91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2019ko apirilaren 15ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten bizilagunek eta interesdunek.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da aurrekontua.

Argitara ematen da orok jakin dezan, hala bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikulua (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Itzaltzun, 2019ko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1905414