91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko 2019ko zergaren karga-tasan

Metautengo Barrutiko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egindako osoko bilkura arruntean, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapen aldatuekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Ogasuna), ondotik zehazten den erabakia hartu zuen, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko 2019ko zerga aldatzeko:

1. Ondotik zehazten den karga-tasa finkatzea, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko 2019ko zergarako: %15.

Aipatutako karga-tasa indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

2. Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, eta Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

SORTZEALDIA

0,36

20 urte edo hortik gora

0,36

19 urte

0,36

18 urte

0,29

17 urte

0,16

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,09

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteak indarrean jarriko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Hirugarrena: Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat (lege horren bidez jorratu zen Administrazio Prozedura Erkidea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Metautenen, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Andrea Catala Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1905306