.

3. Antsoainen erroldatutako ikasle berriak.

4. Antsoainen erroldatu gabeko ikasle berriek zozketetan parte hartzeko, nahitaez bertaratu behar da ikasle bakoitza edo haren ordezkaria. Bertaratua edo ordezkatua ez dagoen ikaslea ez da zozketan sartuko eta instrumentu-espezialitatea hautatuko du zozketa egin ondotik bete gabe gelditu diren lekuen artean. Ikasle berrientzako zozketak eginen dira “lekuaren eskabidean” eskatutako espezialitateak bat badatoz.

b) Aldez aurretik musika ezagutzak edukirik 2. mailako lehen kurtsotik goragoko batean sartzea eskatzen duten ikasleak:

Lekuen esleipena kurtso txikienetik gorenera eginen da, bai ikasle berrientzat, bai bigarren instrumentua ikasi nahi duten ikasle ohientzat. Ikasle horiek mailakatze proba gainditu beharko dute, eta onartuko dira zentroak lekua eskaini ahal badie egin behar dituzten nahitaezko irakasgai guztietarako; arautegi honen “kurtsoak, irakasgaiak eta prestakuntza saioak” izeneko atalean azaltzen dira.

c) Aldez aurreko musika ezagutzarik ez duten ikasleentzat:

Aldez aurreko musika ezagutzarik ez duten helduek lekua eskatzen ahalko dute ikasturte bakoitzerako ezarritako matrikulazio-epean, eta ikasle ohiek nahiz b atalean aipatuek matrikulatu ondotik hutsik gelditzen diren lekuak betetzen ahalko dituzte.

–Instrumentu-eskola baino egin nahi ez duten ikasle helduei (musika ezagutzak izan zein ez) eskaintzen zaizkien lekuek ezin izanen dute gainditu ikasturte bakoitzean eskaintzen diren instrumentu-lekuen %8.

Tarifak aplikatzea

8. artikulua. Ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan dute, hala badagokie.

Erroldatuta dagoen ikasle batek errolda beste udalerri batera aldatzen badu ikasturtean, erroldatu gabeko ikasleentzat ezarritako kuota ordaindu beharko du zuzenean.

Erroldatu gabeko ikasle batek errolda Antsoainera aldatzen badu ikasturtea hasi ondoren, tarifa aldatuko da erroldatuaren kuotara hura erroldatzen den datatik Udalak egiten duen hurrengo ordainketatik, eta arau honetako 4. artikuluan ezarritako hilabeteen arabera.

Ikasleren batek ikasturte batean zehar bere musika prestakuntza eten nahi badu Antsoaingo Eskolan, Nafarroatik kanpo ikasketak dituelako, izena eman eta matrikula egiteagatik dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du, lekua gordetzeagatik. Ikasturte bat igarota, ez badu berriz sartzeko eskaera egiten matrikula aldian, ez da hartuko ikasle ohi gisa.

9. artikulua. Arau honen tarifen eranskineko G epigrafean dauden murriztapenei heldu nahi dietenek, ikasturte bakoitzaren matrikulazio aldian, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

Familia unitateko kideen PFEZaren aitorpena, hura egitera behartuta daudenena, bederen, buruturiko azken zergaldiari dagokiona.

Familia unitateko kideetan PFEZaren aitorpena egitera behartuta ez daudenek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen justifikatua, eta horrekin batera, Foru Ogasunaren ziurtagiria, aitorpen hori egitera behartuta ez daudela dioena.

10. artikulua. Familia unitatearen urteko diru-sarrera gordinak dira aurkezten diren PFEZaren aitorpenetako honen guztiaren batura: zerga-oinarriaren atal orokorra, aurrezkiaren oinarri likidagarri berezia eta errenta salbuetsiak, gehi aitorpen horietan sartu gabeko urteko diru-sarrera gordin justifikatuak.

11. artikulua. Familia unitatearen per capita errenta da diru-sarrera gordinen baturaren eta hura osatzen duten kideen kopuruaren arteko zatidura.

12. artikulua. Tarifak aplikatzeari dagokionez, familia unitatea da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan definitzen dena. Hura 2008ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Kurtsoak, irakasgaiak eta prestakuntza saioak.

