10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

45E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, deialdiaren oinarriak onesten dituena kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitarte. DDBN identifikazioa: 488785.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak 3. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Administrazio Publikoen kirol politikaren helburuetako bat Foru Komunitatean kirol ekitaldi garrantzitsuak sustatzea da, bai eta administrazio publikoen artean eta horien eta Foru Komunitatean kirola sustatzen eta garatzen diharduten beste entitate publiko edo pribatuen artean koordinazioa, lankidetza eta elkarlan arduratsua bultzatzea ere kirolaren arloan. Kirol jarduera sustatzea ere aipatzen da, laguntzak eta dirulaguntzak emanez.

Kirol klubei eta entitateei Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez ematen zaizkien laguntzei esker antolatu eta egiten dira kirol ekitaldi eta jarduera garrantzitsuak gizartearen, kirolaren eta ekonomiaren aldetik. Betiere, Nafarroako Kirolaren Foru Legearen helburuekin bat, kirol programak antolatzen eta garatzen eta kirol jarduerak sustatzen eragin zuzenekoa eta zeharkakoa duten formulak erabiliz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzeko esparrua den aldetik.

Era berean, aipagarria da Foru Komunitatearentzat kirol ekitaldi eta jarduera garrantzitsuak antolatu eta egiteak dakarren eragin ekonomiko zuzena, baita zeharkakoa ere, Nafarroaren kirol irudiaren zabalkundeari begira.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren bidez aitortutako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiaren oinarriak onestea, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitarte. Kontuan hartu behar da laguntza hauek aurrekontuan diru-izendapenik baldin bada emanen direla. Foru agindu honen 1. eranskinean ageri dira oinarriak.

2. Dirulaguntza horiek eskuratzeko aurkeztutako eskaeren baloraziorako baremoa eta irizpideak (foru agindu honen 2. eranskina) onestea, baita justifikazio eredua ere (4. eranskina).

3. Deialdi hau aurrera eramateko, 135.000,00 euroko gastua onestea. Diru hori ordainduko da 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza” izeneko A50002-A5120-4819-336108 partidaren edo beste partida baliokide baten kargura.

4. Foru agindu hau eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aipatu agiriak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren web-orrian.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

6. Foru agindu hau Kirol Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 23an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

1. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko entitateei dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitarte.

2. Laguntza hauek onura publikokoak dira nafarren artean kirolaren praktika sustatu eta zabaltzen laguntzen dutelako, eta zuzeneko zein zeharkako eragin ekonomikoa dutelako, eta, halaber, sustatzen dutelako emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta genero rolak eta estereotipoak haustea.

3. Deialdi honi begira, garrantzizko kirol jarduera bat hau da: Nafarroan kirol ekitaldi bat antolatzea, ezaugarri hauek izan beharko dituena:

a) Autonomia erkidego arteko edo nazio mailako txapelketa eta lehiaketak, sektoreko faseak edo igotzeko eta jaisteko sustapenak antolatzea, lehiaketa federatuetan. Lehiaketak dagokion federazioaren egutegian agertu beharko du.

b) Nazioan edo nazioartean kirol garrantzi bereziko proba edo txapelketak antolatzea nazioko zein nazioarteko federazioen egutegien barrenean.

c) Kirol jarduera irekiak eta parte-hartzaile askorekin antolatzea, edo interes berezikoak kirol tradizioagatik edo Nafarroako bertako modalitateak sustatzeagatik.

4. Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Nafarroako Kirol Jokoetan sartutako kirol ekitaldiak.

b) Beste deialdi berariazkoago baten helburu diren ekitaldiak.

c) Herrietako jaien programetan sartutako kirol ekitaldiak.

d) Kirol ekitaldi edo jarduera sozialak, “bazkidearen eguna”, “klubaren eguna” edo antzekoa dela-eta programatzen direnak, baita klubarekin zerikusirik ez duten kirolarien parte-hartzerik ez duen beste edozein ekitaldi ere.

e) Soilik beteranoentzat edo masterrentzat diren kirol ekitaldi edo jarduerak.

f) Adingabeen parte-hartzea (2004an edo geroago jaiotakoak) izen-emateen %60 baino handiagoa duten ekitaldiak (ez badira Espainiako txapelketak edo haien aurreko faseak).

g) Kirolen Batzorde Gorenak onartu gabeko kirol modalitateen ekitaldiak.

h) Apustu enpresek (apustu makinen operadore diren enpresak barne) guztiz edo zati batean finantzatzen eta/edo babesten dituzten ekitaldiak. Halaber, bazter uzten dira halako enpresen edozein publizitate mota duten ekitaldiak, dela ekitaldiaren instalazioetan, dela parte-hartzaileen ekipamenduetan eta materialean.

2. Helburuak.

Aurreko oinarrian aipatutako dirulaguntzak Nafarroan kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzearen ondorioz sortutako gastuak hein batean laguntzeko izanen dira soil-soilik. Gastuak eskaeraren xedeko jardueraren antolaketari zuzenean egozteko modukoak izanen dira.

3. Onuradunak eta betebeharrak.

1. Honelako laguntzak eskatzeko, kirol klubek, kirol klub filialek eta kirola sustatzeko entitateek Nafarroako kirol entitateen erregistroan inskribatuta egon behar dute, eta 1. oinarrian adierazitako kirol ekitaldi eta jarduerak antolatu behar dituzte Foru Komunitatean, 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitarte.

2. Dirulaguntza eskaeraren xedeko jardueraren antolaketa beren gain hartu, kudeatu eta gauzatu beharko dute kirol klubek edo entitateek.

3. Onuraduna izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribatuta egotea.

b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarri diren gainerako debekuetakoren bat ez urratzea. Hori frogatzeko, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpena baliatzen ahalko da dirulaguntzaren eskaeran, galarazi gabe Administrazioak aurkeztu diren aitorpenen edo frogagirien egia ikertzeko duen ahalmena.

4. Gastu diruz lagungarriak.

1. Dirulaguntzaren xedeko kirol jarduerari dagozkion gastuetarako bakarrik izanen da laguntza eta, zehazki, honako hauetarako:

a) Ekitaldia antolatzeko behar diren gastu orokorrak, antolaketa horretaz zuzenean arduratzen diren langileak barne, baita laguntzaileak ere; bestetik, zein den kasua, espezialitateko kirolari edo kirol talde ezagunak kontratatzearen ondoriozko gastuak, kasu horretan mantenua eta ostatua barnean hartuta.

b) Arbitrajea, kirol epaile eta komisarioak, federazioko kanona eta jarduera aurrera eramateko behar diren baimen ofizialak direla-eta ordaindutako gastuak.

c) Garaikur, domina eta antzekoak (zein diren kirol modalitate bakoitzaren ezaugarriak: txapelak, maillotak, eta abar).

d) Sariak eskudirutan, jardueraren gastuen aurrekontuaren %25 gehienez ere.

e) Osasun arreta, kirol modalitate bakoitzaren ondoriozko arriskuen arabera (anbulantzietako gastua edo/eta osasun arloko langileena), eta istripu-aseguruaren edo/eta erantzukizun zibilaren kontratazioa, jarduerak dirauen aldiari dagokiona.

f) Anoen gastuak.

g) Instalazioak eta azpiegitura: jarduerarako instalazioa egokitzeko guztiz beharrezkoak diren gastuak (lurra markatzea eta sasi-garbitzea barne, halakorik behar bada), baita hesiak, podiuma, koltxonetak eta antzekoak garraiatu eta jartzea ere, modalitate bakoitzaren berezitasunen arabera. (Norberaren edo besteren instalazioak erabiltzeko kontuan hartu beharreko gastua ez da jardueraren guztirako gastuaren %30 baino handiagoa izanen; eta, norberaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena).

h) Karteletako gastuak eta web-orria aldatzekoak, haietan kirol proba txertatzeko.

i) Finantza gastuek eta notariotzakoek, halakorik bada, dirulaguntza izaten ahalko dute, baldin eta deialdi hau argitaratu ondoren kontratatzen bada mailegua, diruz lagundutako kirol jarduera dela-eta hartutako betebeharrei erantzuteko baliabiderik ez duela frogatzen badu onuradunak eta maileguaren zenbatekoa osorik jarduerarekin zuzenean lotutako gastuak ordaintzeko bada; betiere, kostu finantzarioak ez du merkatuko balioa gaindituko.

