91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdi publikoa iragartzen da udal bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko, eta horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, eta titulazio akademikoari, esperientziari nahiz merezimenduei buruzko espedientea gehituko diote eskabideari.

Atarrabian, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1905264