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak:

1. mailan Musika Hastapena irakasgaia baizik ez da ikasten, hiru-lau urtetik sei-zazpi urte bitarteko ikasleei zuzendua. Irakasgai honek honako irakas-denbora hauek ditu:

KURTSOAK

IRAKASGAIAK

SAIO KOPURUA

1. kurtsoa, 3-4 urte

Musika Hastapena

Astean 2, 40 minutukoak

2. kurtsoa, 4-5 urte

Musika Hastapena

Astean 2, 45 minutukoak

3. kurtsoa, 5-6 urte

Musika Hastapena

Astean 2, 45 minutukoak

4. kurtsoa, 6-7 urte

Musika Hastapena

Astean 2, 45 minutukoak

Taldeek gutxienez ere 6 lagun izanen dituzte eta gehienez ere hamabi.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak:

Maila, zazpi-zortzi urtetik hamabi-hamahiru urte bitarteko ikasleei zuzendua. Haren ezaugarria da instrumentu-praktika eta, harekin batera, musikaren prestakuntza globalizatua, musika hizkuntzaren bitartez.

KURTSOAK

IRAKASGAIAK

Prestakuntza ikastaroa,

7-8 urte

Musika Hizkuntza: astean 2 saio, 45 minutukoak

Instrumentua: 25-60 minutuko eskola astean

Prestakuntza osagarria 1. eta 2. kurtsoetarako (nahitaezkoa): Abesbatza

1. kurtsoa, 8-9 urte

2. kurtsoa, 9-10 urte

3. kurtsoa, 10-11 urte

Musika Hizkuntza: astean 2 saio, 55 minutukoak

Instrumentua: astean 25-60 minutuko eskola, eta instrumentu-taldea

Prestakuntza osagarria (borondatezkoa): Abesbatza

4. kurtsoa, 11-12 urte

5. kurtsoa, 12-13 urte

2. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Musika Hizkuntza: taldean gehienez ere 12 ikasle izanen dira eta gutxienez ere 6; kopurua txikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Adinaren kariaz Musika Hizkuntzako 1., 2., 3., 4. edo 5. kurtsoa ikasi behar duten ikasle berriek sarrera proba gainditu beharko dute.

Aurretik musika ezagutzarik izan ezean, ez dute lekua lortuko talde baterako ezarritako gutxienekoa (6 ikasle) betetzen duen talde berria eratzen bada baizik (sarbideko kurtsoa).

b) Musika tresna, modalitate hauekin:

Prestakuntza ikastaroetan, 1.ean eta 2.ean ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, instrumentuaren arabera.

Musika Hizkuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetan, berriz, ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, gehi espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea nahitaezko irakasgai gisa (60 minutu astean, 6 ikaslerentzat gutxienez). Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Baxu elektriko, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako, eskolak 2 ikasleko taldeetan antolatuko dira, 55 minutukoak astean (instrumentu-taldeko eskolak hartzen ez dituztelako).

Prestakuntzako 3. kurtsoan, ikasleek astean 30 minutuko bakarkako eskola hartuko dute, eta espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea nahitaezko irakasgai gisa (60 minutu astean). Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Baxu elektriko, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako, ikasleek astean 35 minutuko bakarkako eskola hartuko dute (instrumentu-taldeko eskolak hartzen ez dituztelako).

Kontserbatorioko prestakuntzako 4. eta 5. kurtsoetan, ikasleek astean 40 minutuko bakarkako eskola hartuko dute, eta espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea borondatezko irakasgai gisa (60 minutu astean, 6 ikaslerentzat gutxienez). Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Bigarren instrumentuaren espezialitatea egitea. Ikasle ohiek baino ez dute bigarren instrumentuaren espezialitate bat egiteko aukera. Horretarako, bigarren instrumentu bat egin gogo duen ikasleak kasuan kasuko eskaera aurkeztu beharko du, matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Zentroak hori egiteko aukera aztertuko du, antolaketaren eta hutsik gelditzen diren lekuen arabera, arau erregulatzaile honen 7. artikuluan jaso bezala. Egin beharreko instrumentuaren kurtsoaren arabera lehenago ezarritakoak izanen dira irakas-denborak.

Ikasleek eskatuta eta instrumentuaren espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen ahalko dira.

Instrumentu-eskolak pareko adin eta instrumentu-mailen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko instrumentuen bakarkako eskola, astean 25 minutukoa (30 minutu astean 2. mailako 2. zikloan eta ondokoetan, baxu elektrikoa, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako):

–Ikasle bakarra badago kurtsoan matrikulatua.

