10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGANTZI

Zerbitzu anitzetako arduraduna. Izendapena

Igantziko Udalak 2018ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, argitaratu zituen zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostua betetzeko deialdiaren oinarriak.

Zerbitzu anitzetako arduraduna izendatzeko proposamena 2019ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4an.

Igantziko Udalak 2019ko azaroaren 8an egindako bileran erabaki zuen Jokin Zabaleta Zabaleta izendatzea Igantziko Udaleko zerbitzu anitzetako arduradun (C maila).

Deialdiko 9. oinarrian jasotako aginduei jarraituz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Igantzin, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1916756