91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan Berezia, oztopo arkitektonikoak kentzeko Sarrigurengo Errepideko 1etik 10era bitarteko zenbakietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 11n, honako erabaki hau hartu zuen: erabakia:

JOB 11-ABR-19 (5/CV).

“Ikusirik 2018ko ekainaren 27an aurkeztutako Parte-hartze Plana, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko apirilaren 4ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko apirilaren 5eko txostenarekin, hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Sarrigurengo Errepideko 1etik 10erako zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Iñaki Archanco Manchok sustatu du, Sarrigurengo Errepideko 1etik 10era bitarteko jabeen erkidegoa ordezkatuz.

2. Espedientea hilabetean edukitzea jendaurrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1905212