–Irakasleak halako ikasle batez, pedagogikoki arrazoiturik, haren prestakuntzari on egin nahian emandako orientabide baten kariaz, zuzendaritza taldeak ikus-onesten badu.

–1. kurtsoa edo goragokoak ikasi behar dituzten ikasle berriak izanik, mailako proba egin eta Musika Hizkuntzako talde baterako plaza erdietsi ondoan, irakasleek uste badute musika-tresnetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskaera dagoen, horren arabera baloratuko da instrumentu berriak sartzea, gutxienez ere 4 lagun badaude espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da baldin eta gutxienez ere 4 lagun interesaturik badaude eta behar den matrikula egiten badute.

c) Haurren abesbatza eta eskolania: taldekako espazio eta irakasgaia da, ahots teknikari buruzko zenbait ezagutza eskuratzea xede duena. Abesbatzaren bidez, taldekako interpretazio-praktika eskuratzen du ikasleak.

1. eta 2. kurtsoetan, irakasgaia nahitaezkoa da. (Abesbatza).

3., 4. eta 5. kurtsoetan, irakasgaia borondatezkoa da. (Eskolania).

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak:

Maila, hamahiru urtetik hemezortzi urte bitarteko ikasleei zuzendua. 2. maila zentroan gainditu duten ikasleak edo matrikula egin aurretik proba gainditu dutenak.

Taldean instrumentuak jotzea bultzatzen da maila honetan eta helburua da ikasleak musika-autonomia izatea.

Kurtsoak irakasgaiak:

1. kurtsoa, 13-14 urte

Konboa (musika modernoko taldeak), astean ordubete.

Instrumentua, 25-60 minutuko eskola astean.

Espezialitateari dagokion instrumentu-taldea (60 minutu astean).

2. kurtsoa, 14-15 urte

3. kurtsoa, 15-16 urte

4. kurtsoa, 16-17 urte

5. kurtsoa, 17-18 urte

3. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Konboa, taldean gehienez ere 8 ikasle izanen dira eta gutxienez ere 4; kopurua txikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

b) Musika-tresna:

Ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, instrumentuaren arabera, gehi espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea nahitaezko irakasgai gisa (60 minutu astean, 6 ikaslerentzat gutxienez). Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Baxu elektriko, kantu, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako, eskolak 2 ikasleko taldeetan antolatuko dira, 55 minutukoak astean (instrumentu-taldeko eskolak hartzen ez dituztelako).

c) Eskolania: taldekako espazio eta irakasgaia da, ahots teknikari buruzko zenbait ezagutza eskuratzea xede duena. Eskolaniaren bidez ikasleak taldekako interpretazio-praktika eskuratzen du eta jarraipena ematen dio 2. mailako ahots taldeari.

3. mailako kurtso guztietan irakasgaia borondatezkoa da.

Bigarren instrumentuaren espezialitatea egitea. Ikasle ohiek baino ez dute bigarren instrumentuaren espezialitate bat egiteko aukera. Horretarako, bigarren instrumentu bat egin gogo duen ikasleak kasuan kasuko eskaera aurkeztu beharko du matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Zentroak hori egiteko aukera aztertuko du, arautegi honen 7. artikuluan jasotako antolaketaren eta hutsik gelditzen diren lekuen arabera. Egin beharreko instrumentuaren kurtsoaren arabera lehenago ezarritakoak izanen dira irakas-denborak.

Ikasleek eskatuta eta instrumentuaren espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen ahalko dira.

Instrumentu-eskolak pareko adin eta instrumentu-mailen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko instrumentuen bakarkako eskola, astean 25 minutukoa (30 minutu astean baxu elektriko, kantu, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako):

Ikasle bakarra badago, kurtsoan matrikulatua.

Irakasleak halako ikasle batez, pedagogikoki arrazoiturik, haren prestakuntzari on egin nahian emandako orientabide baten kariaz, zuzendaritza taldeak ikus-onesten badu.

Ikasle berriak, mailako proba egin eta konbo batean lekua erdietsi ondoren, irakasleek uste badute instrumentuetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskaera dagoen, horren arabera baloratuko da instrumentu berriak sartzea, gutxienez ere 4 lagun badaude instrumentu-espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da, 4 lagun interesaturik badaude eta behar den matrikula egiten badute.

D epigrafea.–Instrumentu-praktika taldeka (banda eta Big Band):

Haize eta perkusioko instrumentu-taldeak, instrumentu-praktika taldeka lantzea eta hartan atsegin hartzea xede dutenak.