Faktura jaulkitzen den egunetik sorrarazitako finantza gastuek bakarrik jasotzen ahalko dute dirulaguntza, edo laguntza ematen den egunetik aurrerakoek, hura geroago emanez gero, eta dirulaguntza ordaintzeko ebazpena ematen den arte, banku-kontuetan zor diren interesak izan ezik.

j) Oro har, kirol jarduera diruz lagungarria antolatzeko beharrezkoa eta ezinbestekoa den beste edozein gastu.

2. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) Material inbentariagarria eta kirol jantziak erostea.

b) Protokoloko eta luxuzko arretarako gastuak (harrerak, opariak, erregaluak eta otorduak).

c) Dohaintzak eta eskuzabaltasunak.

5. Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa deialdi honen 2. eranskineko baremoaren eta aplikazio irizpideen arabera zehaztuko da.

2. Dirulaguntzak ez dira inola ere kirol ekitaldia edo jarduera egitetik heldu den defizita baino handiagoak izaten ahalko, eta, zein den kasua, murriztu eginen da haren zenbatekoa.

3. Deialdi honen xedeko jardueretarako laguntza 135.000,00 eurokoa izanen da guztira, eta 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza” izeneko A50002-A5120-4819-336108 partidaren kargura ordainduko da. Diru kopuru hori deialdiaren 1.3 oinarrian jasotako atalen artean banatuko da zenbait multzotan, honako kopuru hauen arabera:

a) Autonomia erkidego arteko edo nazio mailako txapelketa eta lehiaketak, sektoreko faseak edo igotzeko eta jaisteko sustapenak antolatzea, lehiaketa federatuetan, 43.000 euro.

b) Nazioan edo nazioartean kirol garrantzi bereziko probak antolatzea nazioko zein nazioarteko federazioen egutegien barrenean, 38.000 euro.

c) Kirol jarduera irekiak eta parte-hartzaile askorekin antolatzea, edo interes berezikoak, kirol tradizioagatik edo Nafarroako bertako modalitateak sustatzeagatik, 54.000 euro.

4. Aurreko edozein ataletan, 2. eranskinean ezarritako irizpideen arabera esleitu beharreko kopuruak ez badu erabilgarri dagoen partida agortzen, soberako kopurua gainerako atalen artean banatuko da, hasieran esleitutako kopuruaren proportzioan.

6. Eskaerak aurkezteko dokumentazioa.

6.1. Eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaizkio, eta telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) izapideen katalogoan dagokion esteka erabiliz.

Halaber, Nafarroako Kirolaren Institutuaren webgunearen bidez ere aurkez daitezke: https://www.deporteyjuventudnavarra.es/es/acontecimientos.

Eskaera Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzendu beharko zaio eta horretarako ezarritako eredu ofizialaren araberakoa izanen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin bat. Ez da aurkeztutzat joko telematikoki aurkezten ez den eskaera. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskabide horiek ezin izanen dira zuzendu.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.3. Dirulaguntza eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, artxibo bereizitan eskaneatuta eta behar bezala identifikatuta, zein bere izenarekin:

a) Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen egiaztagiria. Beharrezkoa izanen da eskaera-orrian adieraztea NKIri baimena ematen zaion ala ez, egiaztapen hori zuzenean egin dezan Nafarroako Zerga Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean. Baimenik eman ezean, klub eskatzailea arduratuko da egiaztagiri horiek aurkezteaz.

b) Aitorpena, adierazten duena, hala badagokio, diruz lagunduko den jarduera finantzatua izan dela edo finantzatzea aurreikusten dela funts berekiekin edo beste dirulaguntza, laguntza edo baliabide batzuekin. Horretarako, 5. eranskina bete behar da.

c) Frogatzea, hala behar bada, efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu direla hornitzaileak; hala izanez gero, 6. eranskina bete beharko da.

d) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala nahi izanez gero (lehen aldia bada edo unera arte ordainketa egiteko erabiltzen zen kontua aldatu bada bakarrik).

