91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Nafarroako Administrazio Auzitegiko 19-00670 gora jotzeko errekurtsoa, gehieneko edukierari buruz. Epatzea

Manuel Muñoz Floriachek 19-00027 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Los Arcos Motorsport SL ordezkatuz, Alkatetzak 2019ko otsailaren 20an hartutako erabakiaren kontra. Erabaki horren xedea zen ekonomia jarduerari buruzko aldaketa egitea erregistroan, gehieneko edukierarekin loturik, “kirol ikuskizunak egiteko instalazioak” izeneko jardueran. Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izateko hamar egun balioduneko epean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluarekin, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru dekretuak eman zion idazketaren arabera.

Los Arcosen, 2019ko apirilaren 17an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1905480