91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ekonomia eta finantza plana onestea

Ultzamako Udalak, 2019ko apirilaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Plan Ekonomiko Finantzarioa. Horren xedea da 2019ko eta 2020ko ekitaldietan betetzea aurrekontu egonkortasunaren eta gastu-arauaren printzipioak, ezarri zirenak Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan, eta bete ez zirenak 2018ko ekitaldian.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, hala aurreikusten baita honako arau hauetan: 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikulua (lege organiko horren bidez jorratu zen Aurrekontu-egonkortasuna eta Finantza-jasangarritasuna) eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu-egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago Ultzamako Udalaren bulegoetan, Udalbatzaren Osoko Bilkurak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatzen den arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko apirilaren 11n.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1905461