6.4. Dirulaguntza eman ondoren, onuradunak jardueraren justifikazioa aurkeztu beharko du telematikoki, betiere diruz laguntzen den kirol ekitaldia edo jarduera bukatu denean, 12. oinarrian zehazten den bezala.

7. Antolamendua eta instrukzioa.

1. Dirulaguntza hauek emateko prozedura antolatu eta tramitatzeko organo eskuduna NKIko Kirol Zuzendariordetza izango da.

2. Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, aurkeztutako edo eskatutako dokumentuetako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die NKIko Kirol Zuzendariordetzak eskatzaileei.

Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, interesdunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan 10 egun balioduneko epean, eta, halaber, ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaeran atzera egn duela ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

3. Gaitutako helbide elektronikora eta herritarren karpetara jakinarazpen elektronikoa igorriz egingo da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

8. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

9. Balorazioa.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzak eginen ditu dirulaguntzen espedienteak tramitatu eta ebazteko bidezkoak diren ebaluazioak eta egiaztapenak, horretarako ezarritako baremoari jarraikiz.

10. Dirulaguntzak ebaztea.

1. NKIko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 3 hilabetean, gehienez ere. Epe horretan ebazpen espresik eman eta jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

2. Deialdi honen barnean ematen diren ebazpen guztiak bide elektronikoak erabiliz jakinaraziko dira, entitate interesdunen herritar karpetara nahiz gaitutako helbide elektronikora.

Ebazpen horiek, dena dela, Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoan kontsultatzen ahalko dira (www.nafarroa.eus).

3. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura ere dirulaguntzarik eskuratzeko.

11. Ordainketa.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera eginda eta onuradunak aldez aurretik aurkeztuta 12. oinarrian adierazitako frogagiriak; betiere, ematen den laguntza ez da jardueraren defizita baino handiagoa izanen. Ordaintzeko, transferentzia eginen zaio onuradunari, dagokion ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, gehienez ere.

2. Gastu guztiak justifikatzen ez badira, emandako dirulaguntzaren ordainketa proportzionalki gutxituko da. Horretarako, kontuan hartuko da ea onuraduna hurbildu den nabarmenki baldintza guztiak betetzera eta, orobat, ea bere betebeharrak betetzeko prest agertu den argi eta garbi.

12. Frogagiriak.

1. Frogagiriak diruz laguntzen den kirol ekitaldia edo jarduera bukatzen denetik lau hilabeteko epean aurkeztu beharko dira. Hala ere, 2019ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte antolatutako ekitaldiei dagokienez, frogagiriak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 30ean amaituko da; eta 2020ko uztailaren 1etik aurrera antolatzen diren ekitaldiei dagokienez, frogagiriak aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da.

2. Onuradunak behar bezala beterik aurkeztu beharko du “4. eranskina. Justifikazio inprimakia”, lehen aipatutako web-orrian eskuratu daitekeena, eta dirulaguntza hartzen duen entitatearen legezko ordezkariek sinatu beharko dute.

3. Frogagiriek ondoko atal hauek izanen dituzte:

A.–Justifikazio-kontua (gastuak eta diru-sarrerak).

Aitorpenaren egilearen ardurapean, datu hauek jasoko ditu:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketa eguna (3. eranskina).

b) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien jatorrizko faktura/frogagiri eskaneatuak, aipatu zerrendan duten ordena berean. Fakturak jatorrizkoak izanen dira edo balio frogagarri bera duten dokumentuak.

c) Eskaneatutako ordainagiriak honako hauek izan daitezke, aukeran: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren funtsekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak nola aplikatu zaizkien lagundutako jarduerei (5. eranskina).

