91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa partziala, “Ganazo” alderdian mahastiak landatzeko lurzatien adjudikazioa arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2019ko apirilaren 12an harturiko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen aldaketa partziala, Murillo el Frutoko “Ganazo” alderdian mahastiak landatzeko lurzatien adjudikazioa arautzen duen ordenantzan. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 174. artikuluarekin eta hurrengoekin eta 325. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan aipatu epean, eta egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak jarri ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1905310