91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko uztailaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udal honetan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo osoz hautatuko ditu bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguetarako, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez bada, Udalbatzak libreki hautatuko ditu, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen dituen pertsonen izendapena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoaren esku geldituko da.

Iturmendin, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1905300