91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2019ko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 160.000,00 euroko kreditu bereziaren espedientea, 2019ko gastuen aurrekontuko 3420,63200 partidarako (“Udal igerilekuak berritzeko lanak”), berritze lanak egiteko Oteitzako udal igerilekuan. Finantzatuko da 77000 diru-sarreren partidarekin (“Erantzukizuna, Udalaren igerilekuetako obrak behar bezala ez egiteagatik”), eta partida hori finantzatuko da 2018ko kreditu-gerakineko 121.043,86 euro sartuta eta 2019ko aurrekontuko superabiteko 38.956,14 euro ere sartuta.

2019ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hasierako onespenaren iragarkia, martxoaren 22an.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz (“Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarra hartzea”), foru dekretu horren 18. artikulura igortzen baitu. Aipatutako 270/1998 Foru Dekretuaren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

Oteitzan, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1905411