11 urtetik gorako ikaslerentzat; musika ezagutzak izan beharko ditu eta horiek frogatu beharko ditu eta/edo mailako proba egin, matrikulatu aurretik.

Irakasleak instrumentu talde horietan banatuko ditu ikasleak haietako bakoitzaren musika mailaren arabera.

E epigrafea.–Haur abesbatza eta Eskolania.

Ahots-taldeen irakasgaien xedea da ahots teknikaren gutxieneko ezagutza batzuk eskuratzea. Orobat, beste xede bat da beste abesbatza batzuetan kantatu duen ikasleari ahotsaren kokapena eta kanporatzeko manera berriz lantzea. Taldekako interpretazio-praktikak aukera emanen dio ikasleari pertsona bakoitzak talde baten barnean duen garrantziaz jabetzeko.

F epigrafea.–Helduentzako prestakuntza aukerak.

a) Musika ezagutzarik ez duten ikasleentzat:

–Gitarren taldea: gutxienez ere 4 lagun eta 60 minutuko saioa astean. Ikasle matrikulatuen kopurua ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, saio bakoitzerako irakas-denbora horren araberakoa izanen da.

–Instrumentu-eskola (*)

b) Musika ezagutzak dituzten ikasleentzat: 18 urtetik gorako ikasleak, Antsoaingo Musika Eskolan 3. maila egin badute edo mailakatze proba egin ondoren, zentroan uste badute aukera hauetako batean matrikulatzen ahal direla:

1. Instrumentua bakarrik (*)

2. Espezialitateari dagokion musika-tresnen taldea bakarrik.

3. Konboa bakarrik.

4. Instrumentua (*) eta bere espezialitateari dagokion musika-tresnen taldea bakarrik.

5. Instrumentua (*) eta konboa.

6. Instrumentua (*), bere espezialitateari dagokion musika-tresnen taldea eta konboa.

(*) Instrumentu-eskolarako ezarritako denborak honako hauek izanen dira:

Banakako eskola: 30 minutuko saioa astean.

Taldekako eskola:

2 ikasle: 45 minutuko saioa astean.

3 ikasle: 60 minutuko saioa astean.

Instrumentu-taldeentzako asteko saioen denbora 2. eta 3. mailetarako ezarritakoen antzera finkatuko da.

Ikasleek musika eskolak matrikulazio-aldian eskaintzen dituen instrumentu-espezialitateak egiten ahalko dituzte, eta 1., 2. eta 3. mailetako ikasleak onartu ondotik gelditzen diren leku hutsak beteko dituzte.

TARIFEN ERANSKINA

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

1., 2., 3. eta 4. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 347,06 euro, kurtso bakoitzeko erroldatuentzat; eta 577,78 euro, erroldatu gabeentzat.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

Prestakuntzako 1. eta 2. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 699,89 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 1.118,15 euro, Antsoainen erroldatu gabeentzat.

Musika Hizkuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 699,89 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 1.118,15 euro, Antsoainen erroldatu gabeentzat.

Kontserbatoriorako prestakuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 773,62 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 1.235,95 euro, Antsoainen erroldatu gabeentzat.

Instrumentuaren bigarren espezialitate baten irakaskuntzagatik: 373,32 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 596,28 euro, erroldatu gabeentzat.

Hezkuntza premia berezietara (“Aniztasunari erantzutea”) egokituriko musika irakaskuntzagatik: 607,82 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 970.84 euro, erroldatu gabeentzat.

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

1., 2., 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 699,89 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat, eta 1.118,15 euro, Antsoainen erroldatu gabeentzat.

Instrumentuaren bigarren espezialitate baten irakaskuntzagatik: 373,32 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 596,28 euro, erroldatu gabeentzat.

Hezkuntza premia berezietara (“Aniztasunari erantzutea”) egokituriko musika irakaskuntzagatik: 607,82 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 970,84 euro, erroldatu gabeentzat.

D epigrafea.–Instrumentu-praktika taldeka (banda eta Big Band):

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

Instrumentu-praktikarako kurtsoan egiten diren saio guztiengatik: 141,18 euro Antsoainen erroldatuek eta 209,68 euro erroldatu gabeek.

E epigrafea.–Abesbatza eta Eskolania.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

Kurtsoan egiten diren abesbatza saio guztiengatik: 141,18 euro erroldatuek eta 209,68 euro erroldatu gabeek.