B.–Kirol memoria eta ebaluazioa.

Kirol txostenean jadanik eginak diren kirol jarduerak jasoko dira eta, berariaz, atal bat, dirulaguntzaren xedeko jarduerak duen eragin ekonomikoari eta sozialari buruzkoa, baita haren ebaluazioa ere.

C.–Erakundeen agerpena eta komunikazioa.

Frogatuko da betetzen direla 13. oinarriko 5. atala, erakundeen agerpenari buruzkoa, 6. atala, komunikazio berdinzaleari buruzkoa eta 7. atala, komunikazioetan euskara agertzeari buruzkoa.

D.–Beste dokumentazio batzuk.

Entitate eskatzaileak edo/eta Nafarroako Kirolaren Institutuak interesgarritzat jotako beste edozein dokumentazio ere aurkeztuko da, gauzatutako jarduerekin zerikusia badu.

Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, onuradunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

Gaitutako helbide elektronikora eta herritarren karpetara jakinarazpen elektronikoa igorriz egingo da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

13. Betebeharrak.

1. Dirulaguntzaren onuradunek dirua nahitaez dirulaguntzaren helburuetan erabili beharko dute, eta hala egin dela justifikatu dokumentuen bidez. Gainera, Nafarroako Kirolaren Institutuak eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartu eta erraztu beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraituz.

2. Entitate eskatzaileak behartuta daude hartutako dirulaguntza beren kontabilitatean edo erregistro-liburuetan erregistratzera, diru-sarrerak nondik jaso dituzten eta inbertsioa edo gastuak zertarako diren azalduta. Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak egoki erabiltzen direla bermatzeko, kontabilitate-liburuak, erregistro diligentziatuak eta bestelako agiriak eduki beharko dira, behar bezala auditatuak, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

3. Gainera, dirulaguntzaren onuradunak gardentasunari buruzko aitorpena aurkeztu beharko du, 4. eranskinaren batera, 14. oinarri arautzailean azaltzen den moduan, bestela ezin izanen baitzaio aldez aurretik onartutako dirulaguntza ordaindu.

4. Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluen arabera (6. eranskina).

5. Halaber, entitate onuradunak behartuak egonen dira diruz lagundutako jardueraren publizitate eta zabalkundean Nafarroako Gobernuak horretarako ezarriko duen marka (anagramaz eta logotipoz osatua) edo zehaztuko diren beste batzuk erabiltzera, baita jardueraren ezaugarrien arabera erabilitako beste publizitate bideetan ere, hala badagokio, betiere Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen uztailaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua betez.

6. Generoaren ikuspuntuaren tratamenduari dagokionez, hizkuntza berdinzalea erabiltzea komunikazio, argitalpen, programa eta antzeko guztietan; emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro saihestea eta berdintasunari, aniztasunari, rolen pluraltasunari eta ardurakidetzari lotutako baloreak sustatzea.

Gainera, berdintasuna izanen da lehiaketetan emakumeei eta gizonei ematen zaizkien sarietan.

7. Pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko, edozein ekitaldi antolatzen duten kirol klubek euskararen eta gaztelaniaren presentzia bermatuko dute komunikazio guztietan: paperak, inskripzio-orriak, kartelak, zabalkunderako bitartekoak, megafonia eta publizitateko logotipoak.

8. Begiratuko da, antolatzen diren kirol ekitaldietan, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana betetzen dela, baita Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea ere.

Zehazki, neurriak hartuko dira hondakinik ez sortzeko (ahalik eta paper gutxien erabiltzea, ahal den guztietan txorrotako ura erabiltzea, erabilera bakarreko ontziak eta produktuak alde batera uztea, etab.), bai eta behar diren neurriak ere hondakinak bereiziko direla bermatzeko, horiek birziklatze aldera (gai organikoak, ontziak eta materialak, papera eta kartoia eta gainerakoa, gutxienez), ekitaldia zer mankomunitatetan gauzatzen den, hango hondakin-kudeaketarekin bat.

