91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetza beste baten esku uztea

Tuterako Udaleko alkate udalburuak 7/2019 Dekretua eman zuen 2019ko apirilaren 17an. Hona horren testua:

“Eneko Larrarte Huguet alkate udalburua hiritik kanpo izanen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetzaren ordezkapena bermatzeko.

Kontuan harturik –Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz–, alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea hura kanpoan dagoenean, edo eri, edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1. Alkatetza honi dagozkion eginkizunak lehen alkateorde José Ángel Andrés Gutiérrezen esku uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2019ko apirilaren 18an eta 19an, biak barne.

2. Dekretu honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziari jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, galarazi gabe ondorioak izanen dituela sinatzen denetik aurrera.

Tuteran, 2019ko apirilaren 17an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1905481