1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaile izateko oposizioaren lehendabiziko ariketaren behin betiko emaitzen kontrakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 38 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1107/2019 Ebazpenaren bidez. Deialdi horretan, Josu Berástegui Garcíak eta Enrique Cestau Zubirik eta Urtzi Azkona Irurtzunek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka; 2019ko urriaren 17an argitaratu ziren emaitza horiek.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1916473