2020tik aurrera ezin izanen da plastikozko poltsarik erabili, salbu eta plastiko konpostagarrizko poltsak badira, eta betiere betetzen baldin badituzte 13432:2000 UNE-EN arauan edo horren baliokidea den beste arau batean ezarritako betebeharrak. Poltsa horiek ezin izanen dira doan eman edo banatu.

Halaber, ez da plastikozko plater, edalontzi, kikara edo erretilurik erabiliko, betiere erabili eta botatzekoak badira eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 94/62/EE Zuzentarauaren aplikazio-eremuan sartzen ez badira (salbuespena izanen dira material biodegradagarriz eginikoak); banakako dosietan ontziratutako produkturik eta erabilera bakarreko kapsularik ere ez, prozesu organiko edo mekanikoen bidez birziklatu ezin badira.

9. Ematen den dirulaguntza bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz nazioartekoek, ematen dituzten bestelako dirulaguntzekin. Hala, diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du inola ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua (5. eranskina).

10. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, dirulaguntzen onuradunek jasotako funtsak itzuli beharko dituzte.

14. Gardentasun betebeharrak.

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu beharko dute telematikoki, Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektronikoaren bitartez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horretan arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Tramiteen Katalogoko kasuan kasuko fitxaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: www.nafarroa.eus. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

15. Ez-betetzeak.

Deialdi honen oinarrietan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza osorik edo zati batean galtzea ekarriko du berekin, jasotako dirua itzuli beharra eta hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko dirulaguntzaren eskaerak ukatzea ere izan dezake ondorio, aplikatu beharreko arauek ezartzen dituzten beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

Onuradunek frogagiriak epez kanpo aurkezten badituzte, bidezkoa izango da dirulaguntza osorik edo partez galtzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen arabera.

Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik betetzen dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

16. Datu pertsonalak babestea.

Deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz sortzen den datu pertsonalen tratamendua Datuak Babesteko EB 2016/679 Erregelamendu Orokorraren, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudiaren mende eginen da. Deialdi honen 7. eranskinean, datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskaintzen da.

17. Errekurtsoak.

1. Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

2. Orobat, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez foru agindu hau aplikatzeko agintzen diren egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

18. Araudi osagarria.

Foru lege honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Baremoa eta aplikazio irizpideak eta dirulaguntzaren
xede diren kirol ekitaldi eta jardueren kalitate mailaren balorazioa

I.–Baremoa eta aplikazio irizpideak

1.–Eragina gizartean (gehienez ere 15 puntu).

A) Eraginpeko eremua: 5 puntu gehienez ere.

ERAGIN-EREMUA

HERRIA

NAFARROA

ERKIDEGO ARTEKOA

ESPAINIA

NAZIOARTEA

Puntuak

1

2

3

4

5

B) Hedabideetan agertzea: 5 puntu gehienez ere (atal bakoitzekoak batuko dira).

HEDABIDEETAN AGERTZEA

KARTELAK

TRADIZIONALAK (prentsa, irratia eta/edo telebista)

INTERNET (web-orriak eta sare sozialak)

ZUZENEKO EMANKIZUNAK (streaming-a)

Puntuak

1

2

3

5

C) Gertaldi kopurua: 5 puntu gehienez ere.

3-6

7-10

11-20

21-30

30 BAINO GEHIAGO

1

2

3

4

5

2.–Lehiaketa maila (gehienez ere 15 puntu).

A) Herri mailakoak: 7 puntu gehienez ere.

B) Federatuak: 4 puntu gehienez ere.

C) Lehen maila ez profesionala: 6 puntu gehienez ere.