TARIFEN ERANSKINA

F epigrafea.–Helduentzako irakaskuntza:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

a) aukera.–Gitarren taldea: kurtsoan egiten diren gitarra saio guztiengatik:

Erroldatuek 267,62 euro; eta erroldatu gabeek 399,62 euro.

b 1) aukera.–Instrumentua baizik ez: kurtsoan egiten diren instrumentuen saio guztiengatik 497,76 euro, Antsoainen erroldatuek, eta 739,38 euro, erroldatu gabeek.

b 2) aukera.–Instrumentu-taldea baizik ez: instrumentu-taldea kurtsoan egiten diren saio guztiengatik: Antsoainen erroldatuek 141,18 euro; erroldatu gabeek 209,68 euro.

b 3) aukera.–Konboa soilik: kurtsoan egiten diren instrumentuen saio guztiengatik: 264,44 euro Antsoainen erroldatuek eta 392,74 euro erroldatu gabeek.

b 4) aukera.–Instrumentua eta instrumentu-taldea: 570,35 euro erroldatuek eta 846,19 euro erroldatu gabeek.

b 5) aukera.–Instrumentua eta konboa: 622,20 euro erroldatuek eta 924,11 euro erroldatu gabeek.

b 6) aukera.–Instrumentua, instrumentu-taldea eta konboa: 699,89 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat, eta 1.118,15 euro, Antsoainen erroldatu gabeentzat.

Instrumentuen irakaskuntza duten aukeretan bigarren instrumentu bat gehitzen ahalko da, 2. eta 3. mailetan arautu bezala.

G epigrafea.–Kuoten murriztapenak.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren %70 eta %100 bitartean dutenek %5eko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren %50 eta %70 bitartean dutenek %7ko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren %50etik behera dutenek %10eko murriztapena izanen dute.

Murriztapen horiek hartzen diren irakaskuntza edo saioen kuotei baizik ez zaizkie aplikatuko; ez zaie aplikatuko izen emate edo matrikulazio kuotei.

Antsoainen erroldaturik ez daudenei ere ez zaizkie aplikatuko, ezta aurreko kurtsoan eskolen %85 baino gutxiagora etorri direnei ere.

Aurreko epigrafe guztientzako oharra: zehaztu diren kurtso edo espezialitate batean baino gehiagotan matrikulatzen direnek kuota bakarra ordainduko dute “izen emate edo matrikulagatik”.

Prezio publikoak:

Inskripzioa eta matrikula: 64,13 euro.

Urteko kuota: kopuru bereko hiru zatitan ordainduko da bankuko helbideratzearen bidez, 5. artikuluan zehazten diren data eta zenbatekoen arabera.

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

I. maila

115,69 euro/ordainketa

192,60 euro/ordainketa

II. maila

233,30 euro/ordainketa

372,72 euro/ordainketa

Kontserbatoriorako prestakuntza

257,87 euro/ordainketa

411,98 euro/ordainketa

Bigarren instrumentua

124,44 euro/ordainketa

191,67 euro/ordainketa

III. maila

233,30 euro/ordainketa

372,72 euro/ordainketa

Bigarren instrumentua

124,44 euro/ordainketa

198,76 euro/ordainketa

Helduak, aukeren arabera

Gitarren taldea (a)

89,20 euro/ordainketa

133,21 euro/ordainketa

Instrumentua (b1)

165,92 euro/ordainketa

246,46 euro/ordainketa

Instrumentu-taldea (b2)

47,06 euro/ordainketa

69,89 euro/ordainketa

Konboa (b3)

88,15 euro/ordainketa

130,91 euro/ordainketa

Instrumentua + Musika-tresnen taldea (b4)

190,12 euro/ordainketa

282,06 euro/ordainketa

Instrumentua + Konboa (b5)

207,40 euro/ordainketa

308,04 euro/ordainketa

Instrumentua + Musika-tresnen taldea + Konboa (b6)

233,30 euro/ordainketa

372,72 euro/ordainketa

Bigarren instrumentua

124,44 euro/ordainketa

198,76 euro/ordainketa

Instrumentu-taldeak soilik

Abesbatza eta Eskolania

47,06 euro/ordainketa

69,89 euro/ordainketa

Instrumentu-taldeak

47,06 euro/ordainketa

69,89 euro/ordainketa

Antsoainen, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2000010