91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak beste baten eskuetan uztea espresuki egin behar dela horretarako.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Ángeles Martínez Aparicio zinegotzia nire ordezkoa izanen da, alkatearen eginkizun guztietan, 2019ko apirilaren 29tik maiatzaren 3ra bitartean, biak barne, Sartagudako udalerritik kanpo nagoen bitartean.

2. Honako hau María Ángeles Martínez Apariciori jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.

Sartagudan, 2019ko apirilaren 11n.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1905216