HERRIA

NAFARROA

ERKIDEGO ARTEKOA

ESPAINIA

NAZIOARTEA

A) Herri mailakoak

3

4

5

6

7

B) Federatuak

1

2

3

4

C) Lehen maila ez profesionala

2

3

4

6

3.–Parte-hartzea (gehienez ere 12 puntu).

A) Kopurua: 6 puntu gehienez ere.

B) Kalitatea: 9 puntu gehienez ere.

A) Kopurua

<100

100-199

200–500

501-1.000

1.001-2.000

>2.000

Puntuak

1

2

3

4

5

6

B) Kalitatea

Herrikoia

Federatua

1. maila erkidegoan

1. maila erkidego artean

1. maila Espainian

1. maila nazioartean

Puntuak

1

2

3

4

5

9

4.–Baliabide ekonomikoak (gehienez ere 18 puntu).

A) Gastu bolumena: 11 puntu gehienez ere.

B) Ponderatu beharreko defizita (onuradunak jarritako baliabideak): 7 puntu gehienez ere.

A) Gastu bolumena

>1.000 euro

>3.000 euro

>6.000 euro

>18.000 euro

>30.000 euro

≥40.000 euro

Puntuak

1

2

3

4

8

11

B) Ponderatu beharreko defizita

>% 60

%50-%60

%40-%49,99

%30-%39.99

<%30

Puntuak

0

1

3

5

7

5.–Erakundeen agerpena (gehienez ere 10 puntu).

Puntuazioa 1 eta 5 puntu artekoa da, publizitate instituzionalerako erabilitako euskarrien arabera. Kontzeptu bakoitzaren puntuazioak batuko dira (xingola, hesiak, podiuma, eskuorriak eta kartelak, prentsaurrekoa, garaikurren banaketa).

PUBLIZITATEKO
EUSKARRIA

XINGOLA
DORTSALAK

PODIUMA, ARKUA, HESIAK

KARTELA-ESKUORRIA

PRENTSAURREKOA

SARI BANAKETA

Puntuak

1

2

3

4

5

6.–Euskararen presentzia (gehienez ere 8 puntu).

EUSKARAREN ERABILERA

XINGOLA ETA DORTSALAK

HESIAK, PODIUMA ETA ARKUA

KARTELAK, ESKUORRIAK ETA BOZGORAILUA

Puntuak

1 kontzeptuko

2 kontzeptuko

3 kontzeptuko

7.–Kirol ekitaldiaren berezitasuna eta garrantzi berezia (gehienez ere 17 puntu).

–Honako hau duten klubak:

A) Estatuko txapelketetan parte hartzen duten taldeak (2 puntu).

B) Estatuko lehen mailako txapelketetan parte hartzen duten taldeak (4 puntu).

–Inklusioa:

A) Dibertsitate funtzionala dutenek parte hartzeko aukera jasotzen duten ekitaldiak (5 puntu)

B) Dibertsitate funtzionala dutenentzako ekitaldiak (5 puntu)

–Berdintasun printzipioa:

A) Ekitaldia bai emakumeentzat bai gizonentzat baldin bada (5 puntu gehienez).

PARTE HARTZEN DUTEN EMAKUMEEN %

>%0

%10-14,99

%15-24,99

%25-49,99

%50 EDO GEHIAGO

Puntuak

1

2

3

4

5

–Kirola eta emakumea:

A) Ekitaldian emakumeek bakarrik parte hartzen badute (5 puntu).

–Bertako kirolak:

A) Bertako kirol modalitateen ekitaldiak: pilota eta herri kirolak (5 puntu).

–Ekitaldiaren iraupenaren arabera:

A) Bi egun baino gehiago (2 puntu).

B) Hiru egun (4 puntu).

C) Lau egun (5 puntu).

D) Lau egun baino gehiago (6 puntu).

