91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2018ko abenduaren 17an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta Electra Orbaizeta SLren aurrekontua. Erabakia 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an.

Jendaurrean egoteko epea iraganda inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira Orbaizetako Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 48.109,12 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 12.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 92.894,06 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 24.864,80 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 72.109,35 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 39.838,29 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 300.415,62 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 98.492,34 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 77.198,28 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 14.400,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 59.200,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 725,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 50.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 300.415,62 euro.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin bat (horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), argitara ematen da orok jakin dezan.

Orbaizetan, 2019ko apirilaren 9an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1905457