91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 20an hartua, zeinaren bidez presakoa deklaratzen baita Sunbillako Udal Planaren Eskola Berria izeneko sistema orokorra exekutatzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2018ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 16ko 139E/2017 Foru Agindua, Sunbillako Plana onetsi zuena. Horren hirigintza arauak eta ordenantzak 2018ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, ekainaren 15ean.

Aipatu udal planak aurreikusten du hiri-lurzoru finkatuko 2.532,65 m² hezkuntza ekipamendurako erabiltzea, sistema orokorreko izaerarekin (Eskola Berria); egun, titulartasun pribatukoa da eremu hori. Planak ezartzen duenez, hirigintza jarduketa hori garatzeko desjabetze sistema erabiliko da, eta unitatea zuzenean exekutatuko da.

Sunbillako Udalak 2018ko abuztuaren 3ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez onetsi zen desjabetze espedientea irekitzea, desjabetu beharreko eremua mugatuz, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Jendaurreko epean, hasierako onespenaren aurkako zenbait alegazio aurkeztu zen. Epe hori bukatuta, Udalak, 2018ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen alegazioak ebaztea eta behin betiko onestea desjabetu beharreko eremua eta ondasun eta eskubideen zerrenda. Halaber, erabaki zen ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratzeko eskatzea Nafarroako Gobernuari.

Ukitutako ondasun eta eskubideak presaz okupatu behar dira lur horiek urbanizatu behar direlako, gero ikastetxea eraikitzeko. Lanak Nafarroako Gobernuak ezarritako epean hasi beharko ditu enpresa adjudikazio-hartzaileak. Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren 432/2018 eta 433/2018 ebazpenen bidez aurrekontua finkatu zen eta behin-behinean ezarri zen ekarpen ekonomikoa, Tokiko Inbertsioen Planaren “Ikastetxe berriaren urbanizazioa” eta “Ikastetxe berriaren urbanizazioko sareak” izeneko inbertsioen kargura.

Bestalde, Sunbillako Udaleko Idazkaritza/kontu-hartzailetzak 2019ko otsailaren 18an eman ziurtagiria jaso da espedientean. Ziurtagiri horrek egiaztatzen du kreditu nahikoa dagoela 1.15106210002 aurrekontu-partidan, “Ondasun eta lur naturalak” izeneko horretan, aipatu toki entitateak hasitako desjabetze espedientea betetzeko, 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean otsailaren 15ean argitaratutako 1/2018 aurrekontu-aldaketa behin-betiko onestearen ondorioz.

Nafarroako Gobernuak, Sunbillako Udalak alegatutako arrazoiak ikusita eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua badela egiaztatuta, bidezkotzat jotzen du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklaratzea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Presakoa deklaratzea Sunbillako Udal Planaren Eskola Berria izeneko sistema orokorra exekutatzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Sunbillako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1904004