II.–Mailaren eta ekitaldietako puntuen arteko korrelazioa

1. Kalitate maila hauek ezarri dira:

I. maila: 20 puntu gehienez ere.

II. maila: 21 puntutik 30 puntura bitarte.

III. maila: 31 puntutik 40 puntura bitarte.

IV. maila: 41 puntutik 50 puntura bitarte.

V. maila: 51 puntutik 60 puntura bitarte.

VI. maila: 61 puntutik 70 puntura bitarte.

VII. maila: 71 puntutik 100 puntura bitarte.

KOEFIZIENTE BIDERKATZAILEA

PUNTUAK, GUZTIRA

I. maila

0-20 puntu

40

800 arte

II. maila

21-30 puntu

80

1.600 arte

III. maila

31-40 puntu

150

3.100 arte

IV. maila

41-50 puntu

300

6.100 arte

V. maila

51-60 puntu

700

13.100 arte

VI. maila

61-70 puntu

1.500

28.100 arte

VII. maila

71-100 puntu

3.000

118.100 arte

2. Puntuak, guztira:

I. maila: puntu bakoitza 40z biderkatu eta hala lortuko dira guztirako puntuak.

II. maila: aurreko mailako 800 puntuei 80 puntu gehitu behar zaizkie 20tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 1.600 puntu gainditu gabe.

III. maila: aurreko mailako 1.600 puntuei 150 puntu gehitu behar zaizkie 30etik gorako puntu bakoitzeko, guztira 3.100 puntu gainditu gabe.

IV. maila: aurreko mailako 3.100 puntuei 300 puntu gehitu behar zaizkie 40tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 6.100 puntu gainditu gabe.

V. maila: aurreko mailako 6.100 puntuei 700 puntu gehitu behar zaizkie 50etik gorako puntu bakoitzeko, 13.100 puntu bitarte guztira.

VI. maila: aurreko mailako 13.100 puntuei 1.500 puntu gehitu behar zaizkie 60tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 28.100 puntu gainditu gabe.

VII. maila: aurreko mailako 28.100 puntuei 3.000 puntu gehitu behar zaizkie 70etik gorako puntu bakoitzeko, 118.100 puntu bitarte guztira.

III.–Dirulaguntzaren zenbatekoa

Puntuaren balioa zein bere aldetik lortzen da 5.3 oinarrian adierazitako multzoetako bakoitzean.

Egindako jardueraren arabera dagokion multzora aurkeztutako jarduerak esleituta direla, multzo bakoitzerako erreserbatutako zenbatekoa multzo bakoitzeko eskaera guztien artean lortutako puntuen artean zatituko da, eta horrela aterako da halako taldekoa edo multzokoa izateagatik dagokion puntuaren balioa.

Talde edo multzo bakoitzean aurkeztutako eskaera bakoitzak lortutako puntuekin biderkatuko da puntuaren balioa. Kasu bakoitzean ateratzen den zenbatekoak ez du jardueraren defizita gaindituko.

Eragiketa horren ondotik talde edo multzo bakoitzerako kreditu erabilgarria agortzen ez bada, ateratzen den saldoa lehentasun ordenaren arabera banatuko da egiaztatu eta onartutako defizitaren zenbatekora iritsi ez diren eskaeren artean; alabaina, kasu horretan dirulaguntza gisa onesten den zenbatekoa ez da jardueraren defizitaren %25 baino handiagoa izanen.

Dena dela, edozein talde edo multzotan kreditu erabilgarri osora iristen ez bada, soberakina gainontzeko multzoen artean banatuko da, hasieran esleitu zaien kopuruaren proportzioan.

Ordaindu beharreko zenbatekoa gutxitzen ahalko da ondoren, egiaztatzen bada hasieran lortutako puntu kopurua onuradunak aurkeztutako frogagiriak kontuan hartuta legokiokeena baino handiagoa dela.

Ez da murrizketa aplikatuko, dena dela, birkalkulatu ondoren gertatuko balitz “baliabide ekonomikoak” ataleko “gastu bolumena” epigrafean galdutako puntuak konpentsatu ahal izatea “ponderatu beharreko defizita” epigrafean lortutakoekin.

Iragarkiaren kodea: F1916560